Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Telefonozko arreta zerbitzua

Gizarte Segurantzak bere telefono lineak jartzen ditu zure zerbitzura, informazioa jaso eta hainbat izapide horien bitartez egin ditzazun, mugitzeko beharrik izan gabe. Ildo horretatik, honako konpromisoak hartzen ditu: Erantzunik gabe ez uztea, eta informazioa eta eskatutako datuak ahalik eta epe txikienean eta konfidentzialtasun osoz ematea.

901 16 65 65 linea, Pentsioei eta beste prestazio batzuei buruzkoa (INSS)

901 10 65 70 linea; aurretiko hitzordu automatizatua, pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako (INSS)

901 50 20 50 linea honakoak gauzatzeko: Afiliazioa, Izen ematea, Zerga-bilketa, Atzerapenak, RED, SLD, Informazio Orokorreko Zerbitzu Telematikoak (TGSS)

Gizarte Segurantzako bulegoen eta beste zentro batzuen lineak

Zure datuen konfidentzialtasunari eusteko, horiei buruzko txosten edo dokumentu guztiak zure izenean eta gure fitxategietan jasotako helbidera bakarrik bidaliko dira.

Emandako datuak gure datu-baseetan gordetakoekin bat ez badatoz, inprimaki bat bidaliko dizugu (helmugan frankeatzeko), bertan, zure datuak egunera ditzazun. Zure nortasuna egiaztatu ondoren, eskatutako informazioa helaraziko dizugu.

Komunikazioa errazteko, deia egitean, zure kontsulta egiteko beharrezko dokumentazio guztia eskura eduki ezazu: DNI (Nortasun Agiri Nazionala), NAF (Afiliazio zenbakia), CCC (Kotizazio Kontuaren Kodea) etab.

901 16 65 65 linea, pentsioei eta beste prestazio batzuei buruzkoa (INSS )

  • Lurralde nazional osoan balio duen telefonoa da. Arreta zuzena eta pertsonalizatua ematen da astelehenetik ostiralera (jaiegunak ez badira) 9:00etatik 20:00etara, ordutegi jarraituan.
  • Hau eskaintzen da arreta eta informazio zerbitzu espezializatu honetan:
    • Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak jasotzen hasteko edo horiek mantentzeko baldintzei, prestazio horien eskaerei, dokumentazioari, prozesuei eta beharrezkoak diren izapideei buruzko informazioa, eta kasu bakoitzean aplikatzen den araudia.
    • Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan eta webgunean eskaintzen diren zerbitzu elektronikoen erabileraren gaineko orientazioa eta laguntza.
    • Espedienteen izapideei eta aintzatetsitako prestazioei buruzko informazio zehatza eta partikularra: egokitutako ebazpena, lehen ordainketak, balioa handitzea, gutxiengoengatiko osagarriak, pentsioen bateraezintasunak eta aldiberekotasuna, aldakuntzak eta zenbatekoak.
    • Zerbitzu honen bitartez, Europako Osasun Txartela eska daiteke. Ohiko posta bidez bidaliko da Gizarte Segurantzaren fitxategian ageri den helbidera.
    • Halaber, Gizarte Segurantzaren edozein gairi buruzko informazioa ematen da, INSSri egokitutako kudeaketari lotuta.
    • Kalitate eta segurtasun arrazoiak direla eta, deia grabatu ahal izango da. Sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta aurkaratze eskubideak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Idazkaritza Nagusiaren aurrean erabil daitezke, Padre Damián, 4-6, 28036 Madril.

901 10 65 70 linea; aurretiko hitzordu automatizatua, pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako (INSS)


  • Pentsioekin eta Gizarte Segurantzaren beste prestazio ekonomiko batzuekin zerikusia duten izapideetarako aurretiko hitzordua automatikoki kudeatzeko telefono bat da.
  • Zerbitzu honek etenik gabeko ordutegia du, 00:00etatik 24:00etara, astelehenetik igandera, eta horri esker, CAISS-etarako (Gizarte Segurantzaren arreta eta informazio zentroak) hitzordua hartu ahal izango duzu.
  • Hitzordua lortzeko, ahoz erantzun edo telefonoko teklak sakatu behar dira, elkarrizketaren urrats bakoitzean adierazten diren argibideei jarraituz.
  • Sistema automatikoak honako informazio hau eskatuko dizu: hitzordua zein izapide egiteko eskatu nahi duzun, zure posta kodea (hurbilen duzun bulegoa aurkitzeko) eta DNI edo NIE zenbakia.
  • Ondoren, sistemak libre dagoen lehen hitzordua emango dizu eta, ados bazaude, berretsi egin beharko duzu. Ados egon ezean, beranduagoko beste hitzordu batekin alda dezakezu.
  • Hitzordua eskuratu ondoren, sistemak erreserba zenbaki bat emango dizu.
  • Hitzordu bat DNI/NIE zenbakiarekin edo erreserba zenbakiarekin baliogabetu daiteke, aurretiko hitzorduaren zerbitzuan.
  • Zerbitzu hau erabiltzeko gomendioa: giro zaratatsuak sistema ulertzea zailtzen du.

