Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

2008ko otsailaren 6ko 2008/2

RED Directo abian jarri da

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak abian jarri du RED Directo zerbitzua.

RED Directo datuak igortzeko modalitate berria da, Sistemaren barruan; enpresa txiki nahiz ertainentzako pentsatu da, Gizarte Segurantzarekiko dituzten betebeharrak Internet bidez errazago betetzeko, denbora errealean eta TGSSarekin zuzenean konektatuta.

Modalitate hau erabili ahal izateko,  RED Directo baimena eskatu behar da.

Eta eskatu ahal izateko enpresek, enpresa-taldeek, elkargoko kide profesionalek eta bestelako pertsonek kotizazio-dokumentuak bete eta aurkeztu beharko dituzte jarduera egiten duten bitartean, kotizatzeko beharraren arduradun gisa, baldin eta Kotizazio Kontuko Kodeak (aurrerantzean CCC) kudeatu eta baimena eskatzen den unean 15 langile baino gutxiago badituzte. RED Directo baimena esleitu zaion CCC batek barne hartzen dituen langile-kopurua areagotu eta 15 langile baino gehiago baditu, aipatu CCCak RED Directo-rekin lan egiten jarraitu ahal izango du, baldin eta 25 langile baino gehiago ez baditu barne hartzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero baimenari buruz, kontsultatu “Informazio liburuxka”.

Funtzionalitate hauek erabili ahal izango dituzte  RED Directo erabiltzaileek:

  • Kotizazioa: Erabiltzaileek beren enpresen TC2 dokumentuak internet bidez bete eta aurkeztu ahal izango dituzte, baita TC1 ordezten duen Kotizazioen Likidazioko Ordainagiria jaso ere. Kotizazioen Likidazioko Ordainagiria hainbat modutan ordaindu ahal izango da, erabiltzaileak hautatu duen ordaintzeko moduaren arabera:

    • Zordunketa Kontuan: Erabiltzaileak hautatutako Finantza Entitatean eta bezero-kontuan helbideratze bidez ordainduko da kuota.

    • Ordainketa Elektronikoa: Kutxazain automatikoen bidez, telefono bidezko bankaren bidez edo pertsonalki Finantza Entitatean ordainduko da Ordainagiria.

      Kuoten likidazioa erabiltzailearen aldekoa bada, RED Directo kotizazio-dokumentuen aurkezpen soila Saldo Hartzekodunaren Eskaritzat hartuko da, eta dagokion zenbatekoa itzuliko zaio banku-kontuaren datuak emanda.

    Hauek dira kotizazioaren inguruan eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk:

    • TC2-aren zirriborroa eta Likidazio Ordainagiria jasotzea
    • Hautatutako ordainketa-modua eta banku-kontuaren datuak aldatzea
    • Aurkeztutako dokumentuen kontsulta eta kopiak inprimatzea
    • Berandutze-gainordaina duten Kotizazioen Likidazioko Ordainagiriak jasotzea
    • Dokumentuak deuseztatzea
    Gaur egun kotizazioaren funtzionaltasuna, Erregimen Orokorrean dauden Kotizazio Kontuko Kodeetarako (0111) eta likidazio arruntetarako (L00) da.

  • Langileen afiliazioa: Esparru honetan, langileen altak eta bajak, eta horien afiliazioan aldaketak egin daitezke; halaber, langile eta enpresen datuak eskuratu daitezke, kontsulta eta txostenen bidez.

  • Aldi Baterako Ezgaitasunagatiko Medikuaren Parteak aurkeztea:  RED Directo zerbitzuari esker, kontingentzia arrunt eta profesionaletatik eratorritako mediku-bajen, alten eta baieztapenen parteak igor daitezke, kontingentzia horiek INSSren nahiz Mutualitatearen bidez estalita badaude ere.

  • Mezuak kontsultatzea: RED Directo zerbitzuaren erabiltzaileek TGSSak bidalitako mezuak online kontsultatu ahalko dituzte, eta PDF formatuan inprimatu. TGSSak erabiltzailearen eskura jartzen duen postontzi pertsonalean gordeko dira mezuak.

Igorpen baliabide honekin lan egiteko azpiegitura txikia behar da; hauxe nahikoa da:

  • Honako ezaugarri hauek dituen ordenagailua:

    • Internet konexioa ADSL bidez

    • Gutxienez 128 Mb-eko RAM memoria

  • SILCON Ziurtagiri Digitala edo DNI elektronikoa, segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
     

Igorpen baliabide honek abantaila hauek eskaintzen dizkie erabiltzaileei:

  • TGSSrekin konexio zuzena afiliazio, kotizazio eta medikuaren parteen izapideak denbora errealean burutzeko.

  • Azpiegitura txikia: Internetekin konexioa duen ordenagailua nahikoa da.

  • Tresna sinplea: informatikaren alorrean eta Gizarte Segurantzaren alorrean ezaguera berezirik ez da behar.

  •  RED Directo zerbitzuak inprimaki digital, sinple, dinamiko eta pertsonalizatua eskaintzen du kotizazio-dokumentuak osatzeko; honek ez du akatsik onartzen eta Gizarte Segurantzan kotizatzeko betebeharra betetzea errazten du.

Azkenik, nabarmendu beharra dago Gizarte Segurantzaren webgunean (www.seg-social.es), RED Sistemaren “Informazioa” eta “Dokumentazioa” ataletan, RED Directo zerbitzuari buruzko informazio guztia jarri dela erabiltzaileen eskura, baita honako material hauek ere:

  • Eskaera inprimakiak.

  • Erabiltzailearen eskuliburua: Informazio diptikoa, informazio liburuxka, RED Directo zerbitzuaren Aurkezpena eta Oinarrizko Erabilera Gida.

2008/02 RED Albiste Aldizkaria


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
RED Berrien buletina 02_2008 Descargar documento RED Berrien buletina 02_2008. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento RED Berrien buletina 02_2008. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,46 KB) 14/05/2008
Complementary Content
${loading}