Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Aurreko urteetako oharrak

2019ko oharrak

2019ko abenduaren 12a INSSak enpresei jakinarazteko fitxategi bat, bere CCCetan alta egoeran dauden pertsonen egoera jakin batzuei buruz –FIE

Azaroaren 11tik aurrera FIE fitxategia bidaltzeari ekin zaio, uztailaren 8ko 04/2019 RED Albiste Aldizkarian azaldutakoaren arabera.

Fitxategi hori beti baimenaren erabiltzaile nagusiari bidaltzen zaio.

Egunero bidaltzen da –ez astero RED Albiste Aldizkari horretan azaldu zen bezala-, eta soilik INSS datu-basean erregistratu diren aldaketak izan dituzten CCCetarako bidaltzen da. Aldaketarik jazo ez bada, ez da CCC horietarako fitxategirik bidaliko.

Bestalde, SILTRAren bidez jasotzen bada ere, gogoan hartu beharra dago aplikazio horrek ez duela fitxategi horren inolako tratamendurik egiten; beraz, nomina eta langileak kudeatzeko programek tratatu beharko dute.


2019ko azaroaren 21a - Aldaketak onuren kalkuluen mugetan.

Zenbateko  finkoko onuren mugen aplikazio-arauak berrikusi behar dira. 

  • Zenbateko  finkoko onuren mugen aldaketa, horiek likidazio-aldi osoan eraginik ez dutenean.

Enpleguaren eta hazkuntzaren hobekuntzarako abenduaren 29ko 43/2006 Legearen 7.2. artikuluak ezartzen du “onurek ez dutela inola ere gaindituko ordaindu beharko litzatekeen Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotaren 100eko 100a”; dena-dela,  langileak hobarirako eskubidea onartuta duen tarteetan muga hori aplikagarri da, eta beraz ez zaio likidazio-aldi osoari aplikatuko. Horrela, langile batek hiru tarte baditu, bik hobarirako eskubidea badute eta batek ez, muga aplikatuko zaie 1 eta 2 tarteetako enpresa-kuotei.

  • Mugen aldaketa zenbateko finkoko hobariak eta ehunekoen hobariak gainjartzen direnean.

Kasu honetan lehenik ehunekoen hobariak aplikatuko dira eta bigarrenik zenbateko finkoko hobariak; azken horri, estalita dituen gertakizunen enpresa-kuotaren muga aplikatuko zaio, ken gertakizun horiengatik ehunekoen hobarian aplikatutako zenbatekoa.

Adibidez:

Demagun Melillako CCC bateko langile bat; gertakizun arrunten eta Beste Kotizazioen (PEC 01007) enpresa-kuotaren % 50eko hobaria du, eta gainera gertakizun arrunten enpresa-kuotaren zenbateko finkoko hobarirako eskubidea du, hain zuzen 125,00 eurokoa (PEC 16003).

  • Lehenik NAFean ehunekoaren hobaria kalkulatuko da (PEC 01007)

    Tartearen Data

    C.E. kontingentzia arruntengatik

    CC hobaria

    C.E. Langabezia

    Langabeziaren Hobaria

    C.E. Fogasa

    Fogasa Hobaria

    C.E. Lanbide Heziketa

    Lanbide Heziketaren Hobaria

    1-30

    247,80

    123,90

    57,75

    28,88

    2,10

    1,05

    6,30

    3,15


  • Bigarrenik zenbateko finkoko hobaria kalkulatzen da:
    Hilean izan litekeen hobaria PEC 16003 (eskubidezko hobariaren hileko zenbatekoa, mugak kontuan hartu gabe): 125 euro.
    Zenbateko finkoko hobarien muga teorikoa (Tarte bakoitzean PEC bakoitzaren mugarik handienen batura) = 123,90
    Hilean baimendutako hobarien muga PEC 16003 (gertakizun arrunten kuotaren muga – aplikatutako gertakizun arrunten hobaria PEC 01007) : 247,80 – 123,9 = 123,9

    Tartearen data

    Gertakizun arruntengatik enpresaren kuota

    Hileko zenbateko finkoko hobariaren zenbatekoa

    Gertakizunaren araberako tartearen muga

    Tartearen hobariak izan lezakeen zenbatekoa

    (tarteko egun-kop. x eguneko zenbatekoa)

    Aplikatutako zenbatekoa

    1-30

    247,80

    125,00

    123,90

    125,00

    123,90


  • Aldaketak RED Zuzeneko “Kalkuluak kontsultatu”   eta “Likidazioak Prestatu” zerbitzuen pantailetan.

Aldaketa hauen ondorioz “Kalkuluak kontsultatu” eta “Likidazioak Prestatu” (RED Zuzena) zerbitzuen egungo pantailen itxura aldatu da, hobarien kalkuluaren zenbatekoa zehazteko.

Aldaketa hauek ustez abenduan inplementatuko dira  eta ordutik aurrera igortzen diren likidazio-aldi guztiengan eragina izango dute.


2019ko azaroaren 11a - SAA 420 Thomas Cook enpresa-taldeari buruzko jakinarazpena

Urriaren 25eko 6/2019 BNRan deskribatutako aldaketei dagokienez, Thomas Cook enpresa-taldearen kaudimenik ezaren prozeduren identifikazioari buruzkoa, 420 Afiliazioko Egoera Gehigarri (SAA) baten idazketaren bidez, jakinarazten dugu dagoeneko 2019ko urriko erregistroak idatzi ahal direla.

Gogoan hartu   urriari dagokion hobaria identifikatzeko idazketa-epea 2019ko azaroaren 29a arte iraungo duela.

12/2019 Errege Lege Dekretuko 2. artikuluaren hobaria aplikatzen zaien langileak identifikatzeko, 2019ko urrian, azaroan eta abenduan zehar nahikoa izango da  erregistro bakar bat idaztea; bere SAA MOTA 420 izango da, eta NOIZTIK urria izango da. Soilik azaroa eta abendua aplikatzen zaienentzat erregistro bakar bat idatz daiteke ere, non SAA MOTA 420 eta NOIZTIK azaroa izango den. Eta soilik abendua aplikatzen zaienentzat erregistro bakar bat idatz daiteke ere, non SAA MOTA 420 eta NOIZTIK abendua izango den. Halaber, SAA MOTA 420 erregistro bat sor daiteke hobaridun hilabete bakoitzeko. Hau da, elkarren artean independente idatzi ahal dira.


2019ko azaroaren 11a -  CCC batean aurretik mugitu diren langileen txostena CCC Nagusiaren eta baimenaren arabera

CCC batean aurretik mugitu diren langileen txostena eskuratzeko funtzionaltasuna aldatu da; orain txostena baimenari dagozkion CCC guztientzat, CCC Nagusiarentzat edo bigarren mailako CCC guztientzat atera daiteke.

Hasiera batean eskaera hau soil-soilik Online afiliazioaren modalitatearen bidez gauzatu ahal zen. Aurrerago bidalketen modalitaterako garatuko da ere bai.


2019ko azaroaren 6a - Hitzarmen Kolektiboaren kodearen jakinarazpena, aldi baterako lanerako enpresek enpresa erabiltzaileei laga dieten langileentzat

Jakinarazten dugu urriaren 25eko 6/2019 BNRan adierazitako aldaketa ezarri dela, ABLEek hitzarmen kolektibo bakar bat izan dezaten. Hemendik aurrera, enpresa erabiltzaileari langileak laga zaizkionean, ez da beharrekoa izango aldi baterako lanerako enpresako hitzarmen kolektiboa idaztea, bidalketen ACT ekintzaren bidez nahiz online zerbitzuan “langilearen hitzarmen kolektiboaren idazketa” aukeraren bidez.


