Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbat kotizatu behar da?

Kuota

Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kopuruak, kuotak deiturikoak, babestutako gertakizun bakoitzari dagokion ehunekoa edo kotizazio tasa langilearen kotizazio oinarriari ezarrita kalkulatzen dira.

Gertakari arrunten kotizazio-oinarria

Kontingentzia arruntengatiko kotizazioa normalizatutako oinarrien bidez egiten da. Normalizazioa urte naturalei dagokie eta meategi zonalde bakoitzeko lurralde eremuko kategoria, lanbide-talde eta lanbide-espezialitate bakoitzari aplika dakiokeen kotizazio-oinarria ezartzen du. Horretarako, kontuan hartuko dira langileek jasotako lansariak edo jaso beharrekoak, zenbagarriak lan-istripu eta laneko gaixotasunen kotizaziorako, aurreko ekitaldikoak, kotizazioaren gehieneko muga aplikatu gabe.

Lansari horiek kategoria, lanbide-talde, lanbide-espezialitate eta meategi zonaldeen arabera metatuko dira, abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuak onartutako Kotizazioaren Araudi Nagusiaren 57 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Metatutako zenbatekoak dagozkien egun-kopuruarekin zatituko dira, eta emaitza kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren eguneko normalizatutako oinarria izango da.

Normalizatutako oinarri hori ezingo da izan:

  • Aurreko ekitaldian lanbide-kategoria bakoitzerako finkatutakoa baino txikiagoa; kotizazio-oinarriak kalkulatzeko gehieneko orokorrak ezarritako portzentaje berean handituko dira.
  • Une oro indarrean dagoen kotizazioaren gehieneko mugara handitutako zenbatekoa baino handiagoa, oinarriak kalkulatzen direneko urteko egun naturalengatik zatituta.

Gaur egun, lau meategi zonalde daude: 1.- Asturias, 2.- Ipar-mendebaldea, 3.- Hegoaldea eta 4.- Erdialdea - Levante.

Hauen kotizazio-oinarria: LI eta LG.

Kotizazio-oinarria langileak jasotzeko eskubidea duen edo, hobea izanik, benetan jasotzen duen hileko ordainsariari aparteko ordainsarien eta hilabete bat baino gehiagoan iraungitzen ez diren edo aldizkakoak ez diren eta ekitaldian betetako diru-sarreren zati proportzionala gehituta kalkulatzen da.

2016. urtean Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunengatik dagokien hileroko kotizazio oinarria muga hauen barruan egongo da:

  • Gutxienez:    764,40 euro 
  • Gehienez: 3.642,00 euro 

    Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen oinarria Langabeziagatiko, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Lanbide Heziketagatiko kotizazioak kalkulatzeko ere erabiltzen da.

    Kotizazio-tasa

    2016ko kotizazio-tasa, babestutako kontingentzia bakoitzeko, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean adierazitakoa izango da, eta enpresaburuen eta langileen artean banatuko dira dagozkien ekarpenak, honela:

    GIZARTE SEGURANTZAREN KONTINGENTZIAK
    Azalpena Enpresa Langilea Guztira
    Kontingentzia arruntak 23,60 4,70 28,30
    Lan istripuak eta laneko gaixotasunak 2007. urterako EAOei buruzko abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarriko primen tarifa, 2016. urterako EAOei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legearen azken xedapenetako zortzigarrenean emandako idazketaren arabera. Ez du kotizatzen


    BATERAKO ZERGA-BILKETAREN INGURUKO BESTE KONTZEPTU BATZUK
    Azalpena Enpresa Langilea Guztira
    Langabezia Tasa orokorra (*) 5,50 1,55 7,05
    Lanaldi osoako iraupen mugatuko Kontratua 6,70 1,60 8,30
    Lanaldi partzialeko iraupen mugatuko Kontratua 6,70 1,60 8,30
    Soldatak Bermatzeko Funtsa 0,20 Ez du kotizatzen 0,20
    Lanbide Hezkuntza 0,60 0,10 0,70
    Complementary Content
    ${loading}