Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Sarri egiten diren akatsak

Aurkeztutako TC2a hartzen da kontuan nahiz eta berau okerra izan?

Errorearen arabera, beti ere euskarria baliogarria eta datu-formatua erabilgarria eta egokia bada, langileen zerrendak aurkezpen bezala onartzen diraart 26. ELD 1/1994, ekainaren 20koa. 
 

Zer gertatzen da datu okerrak zuzentzen ez badira?

Erroreak dituen TC2 hau izango da dagokion TC1a kalkulatzeko GSDOk kontuan izango duena. Hala ere, TC2a akatsekin bidal daiteke hala nahi izanez gero. Kontuan izan behar da GSDO ren ordenagailuak gutxienez baliozkotze berberak egingo dituela eta beraz, antzeko erroreak jakinaraziko direla.

Kotizazio-dokumentu bat erroreekin bidaliz gero, epea itxi osteko hirugarren egun baliodunean egonkortuko da. Erroreak dituen TC2 hau izango da dagokion TC1a kalkulatzeko GSDOk kontuan izango duena.

TC2an langile bat ahazten bada, nola zuzentzen da akatsa?

Dokumentuak aurkezteko arauzko epean zehar, TC2 dokumentu berria aurkeztuz zuzenduko da, aurkeztu zen aurrekoa ordeztuko duena.
Behin epea bukatutakoan, kuota horiek langile guztientzat ordaindu badira, sendotutako dokumentua ordeztuko duen dokumentu zuzentzailearen bitartez konponduko da.

Baina, langile horri dagozkion kuotak ordaindu ez badira, beharrezkoa izango da likidazio osagarria aurkeztea, hari dagokion errekargua barne.
Complementary Content
${loading}