Kontuan Helbideratze Sistemak RED Sisteman diren erregimen guztiak ditu kontuan, Artisten Erregimen Berezia (0112) eta Tomate Freskoaren Manipulazio eta Enpaketatze Sistema Berezia (0134) izan ezik.
Barne diren erregimenen ohiko kitapenak onartzen ditu (L00), ordainketaren legezko epean transmitituak, eta ondoko kitapen osagarrietarako:
-
L02 : Izapide soldatengatiko osagarria.
-
L03 : Atzera-eraginezko soldatak ordaintzeagatiko osagarria.
-
L04: Prestazio eta/edo kenketen itzultzea.
-
L09: Beste osagarri batzuk.
-
L13: Lan-kontratua amaitutakoan ordaindutako baina erabili gabeko oporrengatiko osagarria.
-
A70: Administrazio Publikoak. Soldata gabeko baimena.
-
A71: Administrazio Publikoak. Ordainketa gabeko etetea.
-
A74: Administrazio Publikoak. Behin-betiko irmoa ez den etetea. Enpresaren ekarpena gainerako gertakizunetan.
Halaber, orokorra ez den baimendutako aurkezpen eta ordainketa legezko epeak dituzten enpresek (epe orokorrarekiko hilabete bat edo gehiagoko ordainketa diferitura baimenduta, edo hiruhilabeteko epealdia duten ordainketak), ordainketa mota hau aukera dezakete 2004ko abenduaren 1etik aurrera, beti ere aurkezpena kuoten ordainketa egin behar den hilabetean egiten bad.