2019ko urriaren 25a - 06/2019 RED Albiste Aldizkaria

06/2019 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Enplegurako portuko zentroak -CPE-.
  • 12/2019 Errege Lege Dekretua: Thomas Cook enpresa-taldearen kaudimenik ezaren prozeduren irekieraren ondorioak.
  • Hitzarmen kolektiboaren kodearen jakinarazpena, aldi baterako lanerako enpresek enpresa erabiltzaileei laga dieten langileentzat.
  • Lanaldi partzialeko kontratuak erretiratu partzialentzat eta errelebo-kontratuentzat: jakinarazpenak.
  • Aldaketak izaera bereziko lan harremana eremuko balio zehatzak idazteko moduan.
  • Gehieneko oinarrien kontrol berria, lanaldi partzialeko kontratua duten eta hilabete osoan alta egoeran ez dauden langileengan.


2019ko irailaren 27a - Gehieneko oinarrien kontrol berria, lanaldi partzialeko kontratua duten eta hilabete osoan alta egoeran ez dauden langileengan.

Gaur egun lanaldi partzialeko kontratua duten eta hilabete osoan alta egoeran ez dauden langileen kasuan,  kotizazio-oinarriak ezin du izan hileko gehieneko kotizazioa baino handiago, eta beraz kotizatutako egunak ez dira kontuan hartzen. 

Urriaren hasieran kontrol berri bat ezarriko da; ondorioz, kotizatzeko betebeharra duen langilea alta egoeran dagoen egunei gehieneko oinarria ezarriko zaie. Kontrol berri hau likidazio guztiei aplikatuko zaie, dagokien likidazio-aldia edozein bada ere.

Adibidez:

5 taldeko langile bat alta egoeran dago lanaldi partzialeko kontratuarekin, ekainaren 1etik 8ra bitarte; informatu den lan egindako ordu-kopurua 42 da,  eta soldata 3200 euro.

Orain arte erabiltzaileak 3200eko oinarria idazten bazuen, ez zen errorerik agertzen (hileko gehieneko oinarria baino txikiagoa da).

Kontrol berriari esker langile honen gehieneko oinarriaren muga hauxe izango da:

Eguneko gehieneko oinarria (135,67) * enpresan alta egun-kopurua CTP eremuan (8) balioa izanda = 1085,36 €; Hori izango da enpresak langile horrentzako eman dezakeen gehieneko zenbatekoa likidazio-aldi horretan.


2019ko irailaren 13a— RED Baimenak: TGSSrekin harremanetan jartzeko helbide berriak.

  • Irailaren 16tik aurrera arreta telefonoak (901 502 050) RED baimenei ordutegi berrian erantzun emango die: astelehenetik ostiralera, estatu mailako jaiegunetan izan ezik, 9:00etatik 14:30etara.     
  • Fitxategien igorpenarekin edo Red Sistemaren edo Likidazio Zuzeneko Sistemaren zerbitzuen erabilerarekin zerikusia duten zalantzak izanez gero, RED baimenek Probintziako Zuzendaritzari dagokion helbide elektronikora bidali beharko dizkiote;  horien zerrenda 05/2019 RED Albiste Aldizkarian aurkitu ahal da. 


2019ko irailaren 13a - 04/2019 RED Albiste Aldizkaria

05/2019 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira: 

  • Enpresen Lan Bizitzaren Txostenaren kanpaina
  • TGSSren Arreta Zerbitzuaren Berriak.
  • Aukera berria Kontsultarako eta Ordainagiriak epez kanpo Jasotzeko Zerbitzuan.
  • Eskuliburuen eguneraketa


2019Ko abuztuaren 13a FDI fitxategia: kontratu mugagabeetan “LAN KONTRATUA AMAITZEKO DATA ESTIMATUA” eremuaren mekanizazioa.

Nekazaritzako Sistema Bereziko jaiotza eta adingabearen zaintzagatik agirien idazketan “LAN KONTRATUA AMAITZEKO DATA ESTIMATUA” eremua derrigorrezkotzat definitu da. Kontratu mugagabeetan ez dago amaitzeko data estimaturik, baina sistema berezi horretarako eremuak daturen bat izan behar du; horregatik eremua baldintzazkoa bihurtuko duen SILTRA/WINSUITE32 bertsio berri bat argitaratzen ez den bitartean, 2024/12/31 itxurazko data idatzi beharko da.


2019ko abuztuaren 8a-Norbere konturako langileentzat aukera berria  "Zorra kudeatu"-"Epetik kanpo ordainagiria kontsultatu eta lortu” zerbitzuaren barne.

Jakinarazten dugu “Epetik kanpo ordainagiria kontsultatu eta lortu” zerbitzuan barne (RED Sistema- Online kotizazioa menu nagusiko “Zorra kudeatu” aukeraren barne) Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileentzat eta Itsasoko Erregimen Bereziko norbere konturako langileentzat,  erabilgarri dagoela epetik kanpo ordaindutako kuotak ordaindu izanaren ordainagiria eskuratzeko aukera (TC1/31), % 10eko errekarguarekin, ehuneko hori aplikagarri den epe osoan zehar.

Orain arte, erregimen horietarako errekargu horrekin dokumentua eskuratzeko, arauzko epea amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunak arte itxoin behar zen, Diru-bilketaren Fitxategi Orokorrean zorra behin sortuta zegoenean.

Eragozpen hau konpontzeko 3 Aukera berria sortu da aipatutako zerbitzuan: "AUTONOMOAK: EPETIK KANPOKO ORDAINKETA %10EKO ERREKARGUA (8/2015 ELD, 30.1.a.1. art.)".

Sartzeko ezinbestekoa da interesdunaren afiliazio zenbakia idaztea, erregimena hautatzea (0521 RETArako edo 0825 norbere konturako REMerako) eta likidazio-aldia adieraztea; gogoan hartu soil-soilik onartuko direla, ordainagiria eskatzeko unearen aurreko hilabetean amaitu diren ordaintzeko arauzko epearen barneko datak. Bestela eskuragarri dauden beste bi aukerak erabili beharko dira.

Sartutako datuak zuzenak badira, eskatutako agiria hautatzeko eta inprimatzeko pantaila erakutsiko da.


2019ko abuztuaren 7a-"0811 erregimena: Prestakuntzako praktikaldiko langileen alta prestakuntzako programatan barne dauden enpresatan, erakundeetan edo entitateetan”

Azaroaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuko bosgarren Xedapen gehigarriaren 2. atalak, pentsio publikoak handitzeko eta gizarte, lan eta enpleguko eremuan beste neurri larrietarako, hauxe ezartzen du: lanekoak ez diren prestakuntza-programatan eta praktikaldi akademikotan aritzen diren pertsonen Gizarte Segurantzaren Sisteman sartzeari dagokionez, pertsona horiek “Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta egongo dira, besteren konturako langileen parean eta langabeziaren babesetik kanpo, praktikaldia edo prestakuntza itsasontzietan gauzatzen denean izan ezik; kasu horretan Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian sartuta egongo dira.

Itsasoko Erregimen Berezian praktikaldiak eta prestakuntza-programak gauzatzen dituzten langileak identifikatze aldera, Afiliazioaren Fitxategi Orokorrean beharrezkoak diren aldaketak burutu dira.

Horrela, alta mugimenduak CCCen egingo dira LHM 986 kodearekin, eta RLCE eremuan honako balioren bat idatzi beharko da: 9922- PRESTAKUNTZARAKO PROGRAMATAN PARTE-HARTZEA, 9923- LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKALDIAK ENPRESATAN, 9927- KANPO-PRAKTIKALDI AKADEMIKOAK eta 9928- KANPO CURRICULUM-PRAKTIKALDIAK.

Halaber, lan harremanean ITSASONTZIAREN datua derrigorrez idatzi beharko delarik, horretarako dagokion eremua sortu da.

Gaur egun funtzionaltasun berri hau soilik online Afiliazioan operatibo dago; bidalketen aukera osatzeke geratzen da SILTRA/WINSUITE32 bertsio berria argitaratu arte.

