Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Kontingentzia arruntengatiko kotizazio-oinarria

Kotizazio ondorioetarako kontuan hartu beharreko kontzeptuak zehaztu ondoren, aparteko orduak kanpo utzita (horiek kontuan hartuko dira Gertakizun Profesionalen, Langabeziaren, Soldata Bermeko Funtsaren eta Lanbide Heziketaren kotizazio oinarrirako), hurrengo arauak aintzat hartu beharko dira:

  • a) Kontuan hartuko da kotizazioko xedeko hilabetean sortutako ordainketa.
  • b) Aurreko arauaren arabera zenbatutako ordainketari, gehituko zaizkie ezarritako aparteko haborokinen zati proportzionala eta sortzean, hilabetetik gorako aldizkakotasuna duten ordainketa kontzeptuen zati proportzionala edo aldian aldiko izaera ez dutenak eta uneko ekitaldi ekonomikoaren barruan ordaindu direnak. Ondorio horretarako, aipatutako aparteko haborokinen eta gainerako ordainketa kontzeptuen balioetsitako urteko zenbatekoa zati 365 egingo da, eta emaitzazko zatidura biderkatuko da hilabete bakoitzeko kotizazio aldiko egun kopuruarengatik. Langileari dagokion ordainketak hileko izaera edukiz gero, aipatutako urteko zenbatekoa bider 12 egingo da.
  • c) Aurreko arauen arabera, emaitzazko kotizazio oinarria ez balitz egongo langilearen maila profesionaleko kotizazio taldeari dagokion gutxieneko eta gehienezko oinarriaren zenbatekoaren barruan, gutxieneko edo gehienezko oinarriaren arabera kotizatuko da, emaitzazkoa hura baino txikiagoa edo handiagoa bada kontuan hartuta. Aipatutako gutxieneko oinarria aplikatuko da, egunero lan egindako orduen kopurua edozein izanda ere, xedapen legalak kontrakoa ezartzen duen kasuetan izan ezik (adb. lanaldi partzialeko kontratuak).

Gehieneko eta gutxieneko oinarriak

Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak ezarritakoaren arabera, gehienezko oinarriei dagokienez eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren arabera, gutxieneko oinarriari dagokionez (indarreko lanbideen arteko gutxieneko soldata, gehi seiren bat), kotizazio oinarriak mugatuta egongo dira maila profesionalen talde bakoitzerako, urtero argitaratzen den Ministerioaren Aginduan adierazten diren zenbatekoen arabera.

 

TALDEA MAILA PROFESIONALA
1 Ingeniariak eta Lizentziatuak
2 Ing. Teknikoak, Perituak eta Lag. Tituludunak
3 Administrazio buruak eta tailerburuak
4 Laguntzaile titulugabeak
5 Ofizial administrariak
6 Mendekoak
7 Administrazio laguntzaileak
8 1. eta 2. mailako ofizialak
9 3. mailako ofizialak eta espezialistak
10 Kualifikaziorik gabeko 18 urtetik gorakoak
11 18 urtetik beherako langileak

Kotizazio mota.

Kotizazio-Tasa kotizazio-oinarriari ezartzen zaion ehunekoa da. Honen emaitza ordaindu beharreko kuota edo zenbatekoa da. Kotizazio-tasak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ekitaldi ekonomiko bakoitzerako ezarritakoak izango dira.

Contenido complementario
${loading}