Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Afiliazio-kontzeptuak

Zer ekintza egin daitezke afiliazioan DIE Sistemaren bidez?

Langileen altak eta bajak egin, horien afiliazio datuak aldatu daitezke, baita kontsulten eta txostenen bidez Sistemari atxikitako langileei eta enpresei buruzko datuak lortu ere. Hain zuzen ere, honako jarduerak burutu daitezke:

TASA MOTA DESKRIBAPENA
LANGILEA EGUNERATZEA ONDORENGO ALTAK
LANGILEA EGUNERATZEA BAJAK (aurretikoak barne)
LANGILEA EGUNERATZEA KOTIZAZIO TALDEZ ALDATU
LANGILEA EGUNERATZEA AURRETIKO MUGIMENDUAL ALDATU
LANGILEA EGUNERATZEA AURRETIKO MUGIMENDUAK EZABATU
LANGILEA EGUNERATZEA KONTRATU MOTA ALDATU (KOEFIZIENTEA, TASA ETA EZAUGARRIAK)
LANGILEA EGUNERATZEA AT  EPIGRAFE ALDAKETA
LANGILEA EGUNERATZEA ALTA ETA BAJA EGONKORRAK EZABATU
LANGILEA EGUNERATZEA |ALD. SISTEMA BEREZIA |EO. 0132 (LANDAREKIAK)
LANGILEA EGUNERATZEA BENETAKO LANALDIAK ZENBATU
LANGILEA EGUNERATZEA ALTA DATA ALDATU EO.0613
LANGILEA EGUNERATZEA LANBIDE KATEGORIA ALDATU
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK AFILIATUTAKOAREN EGOERA ENPRESAN
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK AFILIAZIO ZENBAKIA
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK KONTSULTATU NAF, PFIaren arabera
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK AFILIATU BATEN AURRETIAZKO MUGIMENDUAK
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK CCC -n AFILIATUTAKO BATEN LANEKO BIZITZA
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK |ABE GAIXOTASUN ARRUNTAGATIK
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK TA2 BIKOIZTUAK
LANGILEA KONTSULTAK / TXOSTENAK BENETAKO LANALDIAK
ENPRESA KONTSULTAK / TXOSTENAK KKK BATEN LANEKO BIZITZA
ENPRESA KONTSULTAK / TXOSTENAK KKK BATEN EGOERA
ENPRESA KONTSULTAK / TXOSTENAK KKK BATEN ALTAN DIREN AFILIATUAK
ENPRESA KONTSULTAK / TXOSTENAK KKK BATEN AURRETIAZKO MUGIEMNDUAK DITUZTEN AFILIATUAK
ENPRESA KONTSULTAK / TXOSTENAK KOTIZAZIO EGOERAREN ZIURTAGIRIA

Nola zuzentzen dira akatsekin prozesatutako afiliazio agiriak?

Dokumentuak nola prozesatu diren jakinarazten dituen hartu-agiri teknikkoak akatsak daudela adierazten badigu, zuzendu egin beharko dira, dokumentua bidaltzen denetik hamar eguneko epean; bestela, eragiketa ez da finkatuko. Zuzenketa on line DIE sistematik egingo da, "Izen-ematea eta on line afiliazioa", "Akatsen zuzenketa".

Informazio gehiagorako "Akatsak dituzten afiliazioaren fitxategien datuak zuzentzeko prozedura" kontsulta daiteke on line DIE sisteman, "DIE Internet", "Erabiltzaile gidaliburuak".

Nola egin daitezke ekintza hauek?

Bi konexio modalitate daude enpresen eta TGSS artean: On line afiliazioa eta bidalketen afiliazioa.

On-line bidezko afiliazioa INTERNET bidezko konexioan datza, eta erabiltzaileak zuzenean konektatzen dira TGSSre datu-basearekin.

Bidalketa afiliazioa, bestalde, INTERNET bidez dagozkion afiliazio-mugimenduak fitxategi batean bidaltzean datza.

Nola sar gaitezke TGSS-ren datu-basera?

Sartu Gizarte Segurantzako web orrian (http://www.seg-social.es/) eta hautatu "RED Sistemarako Online Sarbidea", pantailaren eskuinaldean dagoen "Klik batean" atalean.