2019ko uztailaren 15a-“Baja egoeraren kode berria: 89 kodea”

Zenbait gertakizunetatik kanpo geratzen diren langileen identifikazioa: baja egoeraren kode berria.

Uztailaren 8ko 4/2019 RED Albiste Aldizkarian azaltzen da kotizaziotik kanpoko langileengatik kotizaziorako esleitutako CCCetan langileen baja RED Sistemaren bidez burutuko dela.

Bajen kode berri zehatza sortu da, honako kasu hauetan erabiltzeko:

89 - BAJA CCC ALDAKETAGATIK. LANGILEEN ARABERAKO DATUAK.


2019ko uztailaren 8a - 04/2019 RED Albiste Aldizkaria

04/2019 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Gertakizun edo prestazio zehatzetatik kanpo geratzen diren langileen identifikazioa.
  • 8/2019 Errege Lege Dekretuak ezarritako hobariaren ezarpenari buruzko azalpena: nekazaritzako langileen aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe edo aldizkako kontratu finko bihurtzea.
  • Likidazioen Egoeraren Kontsultari buruzko Txostenaren aldaketa.
  • Gizarte Segurantzaren aplikazioa.
  • Aldaketak FDI eta FRI fitxategietan.
    • Norbere konturako Langileen edo autonomoen Erregimen Berezian eta Itsasoko Erregimen Bereziko lehenengo taldean dauden norbere konturako langileen aldi baterako ezintasuneko parteak.
    • Erregimen Orokorreko Nekazaritzako Sistema Berezia dauden besteren konturako langileei buruzko datu berriak.
    • Haurdunaldian zeharko arriskuagatik, edoskitze naturalean zeharko arriskuagatik edo minbiziak edo beste gaixotasun larriak eragindako adingabeak zaintzeagatik prestazioak.
    • Jaiotzagatik eta adingabeen zaintzagatik prestazioa.
  • INSSak enpresei jakinarazteko fitxategia, bere CCCetan alta egoeran dauden pertsonen egoera jakin batzuei buruz -FIE-.
  • SILTRA, SILTRA PRÁCTICAS eta WINSUITE32 bertsio berria.
  • Zerbitzu Berria EGOITZA Elektronikoan: “Lekuz aldatutako Langileen Eskaera. TA.300 eredua”.


Ekainaren 14a- Doktorego aurreko kontratuetarako lan-kontratuaren gako berriaren martxan jartzea

Apirilaren 5eko 3/2019 RED Albiste Aldizkarian iragarri ziren doktorego aurrekoen inguruan 103/2019 Errege Dekretuak sartutako aldaketak. Jakinarazten dugu datorren uztailaren 2an aurreikusten dela 404 kontratuen gako berria martxan jartzea, kontratu horiek identifikatze aldera. Gako hori ezartzen den unetik aurrera, IZAERA BEREZIKO LAN-HARREMANA eremuko 9921 eta 9929 balioak onargarri izango dira soil-soilik 404 kontratuaren gakoa duten erregistroetan. 103/2019 Errege Dekretua indarrean sartu zenetik hasierako alta doktorego aurreko kontratu batekin izan zuten langileei, jakinarazitako kontratuaren gakoa automatikoki 404 gakora zuzenduko zaie.


2019ko ekainaren 7a-INSS Zerbitzuen etetea ekainaren 15-16ean.

Eguneraketa lanak direla-eta,  larunbata ekainaren 15eko 07:00etatik igandea ekainaren 16ra, lanak amaitu arte aldi baterako etengo dira honako zerbitzuak:

  • RED Sistemaren aldi baterako ezintasuna. Etenaldi horretan zehar RED erabiltzaileentzat Aldi Baterako Ezintasuneko Parteak Online Kudeatzeko zerbitzua ez da eskuragarri egongo.
  • RECEMA online. Etenaldi horretan zehar, seme-alabaren jaiotzaren kasuan Enpresa-ziurtagirien Bidalketa zerbitzua ez da eskuragarri egongo.
  • TUSS Ataria: Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren Zure Gizarte Segurantzaren atariaren bidez hornitutako zerbitzu guztiak.


2019ko apirilaren 16a-Jarduera ekonomikoaren datuen kontrola.

Kontrol berri bat ezarri delarik, hari esker, RED Sistemaren funtzionaltasunen bidez Kotizazioaren Kontuko Kodea esleitu aurretik, CCC eskuratu nahi duen enpresabururako onargarri den CNAE09 kodea edo kodeak identifika daitezke.

Horrela, baimen batean CCC berri bat esleitu behar denean, bertan CNAE09 balio jakin bat onartu dadin enpresabururako balio hori aurretik gure sisteman egon behar da. Hala ez bada ezingo da CCC berria esleitu; kasu horretan mekanizatutako CNAE09 balioa begiratu beharko da eta zuzena baldin bada, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administraziora jo beharko da, jarduera hori frogatzen duen dokumentuekin, balio berria gure sisteman erregistratu dezagun.


2019ko apirilaren 12a-FIE Fitxategia INSSENPRESAK

.FIE mezua da Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak erabiltzen duen fitxategia, zeinaren bidez erabiltzaileei jakinarazten dizkien pertsona langileen Gizarte Segurantzaren prestazioetan gertatzen diren aldaketak, bai sorospenetan (epe laburrerako prestazioak) eta bai lan kontratuetan edo Gizarte Segurantzarekiko enpresaren betebeharretan eragiten duten bestelako prestazioetan
 
 Fitxategi hori erabiltzaileei TGSS programen bidez igorriko zaie (WinSuite32/SILTRA).

Fitxategi berriaren formatua hemen dago eskuragarri dago: Red Sistema/INSS/Jarraibide Teknikoak.

Informazio gehiago behar izanez gero, zoaz atal honetara: Hasiera / Enpresaburuak / Enpresentzako informazioa prestazioei buruz / Enpresei jakinarazpena beren langileen prestazioei buruz.


2019ko apirilaren 5a - 03/2019 RED Albiste Aldizkaria

03/2019 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 28/2018 Errege Lege Dekretua: Gizarte Segurantzaren kudeaketan enpresen borondatezko lankidetzaren amaiera.
  • 6/2019 Errege Lege Dekretua: Mendetasun egoeran direnen zaintzaile ez profesionalen hitzarmen bereziak.
  • 6/2019 Errege Lege Dekretua: jaiotza eta adingabearen zaintza.
  • 8/2019 Errege Lege Dekretua: nekazaritzako langileen aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe edo aldizkako kontratu finko bihurtzea.
  • 8/2019 Errege Lege Dekretua: hobaria epe luzeko langabeak kontratatzeagatik.
  • 8/2019 Errege Lege Dekretua: aldizkako lan-kontratu finkoa duten langileen jarduera-epea luzatzeko laguntza-neurriak, turismo-jarduerari lotutako turismo, merkataritza eta ostalaritzaren esparruetan.
  • 8/2019 Errege Lege Dekretua: 52 urtetik gorako langabeziagatik sorospena.
  • 17/2019 Errege Dekretua: ordainketa, sari eta kalte-ordainengatik kotizazioa, mendekotasun funtzionaleko egoeran dauden langile publikoek emandako zerbitzuagatik jaso direnak.
  • 103/2019 Errege Dekretua: Prestakuntzan doktorego aurreko ikerlarien estatutua.
  • Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legea. 38 bis artikulua: lanpostu zehatzetan berriz laneratzen diren langile emakume autonomoei hobariak. Irizpide berria.
  • Igorpen berberean errepikatutako likidazioen ukapena.


2019ko apirilaren 2a-8/2019 Errege Lege Dekretua: Nekazaritzako langileen aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe edo aldizkako kontratu finko bihurtzea.

