Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Nola sartzen dira kuotak? Kuotak kitatzeko modua eta epea.

Horretarako ezarritako kotizazio eredu ofizialetan egingo da.

Kuota ordaindu behar dutenek dagokion kitapena adierazten duten agiriak aukeztuko dituzte, ordainketa egin den lankidetza erakundean.

Hala ere, kutoak sartu ez arren, derrigorrean, kuotak sartzeko arauzko epean, dagokion Gizarte Segurantzako administrazioan edo Gizarte Segurantzako Diruzaintza Zuzendaritza Probintzialean aurkeztu beharko dira.

Arauzko epearen barruan sartu gabe agiriak aurkezteak, ordainketa eskuordetuaren erregimenean (nahitaezko laguntza) egindako prestazio ekonomikoak konpentsatzeko aukera emango die arduradunei, baina, ez kotizazioan onurak ezartzeagatik hori kentzeko aukera.

Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako arauzko epea igarotakoan, ordaindu ez badira eta luzamenduetarako ezarritako berezitasunen kalterik gabe, ondoko errekarguak sortu dira:

  • Zorraren ehuneko 20ko errekargua, arauzko epea amaitzean ordaintzen badira.

Kotizazio agirien ereduak:

  • Erregimen Orokorra
  • Itsasoko Erregimen Berezia
  • Ikatz-Meatzaritzako Erregimen Berezia
  • Autonomoen Erregimen Berezia
  • Etxeko Langileentzako Sistema Berezia
  • Nekazaritzako Besteren Konturako Langileen Sistema Berezia
  • Ikasleak

Baliabide informatiko, elektroniko eta telematiko bidezko aurkezpena (DIE Sistema):

Kuotak ordaindu behar dituztenek, kotizazio agiriak baliabide informatikoen, elektronikoen eta telematikoen bidez aurkez ditzateke.(SARE sistema). Horretarako, enpresek, enpresa taldeek, profesional elkargokideek eta jardueraren ekitaldian, enpresen afiliazioari eta kotizazioari dagozkion agiriak (horien ordezkari gisa) egin eta aurkeztu behar dituzten gainontzeko pertsonek dagokien Gizarte Segurantzako administrazioan edo Gizarte Segurantzako Diruzaintza Zuzendaritza Probintzialean SARE sistemarako baimena eskatu beharko dute.

Sistema horren bidez, ondorengo kotizazio agiriak helaraz daitezke:

  • TC-2: Erregimen Orokorreko langileen izen zerrenda
  • TC2/4: Ikatz meatzaritzako Erregimen Berezia
  • TC2/5: Itsasoko Langileen Erregimen Berezia
  • TC- 2/19: Artisten Erregimen Orokorra.
  • TC- 2/8: Nekazaritzako Besteren Konturako Langileen Sistema Bereziko Langileen zerrenda.

Arduradunari dagozkion kuotak ez direnean sartzen, euskarri informatiko bidez, arauzko epean egindako langileen izen zerrendetako datuen ekarpena, kotizazio agirien aurkezpen modura hartuko da.

Gizarte Segurantza Sistemako aurreko Errekurtsoen Diru Bilketa Araudiaren zortzigarren garapen aginduak dioenarekin bat, DIE datu bidalketa sistema elektronikoan modu efektiboan sartu ez diren enpresak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak erabakiko dituen datetan, ezin izango dute benefiziorik lortu kotizazioetan, edo benefizio horiek bertan behera geratuko dira hasi egun horretatik eta harik eta aipatu sisteman behar bezala izena eman arte.

Ordainketak kontuko karguan eta ordainketa elektroniko bidez ere egin daitezke, SARE sistemaren bidez kuoten kitapena adierazten bada.

Complementary Content
${loading}