Aurkezteko epeak aldatu egiten dira sistema hau erabiltzean?

Ez. RED  sistema datu-trukaketa era baino ez da, ez da kudeaketa-mota ezberdina. Beraz, altak aldez aurretik aurkeztu beharko dira, eta bajak eta datu-aldaketak aldaketa gertatu eta hurrengo hiru egun naturalen barruan. Halere, bajen kasuan, aldez aurretik ere onartzen da.

Bada epez kanpo mugimendurik egiterik?

Bai. Legezko epetik kanpo altak eta bajak egin daitezke, baina mugimendu hauen eraginetarako, aurkezpen data izango da. Honek esan nahi du altetan, enpresa altaren benetako egunetik kotizatzera beharturik dagoela, baina langilearen egonaldietarako sisteman, baliodun data efektu-data izango da. Bajetan, enpresa efektu-data arte kotizatzera beharturik egongo da, nahiz eta langilearentzako prestazioen kalkuluan, kontuan hartuko den data benetako data izango da.
 

Alda daitezke transmititutako mugimenduen datuak?

Bai. Sistemak era sistematiko batean aurretiazko mugimenduak aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen du (altak edo bajak), Afiliazioaren Fitxategi Orokorrean mugimenduaren aplikazioaren benetako data baino egun bat lehenago arte.

Zuzen daitezke jada egonkortutako mugimenduen erroreak?

Bai, era honetako inzidentziak Erabiltzailearenganako Harreta Unitateetan izapidetuko da, eta erabiltzaileari mugimendua egiaztatzen duen dokumentua eska diezaiokete.

Hala ere, alta eta bajetarako, 72 ordu baino gehiago pasa ez badira mugimenduaren benetako dataren 12am-tik zenbatzen hasita, sistemak erabiltzaileei berau ezabatzeko aukera ematen die.

Honetaz gain, Nekazaritzako Erregimen Berezian (0613) jada egonkortutako benetako alta data aldatzeko aukera dago mugimendua ezabatu beharrik gabe eta nahiz eta 72 ordu baino gehiago pasa.

Nola egiaztatzen da dokumentuak bidali direla?

Enpresen modalitatean: Erabiltzaileak bidalketa egiten duen konexioan bertan jasoko du hartu-agiria. Hartu-agiri horren bidez, erabiltzaileak egiaztagiria izango du, eta, hor, agiriak zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu dituen jasoko da.

Bestalde, GSDOk  WinSuite32 aplikaziora hartu-agiri tekniko bat bidaliko du, bidaltzen den fitxategi bakoitzeko. Horietan, zuzen prozesatutako agiriei eta gaizki prozesatu edo deuseztatu diren agiriei buruzko informazioa emango du. Gainera, inprimatutako txostenik eskatu bada (TA2, Laneko bizitzaren txostena, etab.  ), hauek ere bidaliko dira.

Baliagarriak dira dokumentuak hirugarrenen aurrean?

Bai. GSDOk dokumentu guztien baimendutako inprimatzea baimentzen du eta bertan agertzen dien datuen baliozkotasuna ziurtatzen du, zantzu elektronikoaren bidez babestuz. Mekanismo hauek GSDOren ohiko sistemako zigilu eta sinaduraren parekoak dira. DIE Sisteman bidalitako dokumentuaren kontraste eta baliozkotzerako, GSDOren edozein Administraziotara jo edo Erabiltzailearenganako Arreta Unitatearekin harremanetan jarri GSDOren Telefonozko Arreta Zerbitzuaren bidez.

Edonoiz eska daiteke dokumentu bat?

Bai. Sistemak behar denean edozein txosten lortzeko aukera ematen du, eta TA2 alta edo baja dokumentuen bikoiztuak eskatzeko aukera berezia du, mugimendua egin den data kontuan izan gabe.

Kasu honetan, postontzian txostena jasotzeko eskaera egiteaz gain, dokumentu hau unean bertan sortzeko eta inprimatzeko aukera dago Afiliazioa On-Line bidez.

Complementary Content
${loading}