Lana babesteko eta lanaldiaren lan-prekarietatearen aurka borrokatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege-Dekretuaren 7 artikuluak, martxoaren 12an argitaratu dena, Nekazaritzako langileen aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe edo aldizkako kontratu finko bihurtzeari buruzkoa, hauxe ezartzen du:

  1. Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean ezarritako Nekazaritzako Besteren Konturako Langileen Sistema Berezian sartutako langileak enplegatzen dituzten enpresek, 2020ko urtarrilaren 1aren aurretik langile horiekin dituzten aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen badituzte, jatorrizko kontratua noiznahi sinatu bazen ere eta aldizkako kontratu finkoak barne, Gizarte Segurantzako gertakizun arruntengatik enpresa-kuotan honako hobarietarako eskubidea izango dute, kontratua bihurtu eta hurrengo bi urteetan:
    a) Kontratua 1 kotizazio taldeko langile bati badagokio, eta langileak hileko kotizazio-oinarria badu eta hileko kotizazio-oinarri hori 1.800 eurotik beherakoa bada, hobaria hilean 40 eurokoa izango da (urtean 480 euro). Emakumezko langileen kasuan hobaria hilean 53,33 eurokoa izango da (urtean 640 euro).
    b) Kontratua 1 kotizazio taldeko langile bati badagokio, eta langileak lan egindako benetako lanegunengatik kotizatzen badu eta eguneko kotizazio-oinarri hori 81 eurotik beherakoa bada, hobaria egunean 2 eurokoa izango da. Emakumezko langileen kasuan hobaria egunean 2,66 eurokoa izango da.
    c) Kontratua 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langile bati badagokio, eta langilearen hileko kotizazio-oinarria 1800 eurotik beherakoa bada edo eguneko oinarria  81,82 eurotik beherakoa bada, gertakizun arruntengatik ordaindu beharreko kuotak hilean 88,15 euro gainditu ez ditzan beharrezkoa den zenbatekokoa izango da hobaria, edo lan egindako benetako lanegunengatik 4,01 euro gainditu ez ditzan beharrezkoa den zenbatekokoa. Emakumezko langileen kasuan, gertakizun arruntengatik ordaindu beharreko kuotak hilean 58,77 euro gainditu ez ditzan beharrezkoa den zenbatekokoa izango da hobaria, edo lan egindako benetako lanegunengatik 2,68 euro gainditu ez ditzan beharrezkoa den zenbatekokoa.

  2. 1 atalean azaldutako hobariak ez dira aplikagarri izango aldi baterako ezintasuneko, haurdunaldian zeharko arriskuko eta edoskitze naturalean zeharko arriskuko egoeretan zehar, ezta jarduera-egoeran zehar sortutako jaiotza eta adingabearen zaintzako egoeretan zehar ere, hots, abenduaren 28ko 28/2018 Errege Dekretuko 5.7. artikuluan azaltzen dena, errege lege dekretu honek emandako idazketan.

  3. Pizgarri hau aplikatzeko enpresak langilea kontratatuta mantendu behar du gutxienez hiru urtez, kontratua bihurtu zenetik zenbatzen hasita. Baldintza hori betetzen ez badu, pizgarria itzuli beharko du. 

  4. Xedapen honetan ezarrita ez dagoen guztirako, hazkuntza eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legeko I kapituluko I atalean ezarritako aurreikuspenak aplikatuko dira, 2.7. artikuluan ezarritakoa izan ezik.

Bestalde, indarrean sartzeari buruzko seigarren azken xedapenak ezartzen du “errege lege dekretu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuko dela”. Hala eta guztiz ere, 3. atalean adierazten da “errege lege dekretu honen 2, 4, 7 eta 8. artikuluetan ezarritakoa indarrean sartuko dela «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunean”, hau da, 2019/04/01ean sartuko da indarrean.

Jarduerak afiliazioaren eremuan

Nekazaritzako langileen aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe edo aldizkako kontratu finko bihurketak, 8/2019 Errege Lege Dekretuko 7. artikuluan ezarritako kuoten hobarien kuoten likidazioen aplikazioa enpresaburuak eskatzeari dagokionez, 109, 209 edo 309 KONTRATU MOTAren bidez identifikatuko dira, kasuan-kasu, eta V balioaren bidez ENPRESAREN ARABERAKO LANGABEAREN IZAERA eremuan.

ENPRESAREN ARABERAKO LANGABEAREN IZAERA eremuan V balioa eskuragarri egongo da 2019ko apirilaren 8an hasiko den astean zehar. Datu hori eskuragarri egon arte aldi baterako kontratuak mugagabe edo aldizkako finko bihurketengatik eskatzen diren langileen aldaketak, zeinen aldaketa-data 2018ko apirilaren 1a edo ondokoa den, 189, 289 edo 389 KONTRATU MOTAren bidez identifikatuko dira, kasuan-kasu, eta baliorik gabe ENPRESAREN ARABERAKO LANGABEAREN IZAERA eremuan.

Datuen aldaketa horien zuzenketa, 109, 209 edo 309 balioak KONTRATU MOTAn eta V balioa ENPRESAREN ARABERAKO LANGABEAREN IZAERA eremuan idazteko, Gizarte Segurantzaren edozein Administrazioan eskatu ahal da apirilaren 19a arte.

ENPRESAREN ARABERAKO LANGABEAREN IZAERA eremuan V balioa duten erregistroak idatziko dira soilik 8/2019 Errege Lege Dekretuko 7. Artikuluan eta 43/2006 Legeko I kapituluko I atalean ezarritako baldintza eta betekizun bakoitza betetzen denean, kuoten murrizpenak jasotzeko eta mantentzeko aplikagarri den gainerako araudian ezarritakoak betetzen direnean, eta dagokion onurari aplikatu ahal zaizkion bazterketak jazotzen ez direnean. Erregistroei V balioa ematen zaienean aitortzen ari da onura hori eskuratzeko betebehar guztiak betetzen direla, eta dagokion onurari aplikatu ahal zaizkion bazterketak jazotzen ez direla.

8/2019 Errege Lege Dekretuko 7. artikuluan araututako kuoten hobariak aplikatzetik eratortzen diren kotizazioen berezitasunak langileei aplikatuko zaizkielarik, hauexek dira:

51: 1 kotizazio taldeko langileak, hileko kotizazio oinarriak dituztenak
52: 1 kotizazio taldeko langileak, benetako lanegunengatik kotizazioak dituztenak
54: 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langileak, hileko kotizazio oinarriak dituztenak
55: 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langileak, benetako lanegunengatik kotizazioak dituztenak

Hala eta guztiz ere, benetako lanegunengatik kotizazioak dituzten langileei, dagokion hilabetean 22 benetako lanegun edo gehiago egiten badituzte, aplikatuko zaizkien kotizazioen berezitasunak 51a eta 54a izango dira, dagokiona kotizazio taldearen arabera.  

Jazotzen diren balitza ezberdinen arabera aplikatuko diren KOLEKTIBO SUSTATUAK hauexek dira:

1821: 1 kotizazio taldeko langileak, hileko kotizazio oinarriak dituztenak. Gizonak
1822: 1 kotizazio taldeko langileak, hileko kotizazio oinarriak dituztenak. Emakumeak
1823: 1 kotizazio taldeko langileak, benetako lanegunengatik kotizazioak dituztenak. Gizonak
1824: 1 kotizazio taldeko langileak, benetako lanegunengatik kotizazioak dituztenak. Emakumeak
1825: 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langileak, hileko kotizazio oinarriak dituztenak. Gizonak
1826: 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langileak, benetako lanegunengatik kotizazioak dituztenak. Gizonak
1827: 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langileak, hileko kotizazio oinarriak dituztenak. Emakumeak
1828: 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langileak, benetako lanegunengatik kotizazioak dituztenak. Emakumeak

Jarduerak kotizazioaren eremuan

Hobari horiek kalkulatzeko honako arauak jarraituko dira, hobaria 1 taldeari edo 2 eta 11 bitarteko taldeei zuzenduta dagoen arabera, eta hautatutako kotizazio modalitatearen arabera.

