Contenido principal

Tarte bat oharrak hartzen emanda, Alba txatera konektatu zen.
- "Oraindik ez dago inor konektatuta" - pentsatu zuen. - "Noski. Goiz da eta...".
Albak, orduan, lanerako informazio gehiago bilatzeari ekin zion, Interneten. Handik gutxira, Paula txatera konektatu berri zen abisua agertu zitzaion".
- "Z mduz, Paula? Lokartuta oraindik, ezta?" - idatzi zuen Albak.