Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

2008ko abuztuaren 20ko 2008/6

Zergen Beharrak betetzearen inguruan jakinean dagoenaren gaineko jakinarazpena

Enplegua Sustatzeko egungo Programan, oinarrizko baldintzatzat hartzen da hartan aurreikusitako onurak aplikatu ahal izateko enpresariek haien zerga-betebeharrak ezagutzea.

Hori egiaztatzeko, Zerga Administrazioekin prozedura bat zehaztu da, kuoten hobariak aplikatzeko beharrezkoak diren datuak dituzten langileen altak eman dituzten haiek Kotizazioko Kontu Kodeen titularrek zerga betebeharrak ezagutzen dituztela jakinarazteko.

Egiaztatze hori ez da Afiliazio Orokorraren Fitxategian alta ematen denean egiten (FGA) baizik eta altak Fitxategi horretan sartzen direnean.

Hori dela eta, alta FGAn sartuko da erabiltzaileak jatorrian emandako datuekin, eta horiek zehaztuko dute Gizarte Segurantzaren inguruan onura aplikatzeko informazioa, alta onartu izanaren ebazpenarekin batera ematen dena. Hala ere, hari dagokion prozesuan egiaztatzen bada enpresariak zerga betebeharrak ezagutzen ez dituela, automatikoki zuzenduko dira altako datuak kotizazioko onurak ez aplikatzeko.

Enpresariak bere zerga betebeharrak ezagutzen dituela egiaztatu aurretik erabiltzaileak onurak aplikatuko zitzaiola jakinarazi ahal izan zaiola eta, erabiltzaileari jakinaraziko zaio zerga betebeharrak bete ez dituela.

Horretarako, automatikoki emango zaio formulario berria alta mekanizatuko egoera berria jakinarazteko.

Enpresariak hari dagokion Gizarte Segurantzako Administrazioan egiaztatuz gero,-eskubidez dagokion baliabideren baten bitartez- prozesuaren jatorria izan den zerga betebeharrak ezagutzen zituela, Gizarte Segurantzaren Administrazioak langilearen alta prozesua zuzenduko du hasieran enpresariak emandako datuekin, aipaturiko erregistroak berriz ere zehaztutako onurak aplika ditzan.

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Zerga Betebeharrak Descargar documento Zerga Betebeharrak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Zerga Betebeharrak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,32 KB) 12/08/2010

IFK eta NIE balio berriak

Iragan uztailak 1ean 2007ko uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua indarrean sartzearen ondorioz, erakunde juridikoetarako IFZ zenbakiaren hizki berriak sortu dira (IFK), Zergen Administrazioko Estatuko Agentziak esleitutako kodea.

Entitate juridikoen IFZ 9 karaktereko identifikazioko kode bat da: hizki bat, zazpi zenbaki eta kontroleko karaktere bat.

Orain arte, hauek ziren lehenengo posizioan erabil zitezkeen balioak: A, B, C, D, E, F, G, H, N, P, Q eta S.

EHA/0451/2008 Agindua indarrean sartu zenetik, J,U,V,W,R balioak sortu dira, sozietate zibilak, nortasun juridikoa dutenak eta ez dutenak; aldi baterako enpresa-elkartzeak; gainerako gakoetan zehaztu gabe gelditu diren nazioko erakunde juridikoak; espainiar lurraldean bizi bizilekua ez duen erakunde finkoa; eta erlijio erakunde eta kongregazioak, hurrenez hurren.

Gainerako karaktereei dagokienez, ez da aldaketarik ikusi egungo konfigurazioarekiko.

Bestetik, ez da aldaketarik egon Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren konfigurazioan (NIE)

Identifikatzaile horrek beti ditu 9 karaktere: hizki bat, zazpi zenbaki eta kontroleko karaktere alfabetiko bat.

Zazpi zenbakiekin zenbatzeko ahalmena agortu denez eta identifikatzaile horren luzera ez aldatzeko, beste bi hizki sortu dira hasieran jartzeko (orain arte, "X" bakarrik onartzen zen posizio horretan): Y, Z.

Hiru kasuetan (X, Y, Z) pertsona fisikoaren mota "6" jarraitu du izaten.

Aldaketa horiek guztiak RED Sistemaren aplikazio guztietan sartu dira.

WinSuite32 bertsio berria

2008ko abuztuaren 26tik aurrera, WinSuite32-ren bertsio berria (6.5.0 bertsioa) eskura egongo da.

