Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Europako batasuneko administrazioan lan egingo duten espainiako gizarte segurantzako sistemaren aplikazio eremuan barneratutakoentzako hitzarmen berezia.

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Nork izenpetu dezake?


Europako Batasunean lanean hasten direnek, eta Espainiako gizarte aurreikuspeneko edozein araubide publikotik  batasuneko langileen gizarte aurreikuspen sistemari  baliokide aktuariala edo erretiro edo alarguntza kontzeptuan eskuratutako eskubide pasiboen erreskatatze balioa transferitzeko eskubidea aitortzen dutenek.

Eskaeraren era eta epea

Hitzarmen Berezia eskatzeko dagokion eredua aurkeztu beharko da ( TA-0040 eredua ), Gizarte Segurantako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo eskatzailearen helbideari dagokion bertako Administrazioan.

-Honako epeak irekiko dira:

* 90 egun  hitzarmen bereziaren uzte edo behin betiko egoeraren ondoren.

* Edozein unetan.

Baldintzak


Ez da gutxieneko kotizazio aldia eskatzen Hitzarmen Bereziko modalitate honentzat. Europako Batasuneko funtzionario edo aldi baterako agente gisako izendapena eta Errege Dekretuan aipatutako transferentziarako eskubidea aitortu dela egiaztatu behar dira.

Ekintza babeslea


Hitzarmen Berezi honek Ezgaitasun Iraunkorra, Gizarte Zerbitzuak eta Osasun Laguntzko estaldura bermatzen ditu. (Horretatik at gelditzen dira Erretiro eta Heriotza eta Biziraupeneko prestazioak).

Ondorioak


Hitzarmen bereziko eskaera aurkezten bada jarduera bukatu ondorengo laurogeita hamar astegunetan edo hitzarmen berezia izenpetzea zehazten duen egoeran, ondorioak izango ditu bajak dagokion Araubideak ondorioak izan dituen egunaren ondorengo egunean, interesatuak ondorioak eskaera aurkeztu ondoren hastea erabakitzen badu izan ezik.

Hitzarmenaren eskaera 90 egun horietatik epearen kanpo aurkezten bada, ondorioak izango ditu eskaera aurkezten den egunetik.

Kotizazioa


Sartu beharreko kuota zehaztuko da araupetze orokorrean ezarritako arauei jarraiki, berezitasun batekin: koefiziente zehatz baten aplikazioa dagokion, kotizazioa murrizteko, estali ez diren gertaeren ondorioz.

Bestelakoak

Urriaren 13ko TAS/2865/2003 Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa. Arau orokorrek arautzen dute hitzarmen berezi hori.

Complementary Content
${loading}