Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Epeak, Ordainketak eta Dokumentazioa

Aurkezteko eta ordaintzeko epeak mantentzen dira DIE Sisteman?

Bai. Epe hauek araudi orokor baten menpe daude.

Ordainketak egunean izatearen ziurtagiri bat lor dezake erabiltzaileak?

Bai, edozein unetan lor dezakezu On line RED Sistemaren aukeran:

  • "On Line Kotizazioa", "Zorraren Kudeaketa", “Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordaindu izanaren ziurtagiria”. Enpresa baten edo Autonomo Erregimeneko langileen CCC koderako ziurtagiria eskatzeko aukera ematen du.

Likidazioaren ordainagiri bat eska daiteke, dagokion errekarguarekin, epez kanpo sartzeko?

Bai, jadanik aurkeztuta dauden likidazioena; betiere DIE Sistemak, aurkezten den hilean, dagokion likidazioaren ordainagiria kalkulatu badu. Funtzionalitate hori hemen dago Sistemaren barruan:

  • "On line kotizazioa", "On line kotizazio erreala" - "Egiteko kuoten sarrerak kudeatzea".

Informazio gehiago nahi izanez gero, "Egiteko kuoten sarrera kudeatzea" erabiltzaile-gidaliburua kontsulta daiteke. Gidaliburu hori, hemen eskura daiteke:

  • DIE sistema, "DIE Internet", "DIE Internet agiriak", "Erabiltzaile-gidaliburuak", "Kotizazioa".

TC2a aurkezten den datan bertan ordaindu behar da?

Langileen zerrendak (TC2 dokumentuak) bilketarako epealdi osoan zehar aurkez daitezke. Ez dakar ordainketa baina bai dokumentuak aurkeztea. Ordainketarako kontuan izan behar da indarrean den araudiak ezarritakoa. Ordainketa Erakunde Laguntzaileetan egiten da TC1 serieko dokumentuen bidez, edo helbideratuta; izan ere, azken era honek TC1 dokumentua Erakunde Laguntzaileetara eraman behar izatea saihesten du.

GSDO k "Ordainketa Elektronikoa"-ren aukera erabiltzea ere eskaintzen du, ordainketa bide desberdinekin (telefono bidezko banka, Internet bidezko banka elektronikoa, kutxazainak eta ordainketak Finantza-etxeetan

Nola egiaztatzen da dokumentuak bidali direla?

Erabiltzaileak jakinarazpen batzuk jasoko ditu: Lehena, berehalako hartze-agiria bidalketa egitean. Mota teknikokoa da eta GSDO -k zure mezua jaso duela esan nahi du. Bigarrena, erantzun erako Hartze -Teknikoa da, dokumentuen tratamenduaren emaitza duena.
 

Aurkez daitezke TC2 dokumentuak epez kanpo?

Bai. Araudiak arautzen dituen errekarguak, kuoten behar bezalako ordainketa egin ez bada.

Nola bidaltzen dira Kotizazioen Kitapen Ordainagiriak? Aurrera daiteke ordainagiri hauen bidalketa?

Kotizazioen Kitapen Ordainagiriak automatikoki sortuko dira edo erabiltzaileak RED sistema bidez eskatuta lehenago bidal daitezke.

Igorpen automatikoak

Ordainketa elektroniko izenburua duten Kotizazioen Kitapen Ordainagiriak, automatikoki sortuko dira ondoren adierazten diren datetan. Gogorarazi beharra dago, Kotizazioen Kitapen Ordainagiria igorri ondoren TC2 ezingo dela ordezkatu, beraz, komeni da haiek akatsak egonez gero zuzendu ahal izateko adina denborarekin aurkeztea.

  • Hilaren 1 eta 23 bitartean egindako aurkezpenentzat, Kotizazioen Kitapen Ordainagiria erabiltzaileari 24 egunetik aurrera igorriko zaio.
  • 24 eta 27 bitartean egindako aurkezpenentzat (otsailean, hilaren 26), Kotizazioen Kitapen Ordainagiria 28tik aurrera igorriko da (27an otsailean).
  • 28tik aurrera aurkeztutakoentzat, eta aurkezpen hilaren azken eguneko arratsaldeko 8ak arte egindakoentzat, Kotizazioen Kitapen Ordainagiria hurrengo egunean igorriko da, hilaren azken egunean egindakoak ezik, kasu horretan, ixtea eta Ordainagiria egun bereko arratsaldeko 8etan igorriko baita.