Langilearen afiliazioaren datuetan (KDT, langileen eta tarteen fitxategia eta kalkuluak  kontsultatzeko fitxategia/zerbitzua) berezitasun hauek agertzen badira ere, likidazioari aplikatuko zaizkio soilik langilearen kotizazio-oinarria 1.800 eurotik (hileko modalitatea duten kotizazio talde guztietarako), 81 eurotik (laneguneko modalitateko 1 kotizazio talderako) edo 81,82 eurotik beherakoa denean (benetako laneguneko modalitateko 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetarako).

Zenbatekoa 760 kontzeptuari aplikatuko zaio, “SEPEren kargurako hobariak”.

  • 1 kotizazio taldeko langileentzako hobariaren kalkulua.

1 kotizazio taldeko langileentzako hobaria identifikatzeko PEC 51 (hileko kotizazio modalitatea) edo 52 (benetako lanegunak) erabiliko da, eta 03 kuotaren zatiketa, “gertakizun arruntak”.

1. Hobariaren aplikazioa dagokion ziurtatzeko, honako arau hauek hartuko dira kontuan

  • Hileko langilea bada, tarte guztien kotizazio-oinarriak batuko dira eta zenbatekoa 1.800 eurotik beherakoa den begiratuko da. Langilea likidazio-aldi osoan zehar alta egoeran egon ez bada, tarte guztien kotizazio-oinarrien batura zati kotizatutako egun-kopurua 60 euro baino txikiagoa izan behar da (1800/30 eragiketaren emaitza).
  • Benetako laneguneko modalitateko langilea bada, tarte guztien oinarrien batura zati benetako lanegun-kopurua 81 euro baino txikiagoa izan behar da. Langileak 22 benetako lanegun edo gehiago lan egin badu, tarte guztien oinarrien batura 1.800 euro baino txikiagoa izan behar da.
    • Hileko modalitatearen kasuan, hobaria identifikatzeko PEC 5103 erabiliko da. Hobariaren zenbatekoa (40 euro edo 53,33 euro emakumeen kasuan) zati 30 egingo da, eta bider tarteko kotizatutako egun-kopurua. Doikuntza azken tartean egingo da, hileko zenbatekora heldu arte.
    • Langileak benetako laneguneko modalitatea badu eta 22 lanegun baino gutxiago lan egin badu, hobaria identifikatzeko PEC 5203 erabiliko da. Lanegun bakoitzeko hobariaren zenbatekoa (2 euro edo 2,66 euro emakumeen kasuan) bider tarteko lan egindako lanegun-kopurua egingo da. 
    • Langileak 22 benetako lanegun edo gehiago lan egin badu, hobaria identifikatzeko PEC 5103 erabiliko da (hileko kotizazio modalitatea). Zenbatekoa zati 22 egingo da eta bider tarte bakoitzean lan egindako lanegun-kopurua, hileko zenbatekora heldu arte. Beraz baliteke tarte batzuetan hobaria ez kalkulatzea, aurreko tarteetan hileko zenbatekora heldu izanagatik
    • Hobaria enpresaren kuota likidoan aplikatuko da, hau da, Sistema Berezi honetarako aurreikusitako murrizpenen zenbatekoa kentzean geratzen den kuotan.
    • Zenbateko finkoko hobaria denez, epean aurkeztutako L00, L02 eta L13 likidazioetan aplikatu ahal da soilik.
    • 2 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetako langileentzako hobariaren kalkulua.
    1. Hobaria aplikatu ahal zaien langileak zein diren zehazteko begiratu beharko da kotizazio-oinarria 1.800 euro baino gutxiago (hileko modalitatea) edo 81,82 euro baino gutxiago den (benetako laneguneko modalitatea. Kotizazio-oinarriaren zenbatekoa aztertzeko arauak aurreko atalekoak dira.
    2. Hobarien aplikazioa 
    • Lehenik gertakizun arruntengatik enpresaren kuota likidoa kalkulatuko da, hau da, SEA murrizketen zenbatekoa kentzean geratzen den kuota. 
    • Hobariaren zenbatekoa (760 kontzeptuari aplikatuko zaiona, “SEPEren kargurako hobariak”), aurreko puntuan azaldutakoaren arabera kalkulatutako enpresaren kuota likidoaren eta honako zenbatekoen arteko diferentziaren emaitza izango da:
      • Hileko kotizazio modalitateak: 88,15 edo 58,77 euro emakumeen kasuan.
        Tarteak hilabete osoarekin bat egiten ez badu diferentzia kalkulatzeko konparatuko da tartearen kuota likidoa eragiketa honen emaitza: 88,15 edo 58,77 (dagokiona) zati tarteko kotizatutako egun-kopurua.
      • Benetako laneguneko kotizazio modalitatea: 4,01 edo 2,68 euro emakumeen kasuan lan egindako benetako lanegun bakoitzeko. 
  • Hobari hau ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoaren bermea denez, epean aurkeztutako L03, V03 eta C03 likidazio osagarrietan aplikatu da ere. Likidazio hauetan hobariak bat egingo du enpresaren kuota likidoaren zenbatekoarekin, gehieneko kuota L00 edo L13 likidazio arruntean ordaindutzat jotzen baita.

8/2019 Errege Lege Dekretuko 7.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, hobari hauek tarte guztietan aplikatuko da, baldin eta   aldi baterako ezintasuneko, haurdunaldian zeharko arriskuko eta edoskitze naturalean zeharko arriskuko egoeran ez badago, eta jarduera-egoeran zehar sortutako jaiotza edo adingabearen zaintzaren egoeran ez badago.

Likidazio-aldian zehar kotizazio modalitatea aldatzen bada (hilekoa/benetako lanegunak) eta/edo kotizazio taldea aldatzen bada (1 taldea eta 2 eta 11 bitarteko taldeak), tarte bakoitza dagozkion baldintzen arabera kalkulatuko da.


2019ko apirilaren 2a-Gizarte Segurantzaren kudeaketan enpresen Borondatezko Lankidetzaren amaiera.

Gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzaren kudeaketan lankidetzari amaiera ematen dioten enpresen kuoten likidazioetan  tratamenduari buruz jasotako galderen aurrean, abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuko Laugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren arabera, pentsio publikoak handitzeko eta gizarte, lan eta enpleguko eremuan beste neurri larrietarako, honako azalpenak egin beharra daude:

  • 2019ko apirileko eta ondoko likidazio-aldietan  ez da borondatezko lankidetzagatik kenkaria kalkulatuko (552 kontzeptua). Aurreko epeetako likidazio osagarriei kontzeptu hori aplikatuko zaie.
  • 2019ko apirilaren 1ean ixteke dauden aldi baterako ezintasuneko prozesuak, gaixotasun arruntetik edo lanekoa ez den istriputik eratorriak, tarteekin identifikatuko dira, 29 berezitasuna erabiliz (ABE LANKIDETZAN ARITZEN DIREN CC.-AK. 15 EGUN KANPO). 
  • 2019ko apirilaren 1etik aurrera abiarazten diren prozesuak, aurreko prozesuen birgaixotzeak barne, gaixotasun arruntetik edo lanekoa ez den istriputik eratorriak, tarteetan identifikatuko dira 29 berezitasuna erabiliz (ABE LANKIDETZAN ARITZEN DIREN CC.-AK. 15 EGUN KANPO) edo 21 berezitasuna erabiliz (ABE GERTAKIZUN ARRUNTAK ORDAINKETA ESKUORDETUA).
  • Likidazio osagarrietan hilabete ezberdinak badaude, non hilabete batzuetan enpresa lankidetzan aritzen zen eta beste batzuetan ez, bi likidazio aurkeztu beharko dira; bat lankidetzako eperako eta bestea lankidetzarik gabeko eperako, baldin eta gertakizun arruntengatik Aldi Baterako Ezintasunaren estaldura Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen den mutualitate batekin adosten bada.
    Babesa entitate kudeatzailearekin adosten bada, ez da zatiketa egin beharko. 

