Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Subsidioa senitartekoen alde

Izapideak eta Kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio laburtua ikusteko.

Onuradunak

25 urtetik gorako seme-alabaketa 22 urtetik gorakoneba-arrebak, ezkongabeak, alargunak, judizialki bananduta daudenak edo dibortziatuak, pentsiodunak izateko baldintzak egiaztatu ez eta eskatutako betekizunak betetzen dituztenean:

  • Bi urteko epean kausatzailearekin elkarbizi eta bere kontura bizi izatea edo elkarbizitzako familiartekoaren heriotza datatik, berau aipatu epealdian gertatu bazen.
  • Pentsio publikorako eskubiderik ez izatea.
  • Biziraupenerako baliabiderik ez izatea, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo gutxiagoko diru-sarrerak izateagatik eta elikagaiak emateko beharra eta aukera duten familiartekoak izateagatik.

    Kode Zibileko 142. eta 143. artikuluetan zehaztutakoa betez, "elikagaiak emateko" betebeharra dute ezkonkideek, aurreko ahaideek eta ondorengoek; neba-arrebek "bizi izateko beharrezko laguntzak bakarrik" emateko beharra dute; beraz, elikagaiak emateko beharretik libre geratzen dira.

Zenbatekoa / Ordainketa

  • Subsidioa kalkulatzeko oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzen da.
  • Ehunekoa: oinarri arautzailearen %20a, alarguntzagatiko pentsioan bezala kalkulatua.

  • 12 hilabetetan zehar ordainduko da, eta aparteko bi paga jasoko dira.

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak

  • Bateragarria da pertsona berdinak eragindakoalarguntzagatiko eta zurztasunagatiko pentsioekin.

  • Ez da bateragarria izango titularrak beste edozein pentsio publiko jasotzearekin eta une oro indarrean dagoen urteko lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen duten edonolako diru-sarrerak izatearekin.

Iraungipena

  • Gehienezko iraupen-aldia iraungitzeagatik.

  • Heriotzagatik.

  • Istripu batean desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.
Complementary Content
${loading}