Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

DIE sistema

DIE Sistema GSDNk enpresa, enpresa-elkarte eta profesionalei eskaintzen dien zerbitzua da. Bere helburua Internet bidez bi erakundeen artean (TGSS eta erabiltzaileak) informazoa eta dokumentazioa trukatzea da.

Prozedura honen bidez, erabiltzaileak TGSSekin zuzenean harremanetan jar daitezke, eta era horretan, enpresa eta langileen datuetan sar daitezke, eta bide telematikoaz, kotizazio eta afiliazio dokumentuak eta bajako parte medikoak bidali ditzake, bulegoetara joan beharrik izan gabe eta ordutegi mugarik eduki gabe, eta papera erabiltzea saihestuz.

Hauek dira jarduera esparruak:

  • Afiliazioa: altak, bajak, langileen datuen aldaketa; halaber, langile eta enpresei buruzko txostenen kontsultak eta eskaerak.
  • Kotizazioa: Dokumentuak aurkeztea (langileen zerrenda), hartzekodunen saldoak izapidetu, eta kuotak ordaindu banku-kontuan helbideratuta edo ordainketa elektronikoaren bidez.
  • Lan istripuetako eta Gaixotasun Profesionaletako alta eta baja medikoaren parteak izapidetzea, eta baita baieztapen parteak ere, Segurantzako Institutu Nazionalera.

Sistema honek informazio orokorra eta zehatza eskaintzen du RED Sistemara sartzeko, eta baita laguntza eta prestakuntza teorikoa eta praktikoa ere.

Erabiltzaileen eskura jarriko da telefono bidezko arreta eta kudeaketarako sistema bat, telefono-zenbaki bakarraren bidez, ordutegi honetan: 09:00etatik 19:00etara. Horrez gain, eguneko 24 ordutan datuak igortzeko aukera egongo da, urteko egun guztietan, eta baita Gizarte Segurantzaren datu-basera on line konektatzeko ere, 08:00etatik 20:00etara, lanegunetan.

RED Zuzena Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak enpresa txikiei eskaintzen dien zerbitzu bat da 15 edo langile gutxiagorekin, Internet bidez, Gizarte Segurantzako web orria erabiliz.

  • RED Sistema Zuzenaren xedea RED Sistema arruntarenaren antzekoa da: paperezko administrazio kudeaketa ezabatzea, enpresen eta TGSS arteko harremana erraztuz eta arinduz, bulegoetaraino eta erakunde honen administrazioetaraino joan beharrik izan gabe. RED Zuzenak, halaber, plus bat dauka: kotizazio dokumentuak aurkezteko eta betetzeko, TGSSek dagoeneko dituen afiliazio datuak erabiltzen dira, beraz, akatsak saihesten dira eta horiek etengabe errebisatzen eta kontrolatzen dira.

RED Sistema Zuzenera era ezberdinean sartuko da, lan egiteko erabiliko den Ziurtagiri Digitalaren arabera:

GSDN eta erabiltzailea Sistema honetan komunikatzen dira sistemara bidaltzen diren mezuen bitartez, alegia; erabiltzaileak Internet bidez zuzenean konektatzen den postontzi pertsonal batera.

DIE Sistema Zuzenaren bidez, DIE Sistema arruntaren funtzionalitate berdinak erabil daitezke, afiliazio eta kotizazio alorrean, baina beti zuzenean edo "on line". RED Zuzenari esker, kontingentzia arrunt eta profesionaletatik eratorritako mediku-bajen, alten eta baieztapenen parteak igor daitezke, kontingentzia horiek GSINren nahiz Mutuaren bidez estalita badaude ere.

Beraz, DIE Zuzenaren bidez igorritako parteek, GSIN balioztatuta eta onartuta, dokumentu hau edozein CAISStan edo (Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako Zentroa) GSINeko Zuzendaritza Probintzialetan aurkezteko enpresa salbuetsiko dute.

Contenido complementario
${loading}