2019ko martxoaren 21a- ISM. Gaitu da Aldi Baterako Ezintasuneko parteen igorpena Red Online-ren bidez bi eta hiru taldeetako Itsasoko Autonomoen Red Baimendunei.

Martxoaren 1eko ESS/214/2018 Aginduak ezarri zuen Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziko lehenengo kotizazio taldearen barne sailkatutako langile Autonomoak, besteak beste, RED Sisteman derrigorrez sartuta egon behar direla; Itsasoko gainerako langile autonomoentzako borondatezkoa da, ordea.

Itsasoko Gizarte Institutuak, bere afiliatuen kudeaketak errazteko helburuarekin eta Administrazio digitalaren alde hartutako konpromisoari jarraiki, Red baimendunei aukera ematen die Red Online-ren bidez aldi baterako ezintasuneko parteak borondatez igortzeko langile autonomoentzat, hain zuzen bigarren eta hirugarren kotizazio taldekoentzat.

2019ko otsailaren 26a- Aldizkako finkoen jarduera-epea luzatzeko laguntza, turismo-jarduerari lotutako turismo, merkataritza eta ostalaritzaren esparruetan.

420 AFILIAZIO EGOERA OSAGARRIAK hemendik aurrera onargarriak dira, turismo-jarduerari lotutako turismo, merkataritza eta ostalaritzaren esparruetako aldizkako langile finkoak identifikatze aldera. Datu hauen arabera epeak identifikatu ahalko dira

2019ko  otsailaren 21a - 02/2019 RED Albiste Aldizkaria

02/2019 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Enpresen borondatezko lankidetza modalitatearen ezabapena- LGSSren 102.1. artikulua, B) letra.
  • Bost eguneko aldi baterako kontratuak edo laburragoak: artisten kolektiboa.
  • 17/2019 Errege Dekretua: ordainketa, sari eta kalte-ordainengatik kotizazioa, mendekotasun funtzionaleko egoeran dauden langile publikoek emandako zerbitzuagatik jaso direnak.
  • RECEMA: “5. Astea Amaiera-data” eremuaren martxan jartzea online modalitatean.
  • Zorren jakinarazpena % 10eko errekarguarekin.
  • Ofizioz sortutako likidazioei buruzko jakinarazpenak.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak xedatutako egintzen aurkako inpugnazioen prozeduretan RED baimendunei jakinarazpenak.


2019ko  urtarrilaren  3a - 01/2019 RED Albiste Aldizkaria

 01/2019 RED Albiste AldizkariaRED Albisteak atalean eskuragarri duzu. Bertan Pentsio Publikoak Handitzeko eta Gizarte, Lan eta Enpleguko eremuan Beste Neurri Larrietarako abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren argitalpenetik eratorritako nobedadeak eta  sormen artistiko eta zinematografikoaren gaineko neurri larriak onartzen dituen abenduaren 28ko 26/2018 Errege Lege Dekretuaren argitalpenetik eratorritako nobedadeak jorratzen dira, eta honako gaiak biltzen dira, besteak beste:

1.- ENPRESARIEKIN ETA BESTEREN KONTURAKO LANGILEEKIN ZERIKUSIA DUTEN ASPEKTUAK:

  • 2019ko Gizarte Segurantzaren Sisteman kotizazioaren gehieneko muga eta gehieneko oinarriak.
  • Lan-istripuen tasa jaisteagatik kotizazioaren murrizpenaren etetea.
  • Tomate freskoa manipulatzeko eta paketatzeko Sistema Berezian kotizazioa, baldin eta esportatzeko salgaia bada, gizarte segurantzaren erregimen orokorraren barne.
  • Erretiroa hartzeko adina aurreratzeagatik kotizazio osagarrian 2019rako tasa aplikagarriak.
  • Gertakizun arruntengatik aldi baterako ezintasuneko segurtatzean enpresen borondatezko lankidetzaren desagerpena.
  • Enplegurako eta prestakuntzarako programa publikoetan ikasle-langileekin gauzatutako prestakuntza eta ikasketarako kontratuetan langabeziagatik kotizazioaren sarrera; horrek lantegi-eskolak, ikas-ekinezko prestakuntzako ikastegiak eta enplegu-lantegiak barne hartzen ditu.
  • % 15etik beherako langabezia-tasaren murrizpenak eragindako kontratazioaren modalitateen indargabetzea: Ekintzaileak laguntzeko, prestakuntzako loturako, mikroenpresen, ekintzaile gazteen proiektuen, gazteen lehen enplegurako kontratuak eta praktikaldiko kontratuak.
  • Gazte Bermerako Sistema Nazionalean inskribatutako gazteen aldeko laguntza ekonomikoa, baldin eta prestakuntza eta ikasketarako kontratua sinatzen badute.
  • Erretiroa hartzeko adinaren koefiziente murriztaileak dituzten langileen kontingentzia profesionaletan aldaketak, baldin eta kotizazio osagarririk ez badute.
  • Aldi baterako kontratuentzako aurreikusitako kotizazioaren hazkuntzan aldaketa, baldin eta horien iraupena 5 egunekoa edo laburragoa bada.
  • Lanbide-heziketagatik kotizazioaren salbuespena prestakuntza eta ikasketarako kontratuetan.       
  • Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen kotizaziorako  tarifaren aldaketa.

2.-  BESTEREN KONTURAKO LANGILEEN NEKAZARITZAKO SISTEMA BEREZIA:

  • 2019rako kotizazioa.

3.-  ETXEKO LANGILEENTZAKO SISTEMA BEREZIA:

  • 2019ko kotizazioa.

4.- NORBERE KONTURAKO LANGILEAK:

  • Derrigorrezko estaldura aplikagarri diren gertakizun eta kotizazio mota guztiengatik.
  • “Tarifa finkoa” delakoaren  aldaketa.
  • Lanpostu zehatzetan berriz laneratzen diren langile emakume autonomoei hobariaren aldaketa.
  • Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile batekin segurtatzeko derrigortasuna.
  • Lan-ezintasuneko egoerako kotizazioa.

5.-  NEKAZARITZAKO NORBERE KONTURAKO LANGILEEN ERREGIMEN BEREZIA:

  •  2019ko kotizazioa.

6.- IKUSKIZUN PUBLIKOKO ARTISTEN GIZARTE SEGURANTZA:

  • Jarduerarik gabeko egoeran kotizatzeko aukera.

7.-  ARAUDIA GARATZEKO DUTEN ALDAKETAK:   

  • Ordaindu gabeko prestakuntza-programak, lan-praktikak eta praktika akademikoak garatzen dituzten pertsonen Gizarte Segurantza.
  • Hitzarmen Bereziaren modalitate berria: Prestakuntza-programak, lan-praktikak eta praktika akademikoak garatzen dituzten pertsonak.
  •  Hitzarmen Bereziaren modalitate berria: Krisialdiak eragindako pertsonak.