901 50 20 50 linea honakoak gauzatzeko: Afiliazioa, Izen ematea, Zerga-bilketa, Atzerapenak, RED, SLD, Informazio Orokorreko Zerbitzu Telematikoak (TGSS)

Telefono hau  Astelehenetik Ostiralera egongo da erabilgarri 9:00etatik 14:30etara. 

Ondorengo gaien inguruko informazioa eskainiko da:

1. aukera

RED Sistema edo Likidazio Zuzeneko Sistema.

1.1

RED Sistemaren edo Likidazio Zuzeneko Sistemaren Intzidentzia Teknikoak. 

RED Sistemari lotutako intzidentzia tekniko eta informatikoentzat (Ziurtagiri digitalak, Softwarearen instalazioa, Komunikazioak, etab.).

1.2

Intzidentziak aldi baterako ezgaitasunaren medikuaren agiriarekin RED Sisteman edo Likidazio Zuzeneko Sisteman.                                              

Aldi Baterako Ezgaitasunaren medikuaren agiria duten intzidentzientzat.

1.3

RED Sistemaren edo Likidazio Zuzeneko Sistemaren kudeaketan informazio orokorra eta intzidentziak.

RED Sistemaren kudeaketan edonolako beste informazio, kontsulta edo intzidentzia mota izatekotan (Fitxategien bidalketa, Zerbitzuen erabilera, etab.).

2. aukera

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Zerbitzu Telematikoak Gizarte Segurantzaren EGOITZA ELEKTRONIKOAN .

2.1

TGSSren Zerbitzu Telematikoen intzidentzia teknikoak

TGSSren zerbitzu telematikoei lotutako intzidentzia tekniko eta informatikoentzat.

2.2

TGSSren Zerbitzu Telematikoei buruzko informazio orokorra

TGSSren zerbitzu telematikoei lotutako beste edozein kontsulta gauzatzeko.

3. aukera

Informazio Orokorra

Gai hauei buruzko informazio orokorra kontsultatzeko: Afiliazioa, altak, bajak eta langileen datuen aldaketak. Enpresen izen-ematea eta kotizazio kontuko kodeen esleipena. Hitzarmen bereziak. Kotizazioa eta kuoten bilketa. Ordainketak atzeratzea eta zatitzea. Hobariak.  Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko kudeaketarekin erlazionatutako beste edozein informazio.


Tresneria telefonikoen konfigurazioa


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Tresneria Telefonikoen Konfigurazioa Descargar documento Tresneria Telefonikoen Konfigurazioa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Tresneria Telefonikoen Konfigurazioa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,17 KB) 10/10/2016

900 20 22 22 lerroa Bizitzeko Gutxieneko Errentaren prestazioari buruzko informazioa lortzeko (BGE) (GSIN)

Kosturik gabeko telefono-zenbaki bat da, eremu nazional guztirako. Horren bidez, informazio orokorra eta pertsonalizatua eskaintzen da Bizitzeko Gutxieneko Errentaren (BGE) prestazioaren alderdi espezifikoei buruz, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan ez), 09:00etatik 14:30era.

BGEko arreta- eta informazio-zerbitzu espezializatu honetan hau eskaintzen da:

  • Prestazioa jasotzen hasteko edo hura mantentzeko eskakizunei, prestazioaren eskaerei, dokumentazioari, prozedurei eta beharrezkoak diren izapideei buruzko informazioa, eta kasu bakoitzean aplikatzen den araudia.
  • Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan eta webgunean eskaintzen diren BGErekin erlazionatutako zerbitzu elektronikoen erabileraren gaineko orientazioa eta laguntza.
  • Informazio espezifikoa eta partikularra espedienteak izapidetzeari eta onartutako BGE-en prestazioei buruz: ebazten den unetik, indarrean dagoen bitartean dauden aldaerak eta aldaketak barne, baita mantentzeari lotutako izapideak eta komunikazioak ere.
  • Kalitate eta segurtasun arrazoiak direla eta, deia grabatu ahal izango da. Sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta aurkaratze eskubideak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Idazkaritza Nagusiaren aurrean erabil daitezke, Padre Damián, 4-6, 28036 Madril.
Complementary Content
${loading}