Gogoan izan WinSuite32 automatikoki eguneratuko dela bidalketa bat egitean; beraz, ez dago eskuzko eguneraketarik egin beharrik.

Hala eta guztiz ere, RED Sistemaren (Datuen Igorpen Elektronikoa) software atalean deskargatzeko eskura egongo da.

WinSuite32 6.5.0 bertsio berriak ondoko funtzionaltasunak ditu:

 

Afiliazioa:

  • Zergen beharrak betetzearen inguruan jakinean dagoenaren gaineko jakinarazpenen inpresioa

  • Taldeko Hitzarmenaren T-61 taula eguneratzea

  • IFKren formatua eta NIEren formatua 2007ko uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta otsailaren 20ko EHA/451/2008 Aginduan onartutako balio berrien arabera egokitzea.

Kotizazioa:

  • Ceutako eta Melillako hobarien Luzapenaren inguruko aldaketa guztiak inplementatzea(2010eko martxora arte)

  • Amerikako Koparen 33. edizioaren hobaria aplikatzeko araudiak barneratzea.

  • Haurdunaldian edo edoskitze naturalean arriskua Murrizteko aurkezteko beharrezkoak diren aldaketen inplementazioa (51/2007 Legea). Identifikatzeko, 3220 "LANPOSTU ALDAKETA ARRISK./LANEKO GAIX." kolektiboa sortu da.

  • Trebatzen ari diren Ikertzaile Bekadunen identifikazioa sartzea, 9009 balioa FAN fitxategiaren DAT segmentuaren 1288 eremuan "Laneko Erlazioko adierazlea" sartuz, langile hauentzat egiaztapen matematikoak egin ahal izateko.

Inprimaketa:

  • Zergen beharrak betetzearen inguruan jakinean dagoenaren gaineko jakinarazpenen inpresioa.

ABEko alta-parteen grabazioan kontrol berriak.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren (TRLGSS) 128 1.a) artikuluan zehaztutako konpetentzia erabiltzearekin lotuta, jakinarazten da 2008ko abuztuaren 4az geroztik Osasun Zerbitzu Publikoaren (SPS) edo Sistema REDen alta-agiri bat jasotzen denerako errore-kode berriak sortu dira 12 hilabete baino gehiagoko IABEprozesuetan edo aurrekoen ondoriozkoetan, aurretik INSSko Probintziako Zuzendariaren altarekin ebatzi zirenak, horiek guztiak aipaturiko |Testu Bateginaren 128. artikuluaren 1.a) ataleko bigarren paragrafoan bildutakoaren arabera, LGSSkoa, hau ezartzen duena:

"...ezarritako aldi baterako ezintasuneko hamabi hilabeteko iraupen epea amaitutakoan, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala, langilearen ezintasun iraunkorra ebaluatzeko, kalifikatzeko eta berrikusteko erakunde eskudunen bidez, erabakitzeko eskumena duen bakarra izango da: sei hilabeteko muga duen luzapen egoera onartzeko, ezintasun iraunkorreko espedienteari hasiera emateko edo, aldiz, medikuaren alta luzatzeko, soil-soilik aldi baterako ezintasunagatik prestazio ekonomikorako. Era berean, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala izango da aldi baterako ezintasun egoeran baja berria igortzeko eskubidea izango duen bakarra, aipaturiko patologia berarengatik edo antzerako batengatik jasotako alta medikuaren ondorengo sei hilabeteetan bada, hurrengo paragrafoetan aurreikusitako efektuekin..."   

Aldaketa horren helburua da enpresei jakinaraztea RED Sistemaren bidez |SPSak jaulkitako eta enpresei RED Sistemaren bidez helarazitako alta-agirien baliogabetasuna 12 hilabete baino gehiagoko prozesuetan, zeinetan INSS den eskudun bakarra langile bakoitzaren egoera erabakitzeko,  aipatutako |Testu Bateginaren 128. artikuluari jarraikiz, LGSSkoa . Horren ondorioz, Zuzendaritza Probintzialak jakinarazpen bat bidaliko dio enpresari, langilearen egoera klinikoaren arabera, 12. hilabetea betetzean.