2018ko oharrak

2018ko abenduaren 21a - 06/2018 RED Albiste Aldizkariaren hutsen zuzenketa

RED Albisteen atalean eskuragarri dago “2018/6 RED Albiste Aldizkariaren hutsen zuzenketa"


2018Koabenduren abenduren 20a - 06/2018 RED Albiste Aldizkaria

06/2018 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Tokiko Administrazioa osatzen duten entitateen zerbitzupeko Udaltzainak: 1449/2018 Errege-Dekretua.
  • Red-en zerbitzu berria: “Izaeraren Aldaketa” Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
  • Red-en zerbitzu berria: “KDT Kotizaziorako Datuen Txostena CP-100” Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
  • Red-en zerbitzu berria: “Oinarri Murriztua Jarduera-aniztasunagatik” Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
  • “RETAn Baja egiteko Eskaera” zerbitzuaren hobekuntza: aurretiko bajaren jakinarazpena.
  • Lan-harremana amaitu aurretik sortutako eta hartu gabeko oporrak, eta lan kontratua indarrean zegoen bitartean ordaindu eta kotizatu direnak.
  • Hitzarmen Kolektiboko kodearen edo kodeen jakinarazpena.
  • Lanaldi partzialeko kontratuetan lanegunak.
  • SEDESS Erregistro Elektronikoan RED Sisteman aritzeko eskaera aurkezteko prozedura berria (FR101 eredua).
  • Langilearen baja egoeraren 89 kode berria.


2018ko abenduaren 13a - SEDESS erregistro elektronikoan "RED Sisteman aritzeko eskaera” aurkezteko prozedura berria

Eskuragarri dago Erregistro Elektronikoaren bidez "RED Sisteman aritzeko eskaera” aurkezteko prozeduraren eguneraketa; horretarako  “Enpresak/Red” edo "Hiritarrak/Bestelako prozedurak”  aukerara joan beharra dago, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS).


2018ko azaroaren 16a - ABLE. Enpresa erabiltzaileen Hitzarmen Kolektiboak

Langileari dagokion hitzarmen kolektiboaren kodearen derrigorrezko idazketari dagokionez, altaren kasuan nahiz ACT ekintzaren bidez-Langilearen Hitzarmen Kolektiboaren Idazketa edo on line zerbitzuaren bidez- Hitzarmen Kolektiboaren Idazketa (langilea), jakinarazten dugu ABLEetako langileak enpresa erabiltzaileen eskura jartzeko kasuan, hemendik aurrera ez dela beharrezkoa enpresa mailan enpresa erabiltzaileari dagokion hitzarmen kolektiboaren jakinarazpena Hitzarmen Kolektiboaren Idazketa (Enpresa) online zerbitzuaren bidez. 


2018ko urriaren 30a - Hitzarmen Kolektiboaren mekanizazioari  buruzko jarraibideak

“Hasiera / Informazio erabilgarria / RED Sistema / RED Internet / RED Internet Dokumentuak / Jarraibide Teknikoak / Afiliazioa” atalean argitaratu dira Instrucciones sobre mecanización del Convenio Colectivo de trabajador en remesas a través de las acciones ACT, MCT y ECT
 

2018ko urriaren 25a - Epe laburreko prestazioengatik eteteko funtzionaltasuna

Irailaren 26ko 5/2018 Red Albiste Aldizkarian jakinarazi zen amatasun eta aitatasunetik eratorritako eteteak jakinarazteko aukeraren berehalako itxieraren gainean, informazio hori eskuratzeko moduak sinplifikatze aldera.
Aukera hau bukatu dela jakinarazi zelarik, aurrerantzean Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak informazio hori bidaliko dio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari.

2018ko urriaren 24a - norbere konturako langileen ABE parteak

Apirilaren 16ko 1/2018 RED Albiste Aldizkarian jakinarazi zen RED Sistemako aplikazio-eremu subjektiboaren derrigorrezko hedapena Gizarte Segurantzaren erregimen berezietan dauden langileei.

Jakinarazten dugu RETA eta REM erregimenetako norbere konturako langileen Aldi Baterako Ezintasuneko parteak RED Sistemaren bidez jakinarazi ahal direla, ESS/214/2018 Aginduan ezarritakoaren arabera, martxoaren 26ko ESS/484/2013 Aginduak aldatzen duena, hots, Gizarte Segurantzaren eremuan datu elektronikoen igorpen-sistema arautzen duena.

Mekanizazioa online gauzatu ahalko da ALDI BATERAKO EZINTASUNA ONLINE aukeraren bidez.

Beraz, norbere konturako langileek nahiz autonomoek eta Itsasoko Erregimen Bereziko I taldeko langileek, RED Sistemaren bidez Baja-, Alta- eta ABE Baieztapen-parteak bidali ahal dituzte.

RED Zerbitzuaren Erabiltzailearen eskuliburuaren bertsio berri bat argitaratu da eta Gizarte Segurantzaren webgunean eskuragarri dago: RED Sistema / RED Internet /RED Dokumentuak / Erabiltzailearen Eskuliburuak.

2018Kourriaren urriaren 22a - Hitzarmen Kolektiboaren Kodearen jakinarazpena

Irailaren 26an argitaratutako RED Albiste Aldizkarian jakinarazi zen azaroaren 5ean hasiko den astetik aurrera, Hitzarmen Kolektiboen idazketaren inguruko aldaketak gauzatuko zirela.

Jakinarazten dugu aldaketa horiek ez direla martxan jarriko azaroaren 12an hasiko den astea arte.


2018ko irailaren 26a - 05/2018 RED Albiste Aldizkaria

05/2018 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Hitzarmen Kolektiboko kodearen edo kodeen jakinarazpena.
  • Epe laburreko prestazioengatik eteteko funtzionaltasunaren aldaketa
  • Ordaindutako ordainsariaren kontzeptuak: kontzeptu berrien sorrera.
  • Gertakizun edo prestazio zehatzetatik kanpo geratzen diren langileen identifikazioa.
  • Altaren iraupena baino epe laburragoan kontzentratzen diren lanen identifikazioa.
  • Kuota finkoko langileen kotizazio oinarrien pilaketa kotizazioen likidazioko ordainagirian.
  • TComunica: irailetik aurrera likidazioei buruzko egoeraren gaineko jakinarazpenak Red Zuzeneko kolektiboei bidaliko zaizkie ere.
  • Langile autonomoentzako baliabide telematikoak erabiltzeko derrigortasuna.


2018ko  abuztuaren 3a - 04/2018 RED Albiste Aldizkaria

04/2018 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Likidazio Zuzeneko Sistemarekin lotutako albisteak:

- Langileen Zerrenda Nominalen eta Likidazioko Ordainagirien Kopiak Jasotzeko Zerbitzua.

- L13 likidazioetan gutxieneko oinarriaren kontrol berria (hartu gabeko oporrak, kontratua amaitzean ordaintzen direnak).

  • 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Nagusiei buruzko 2018ko uztailaren 3ko       6/2018 Legea argitaratzetik eratorritako nobedadeak (uztailaren 4ko BOE ).
  • Norbere konturako langile nahiz autonomoentzako eta bat taldeko itsasoko autonomoentzako Tarifa Finkoko onura berria, badin eta bost mila biztanle baino gutxiagoko udalerrietan aritzen badira.
  • Zerbitzu Berriak:

- RETA: “Izaeraren Aldaketa”

- RETA eta 0825 Erregimena: “KDT Kotizaziorako Datuen Txostena CP-100” Zerbitzu Berria.

- 0825 erregimena: “Altak, Bajak eta Aurreko Mugimenduen Ezabapena” Zerbitzu Berria.

  • RED Sistemaren bidez baja zehatzen jakinarazpena.
  • RECEMA: “5. Astea Amaiera-data” eremu berria.
  • Altaren iraupena baino epe laburragoan kontzentratzen diren lanen identifikazioa.


2018ko uztailaren 3a - KDT/LA-CCC TXOSTENAK 2018/07/02

Ezin izan dira prozesatu 2018/07/02an gauzatutako KDT/LA-CCC txostenen eskaerak, bai online eta bai bidalketetan; beraz berriz ere gauzatu beharko dira.

