Contenido principal

- "Dagoeneko guri buruz jakin behar duzun guztia ikasi duzu" - esan zuen RAYk - "jarri sinbolo hori".
Danik urrats batzuk eman zituen aurrera, lurrean margotuta zegoen "D" handi baten gainan jartzeko, ateen erdian. Daniako Kontseilu Handiko sinboloa zen, Danik Liburutegiko zenbait atetan ikusi zuena. Morroilo eta makinen zarata entzuten hasi zen, ate handiak irekitzen ziren bitartean. Goiko solairu batera eramaten zuen eskailera handi bat zuen aretoa agerian geratu zen.