Hauek dira bai IOZPei bai enpresei itzuliko zaizkien aipaturiko errore-mezuak:

• 39 ERROREA - "Alta mediku baliogabea|  128.art LGSS "
• .40 ERROREA -  “Baja egunetik 12 hilabete baino gutxiago igaro direnean”
• 41 ERROREA - INSSren konpetentzia esklusiboa "

Kasu hauetan sortuko dira errore-mezuak:


• 39 ERROREA - "Alta mediku baliogabea |  128. art. LGSS 

Alta-agiri bat jasotzen denean igorriko da, arrazoia 10 ez denean (INSS kontrola) edo 02 (heriotza), aldi baterako ezintasunetik 12 hilabete igaro direnean.


• .40 ERROREA -  Baja egunetik 12 hilabete baino gutxiago igaro direnean

05 arrazoia duen alta-agiria jasotzen denean bidaliko da (aldi baterako ezintasuneko 18 hilabeteak agortu direnean) edo 10 arrazoiarengatik (INSSren kontrola 12 hilabetetara) ISPSren baja-partea igorri direlako hasitako prozesuetan, INSSko Probintziako Zuzendariak igorritako altaren egunetik hasita hurrengo sei hileetan eta, ondorioz, beste baten ondoriozkoak izan daitezkeenak, eta INSSren Probintziako Zuzendariak ebazpena igorri ez duenean.


• 41 ERROREA -  INSSren konpetentzia esklusiboa 

Errore hau 02 ez den arrazoi batengatik alta-agiria bidaltzen denean (heriotza) igorriko da, ebatzita dagoen beste baten ondoriozkoan, I128. artikuluaren arabera, eta Probintziako Zuzendariaren ebazpena igorri zenean. Ez da baztertuko birjaustea prozesu berri baten bezala ebatzi denean (beste gaixotasun batengatik).

2008/6 RED Albiste Aldizkaria


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
2008/6 RED Berrien buletina Descargar documento 2008/6 RED Berrien buletina. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento 2008/6 RED Berrien buletina. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,54 KB) 12/08/2010

2008ko abuztuaren 4ko 2008/5 RED Albiste Aldizkariko akatsen zerrenda, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren 2008ko ekainaren 26ko Ebazpena aplikatzeko jarraibideei dagokiena, kuoten ordainketa atzeratzeari buruzkoa

Abuztuaren 4ko 2008/5 RED Albiste Aldizkarian, errepide bidezko garraioaren sektoreko arduradunen kuotak atzeratzeari buruzkoan, ondorengo akatsak aurkitu dira.

  • B) ataleko 4. puntuan, “Kotizazio-dokumentuen aurkezpena RED Sistemaren bidez”, 4. atalean, hots, “Ordaintzeko modu horiek erabiltzen ez dituzten enpresek, eta enpresa-kuota TC1 kotizazio-buletinaren bitartez ordaintzen badute, 1-08 kodea markatu beharko dute “Kitatze Mota eta Kontrol Gakoa” (CLCC) izeneko laukian” dioen hori ordezkatu eta hau ezarri beharko da:


    “Ordaintzeko modu horiek erabiltzen ez dituzten enpresek eta laneko kuota TC1 kotizazio-buletinaren bitartez ordaintzen badute, 1- 08 kodea markatu beharko dute "Kitatze-mota eta Kontrol-gakoa" (CLCC) izeneko laukian.”

  • B) ataleko 6 puntuan, "Kotizazioko dokumentuen aurkezpena RED Sistemaren bidez", 6 atalean, hots "...baimendutako enpresek kitapen osagarrietan kuoten atzerapena aukeratu ahal izango dute, atzera daitezkeen aldian (2008ko ekainaren eta 2009ko maiatzaren artean), eta langileen kuota TC1 kotizazio buletina eginez ordaindu ahal izango dute, 1- 08 kitapen motarekin eta kontrol gakoarekin" dioen hori ordezkatu eta hau jarri beharko da:


  • "... baimendutako enpresek kitapen osagarrien kuotak atzeratzea aukeratzen dutenean, beti ere araututako epean eta atzera daitezkeen aldietan (2008ko ekainaren eta 2009ko maiatzaren artean), langileen kuota TC1 kotizazio-buletinaren bitartez ordaindu ahal izango dute, eta kitapen motari dagokion kitapen mota eta kontrol gakoa idatzi beharko dute, hau da, 4-00 L02 eta L03 kitapenentzat eta 4- 15 L13 kitapenentzat.


    2008/5 RED Albiste Aldizkaria aldatuko da atal honetan adierazitakoaren arabera.

    Complementary Content
    ${loading}