Erabiltzaileak eskatuta

Erabiltzaileak Kotizazioko Kitapen Ordainagiria aipaturiko egunak baino lehen lortu nahi duenean, bulego birtualaren, RED sistemaren, edo On-line kotizazioaren bidez eskatu ahal izango du "lehiatila bidez kobratzeko goiburua". Egunean zehar, Sistemak hari dagokion Kotizazioen Kitapen Ordainagiria igorriko du eta WinSuite bidez inprimatu ahal izango da.

Ordainketa Elektronikoko transakzioen erabiltzailearentzako gida RED Sistemaren arloan dago, "RED Sistemaren dokumentazioak", "Erabiltzailearentzako gidak", "Kotizazioa" atalean.

Erabiltzaileak Kotizazioen Kitapen Ordainagirien aurretiazko eskaera egin dezake Internet bidez "RED Sistema On-line"-en sartuz, "Kotizazioak On-line" aukeran.

Ordainketa elektronikoa baliogabetzerik badago? Nola egin behar da TC1aren ordainketa? Beste TC2 bat aurkeztu behar da?

Aurkezteko hilaren 1etik ordainketa elektronikoko goiburua duen Kotizazioen Kitapen Ordainagiria igorri arte TC2-a zuzendu ahal izango da hura ordeztuko duen beste dokumentu bat bidaliz.

Kotizazioen Kitapen Ordainagiria igorri ondoren TC2 ezingo dela ordezkatu, beraz, komeni da haiek akatsak egonez gero zuzendu ahal izateko adina denborarekin aurkeztea.

Laster, igorritako Kotizazioen Kitapen Ordainagiria deuseztatzeko aukera jarriko da martxan, eta horrela, TC2 dokumentua desblokeatuta geldituko da eta dokumentu berri batek ordeztu ahal izango du.

Nola eskatzen da Ordainketa-Elektronikoa?

RED sistemak zuzenean kalkulatuko du, eta erabiltzaileari baimena eskatzea ez da beharrezkoa izango, Ordainketa Elektroniko modalitaten sartzeko baldintzak betetzen dituzten kitapenak, erabiltzaileak dirua bere kontuan sartzea eskatu duenean edo hartzekodun direnean.

Herri Administrazioko talde berezia duten Kotizatzeko Kontuaren Kodeentzat ordainketa elektronikoko kalkulu automatikoa ezin denez aplikatu, ordainketa elektroniko bidez kuotak ordaintzeko eskaera erabiltzaileak egin beharko du, "V" balioa idatziz, MPG hori FAN fitxategian.

TC1 inprimaki ofizialean egin behar da?

Bai, TC1 egin behar da eta ondoko hau sartu behar da enpresariaren sinadura eta zigilurako gordetako laukitxoan: "Ez dakar TC2 GSDO  Baimena data zenbakia", 1995eko apirilaren 3ko Ministro-Aginduaren arabera (apirilaren 7koEAO ), bigarren xedapen gehigarria. Hala ere, kontuan helbideratzeko prozedurak ondoko hau baimentzen du: GSDO  tik aipatutako finantza-erakundera bidaltzea kuoten kitapenari dagokion kargua, egungo TC1 dokumentua ezabatuz.

Era berean, "Ordainketa Elektroniko"-aren erak , egungo TC1 ordezkatzen du GSDO k kalkulatutako Kotizazioen Kitapen Ordainagiriarekin .

TC2a nahi denean inprima daiteke? Zenbat alditan?

Kotizazio-dokumentuak inprimatzea DIE  Sisteman baimendutako erabiltzailearen kontura izango da. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza honen Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenaren V. eranskinean (1995eko ekainaren 7ko BOE ), inprimatzeko prozedura zuzentzen duen prozedura zehazten da, lortu dokumentuek behar duten balioa izan dezaten, DIE Sistemarekin zerikusirik ez duen ohiko prozedurarekin lortzen zen bezala.

