Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Otsailaren 4ko RED 2008/1 Berrien Buletinaren hutsen zuzenketa

RED2008/1 Berriak buletina aldatu da, 2008ko otsailaren 4koa, ondoko zuzenketekin:

  • Langile Autonomoen Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legeari buruzko kotizazioen zehaztapenak” atalean, “TC2 Arautua eta TC2 Laburtua”, bigarren paragrafoan, hau adierazten da:
    “Kenkariak edo Ordainak zutabean klabe honi esleitutako zenbatekoen guztira “INEMaren kargurako Hobariak/Murrizpenak" laukian agertuko dira. Aipatu laukiko zenbatekoak 601 laukian gehituko dira, TC1, TC1/4, TC1/16 eta TC1/25 buletinetan. TC1/3, TC1/8 eta TC1/19 kasuetan, zenbatekoak buletineko 610 laukitxoan gehituko dira.”

    TC1/8 eredu arautua kendu beharko da, Nekazarien Erregimen Bereziari dagokiolako, eta azken hauek ez dira araudi honetan barne hartzen.

    Paragrafoak zera esango du:

    “Kenkariak edo Ordainak zutabean, klabe honi esleitutako zenbatekoen guztira “INEMaren kargurako Hobariak/Murrizpenak" laukian agertuko dira. Aipatu laukiko zenbatekoak 601 laukian gehituko dira, TC1, TC1/4, TC1/16 eta TC1/25 buletinetan. TC1/3 eta TC1/19 kasuetan, zenbatekoak buletineko 610 laukitxoan gehituko dira.”

 

  • "TAS/76/2008 Aginduaren ezaugarri nagusiak, 2008. urterako Gizarte Segurantza, Langabezia, Soldatak Bermatzeko Fondoa eta Lanbide Heziketako kotizazio-arauak garatzen dituenarenak” izeneko atalean, "Langabeziagatiko Kotizazioa eta Soldatak Bermatzeko Funtsa Nekazaritzako Erregimen Berezian” izeneko 6.1 puntuan, hots,
    besteen konturako langile finkoei buruzkoan, azalpen hau kendu da:

    “2008ko uztailaren 1etik aurrera, aurreko paragrafoan ezarritako langabeziagatiko kontingentzietarako kotizazio-tasa ondokoa izango da:
      LANGABEZIAGATIKO KOTIZAZIOA NEKAZARITZAKO E.B. - BESTEREN KONTURAKO LANGILE FINKOAK
      Langabezia-mota Enpresaren kontura Langilearen kontura
      7,05 5,50 1,55
    Complementary Content
    ${loading}