Atal honetako ezaugarririk adierazgarriena hornidurari dagokio, GSDO ren aldetik, linearen beharrezko kontraste eta kontrol elementuei dagokiena, azaroaren 26ko Herri Administrazioaren Araudi Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992/30 Legearen 45. artikuluaren 5. puntuan ezarritakoa (azaroaren 27ko BOE). Kontroleko elementu hauek DIE sisteman diru-bilketaren epearen bukaeran luzatzen diren zantzu  edo zigilu-elektroniko bihurtzen dira edo, erabiltzaileak epe hau bukatu aurretik eskatuta.

Inprimatzeko dokumentuek eta aurreko arauan jasotakoaren arabera, zigilu-elektroniko hauetaz gain, baimenaren titularrak inprimatutako datuak benetakoak direla egiaztatzen duen testu zehatza izan behar dute. Kotizazio-dokumentuen kasuan, GSDOren programak berauek inprimatzea errazten du aurretiaz aipatu baldintzak beteaz.

Ondorioz, erabiltzaileak beharrezko elementu guztiak ditu bere datu-basean TC2 bat nahi beste alditan inprimatu ahal izateko.

Zein epe dago erroreak zuzentzeko?

Aurkezteko epean, eta epea itxi eta hurrengo hiru lanegunetan, aurrekoa ordeztuko duen dokumentu berria igorriz zuzendu daitezke aurkeztutakoak.

Behin epea bukatuta, akats materialak edo kalkulukoak zuzendu ahalko dira akatsak zuzentzeko prozedura bidez, sendotutako dokumentua ordeztuko duen dokumentu zuzentzailearen bitartez.

Prozedura hori TC2 dokumentuetan akatsak aurkitu direnean bakarrik erabiliko da, beti ere kuotak behar bezala sartu direnean.
Akatsak zuzentzeko sistema ez da erabiliko kuota guztiak ordaintzeko edo langile guztienak ordaindu ez direnean, orduan, likidazio osagarri bat aurkeztuz zuzenduko baita.

Ikus dezake erabiltzaileak bere zorren egoera DIE Sistemaren bidez?

Bai, "Zorraren kudeaketa" zerbitzuaren bidez. Zerbitzu honen bidez, zorrak kontsultatu ditzakezu, haiei buruzko txosten bat lortu, eta Diruzaintzan sortuta dauden zorrak sartzeko agiriak eskatu. Kontsultatzeko aukeraren bidez subjektu arduradun jakin baten zorren zerrenda ikusi ahalko du erabiltzaileak, eskatutako parametroen arabera.

Horrez gain, Zor Txostena eskatu ahalko du erabiltzaileak, eskatutako parametroen arabera, eta baimenaren erabiltzaile nagusiarengana joko du diferituan.

Azkenik, edozein zor-dokumentu sartzeko dokumentua lor dezake, borondatez nahiz premiamenduz. Zerbitzu hori, on line menu honetan kokatuko da:

  • "On line kotizazioa" - "Zorraren kudeaketa" - "Zor-dokumentuak: Kontsulta, Txostena eta Sarrera Dokumentuak eskatzea".   

Eska ditzake erabiltzaileak DIE Sistemaren bidez epez kanpo diru-sarrerak likidatzeko ordainagirien kopiak?

Bai, ordainagirien kopia eska dezakezu, aurretik jaulkiitako likidazioen errekarguarekin. Funtzionalitate hori, DIE Sistemaren barruan dago, hemen:

  • "On line kotizazioa" - "Kotizazioak Likidatzeko Ordainagiriak eskatzea eta deuseztatzea" - "Epez kanpoko sarrerak likidatzeko ordainagirien kopiak lortzea eta Enpresa Kuota eskatzea". 

Eska dezake erabiltzaileak bereizita Likidazioaren Ordainagiri bat langilearen eta patronalaren kuotarekin?

Bai, FAN fitxategia transmititzean, jarraibide teknikoak betez, langilearen eta patronalaren kuotak bereizita jaso nahi dituzula adieraziz. Agiri teknikoa lortuko duzu langilearen kuotaren eta guztizkoaren kalkuluarekin, informazio gisa. Enpresa-kuotarekin Likidazioaren Ordainagiria jaso nahi bauduz, on line eskatu beharko duzu, menu honen barruan:

  • "On line kotizazio erreala" - "Ordaintzeko kuotak sartzeko kudeaketa" - "Epez kanpoko sarrerak/Enpresa kuota: kotizazoa likidatzeko ordainagiria eskatzea".
Complementary Content
${loading}