2018ko uztailaren 2a - SILTRA/Winsuite argitalpena. Funtzionaltasun berriak

02/2018 RED Albiste Aldizkarian jakinarazi zen bezala uztaileko lehenengo astean zehar honako funtzionaltasunak jarriko dira martxan:

Afiliazioaren arloan:

  • Lanaldi partzialeko kontratuen identifikazioa, non epealdi zehatzetan lanaren kontzentrazioa adostu den.
  • FDI fitxategien aldaketa, eremu berri batean aitatasunaren amaiera-data jakinarazteko.

Horregatik 2018/07/03tik aurrera igortzen diren afiliazio-fitxategiei erantzunak ez zaizkie erabiltzaileei bidaliko, ustez, hileko 5. eguna arte. Erantzun horiek tratatzeko Siltra eta Winsuite32 bertsio berriak erabili beharko dira, hain zuzen hileko 3. egunean argitaratuko direnak. Erabiltzaileak bertsio horiek eguneratu ez baditu erroreak gerta daitezke erantzunak ikustean honako ekintza hauek burutzen direnean: altak, bajak, kontratu aldaketak, altaren zuzenketak eta bajaren zuzenketak.

Kotizazioaren eremuan:

  • V03 eta V90 likidazio osagarriak:

Funtzionaltasun berri hau martxan jartzean, Bulego Birtualeko online zerbitzuetara eta RED Zuzenera sarrerak etengo dira, ustez hileko 5. eguna arte. Kotizazio-fitxategien jasotzea ez da etengo, baina erantzunak ez zaizkie erabiltzaileei data hori arte helduko.
V03 eta V90 Likidazio Osagarrien inguruko Eskuliburu berria aurkituko duzue hemen:
http://www.seg-social.es/Internet_1/Masinformacion/SistemaRed/SLD/DocumentacionSLD/ManualesSLD/index.htm#187196


2018ko ekainaren 18a - 03/2018 RED Albiste Aldizkaria

03/2018 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Altaren iraupena baino epe laburragoan kontzentratzen diren lanen identifikazioa.
  • RED Sistemaren bidez alta eta baja egoerak jakinarazteko epea.
  • Fruta eta Barazkien Sistema Berezia. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikorako (SEPE) informazio osagarria.
  • Winsuite32 8.8.0, Siltra eta Siltra Prácticas 2.1.0 bertsio berria.
  • Kontuan helbideratzeko sistemak SEPAn egokitzea.
  • Lan-bizitzaren txostenaren gaineko enpresentzako kanpaina berria.


2018ko ekainaren 13a - Kontuan Helbideratzeko Zerbitzuen Itxiera

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Kontuan Helbideratzeko Sistemen eguneraketaren ondorioz, jakinarazten dizugu 2018ko ekainaren 14etik 18ra etengo direla, RED Sistemaren bidez Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian banku-datuetan altak eta aldaketak egiteko Kontuan Helbideratzeko zerbitzuak.


2018ko ekainaren 1a - RED Sistemaren bidez aurkeztutako altak eta bajak, baldin eta arauez ezarritako epeetatik kanpo aurkeztu badira.

Jakinarazten dugu RED Sistemaren bidez ezin direla langileen altak eta bajak aurkeztu baldin eta alta edo bajaren datak, hurrenez-hurren, aurkezpen dataren aurreko 60 egun naturaletan gertatu badira.  


2018ko maiatzaren 28a - 02/2018 RED Albiste Aldizkaria

02/2018 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Likidazio Zuzeneko Sistemarekin lotutako Albisteak
  • Winsuite32 8.8.0, Siltra eta Siltra Prácticas 2.1.0 bertsio berria
  • Altaren iraupena baino epe laburragoan kontzentratzen diren lanen identifikazioa.
  • Gertakizun edo prestazio zehatzetatik kanpo geratzen diren langileen identifikazioa.
  • Aldizkako kontratu finkoa duten langileen kontrolen aldaketa.
  • Kuotak ordaintzeko modua ordaintzeko arauzko epea amaitu denean.
  • Jakinarazpen elektronikoa (NOTESS) prozedura ezberdinetan.
  • Fruta eta Barazkien Sistema Berezia. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikorako (SEPE) informazio osagarria.


2018ko apirilaren 16a - 01/2018 RED Albiste Aldizkaria

01/2018 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Altaren iraupena baino epe laburragoan kontzentratzen diren lanen identifikazioa.
  • Gertakizun edo prestazio zehatzetatik kanpo geratzen diren langileen identifikazioa.
  • Enpresa taldeak.
  • Erretiratu partzialen errelebo-langileak: Kotizazio-oinarria
  • Amatasunagatik, aitatasunagatik, haurdunaldian zeharko arriskuagatik, edoskitze naturalean zeharko arriskuagatik prestazioentzako enpresa-ziurtagiria RECEMA aplikazioaren bitartez elektronikoki jakinarazi, eta gurasoen, adoptatzaileen edo hartzaileen laneguna murriztekoa, minbiziak eta bestelako gaixotasun larriak eragindako adingabeak zaintzeko prestazioa izapidetzeko.
  • Certific@2 Aplikazioa: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) informazioa
  • “Desgaituen ehunekoaren erreserba-kuota bete izanaren txostena” funtzionaltasunaren aldi baterako itxiera.
  • Urriaren 1etik aurrera langile autonomoek elektronikoki egin beharko dituzten izapideak, jakinarazpenen jasotzea eta sinadura barne.


2018ko apirilaren 3a - “Desgaituen Ehunekoaren Erreserba-kuota Bete izanaren Txostena” funtzionaltasunaren itxiera.

Jakinarazten dugu RED Sistemako “Desgaituen Ehunekoaren Erreserba-kuota Bete izanaren Txostena” funtzionaltasuna aldi baterako zerbitzuz kanpo egongo dela.


2018ko martxoaren 21a - Ordainketa elektronikoaren bigarren itxiera automatikoa aurreratzea, martxoa.

Jakinarazten dugu hilabete honetan, SLD eta RED Interneten, ordainketa-elektronikoaren bigarren itxiera automatikoa martxoaren 26ra aurreratzen dela.  Beraz, martxoaren 25a arte (23:59) jasotako ordainketa elektronikorako eskaera  guztiak hilaren 26an itxiko dira, eta dagozkien KKAk egun horretan bidaliko dira.


2018ko urtarrilaren 17a - “Eguneko Kotizazio Taldearen Gakoa. Hileko aukera” eremuari buruzko azalpenak.

Aurrerago azaltzen den informazioak ordezten du “Eguneko Kotizazio Taldearen Gakoa. Hileko aukera” eremu berriari buruz argitaratutako informazioa.

Eremu berri hau baliagarria da eguneko kotizazio-taldea duten langileak identifikatzeko (8 eta 11 bitarteko taldeak), baldin eta hileko kotizazio-oinarriak izango balituzte bezala haiengatik kotizatzea hautatu bada.

Eremua online edo bidalketetan bete daiteke, eta langileen alten mugimenduetan (MA ekintza) eta kotizazio taldeen aldaketetan (MG ekintza) mekanizatu ahal da; bi kasuotan dagozkien idazketarako arau orokorrak eta epeak jarraitu beharko dira.

Bidalketen kasuan balioak S edo N izango dira, eta hutsik uzteko aukera dago ere eremua alfanumerikoa baita.

Online modalitatean hasierako eremuaren formatua ordeztu egin da beste eremu batengatik, zeini marka jarri beharko zaion soil-soilik eguneko kotizazio talde bati hileko kotizazioa aplikatu nahi bazaio.

Mekanizazioa alten kasuan

Ez du berezitasunik eskaintzen.

Mekanizazioa datuen aldaketen kasuan

Arau orokorra: Eremua aldatzeko Kotizazio taldearen aldaketa (Bidalketen MG ekintza) funtzionaltasuna erabiltzen bada, horrek Kotizazio taldearen baterako aldaketa ekar dezake edo ez, eta oro har funtzionaltasun horretarako ezarrita dauden arauak eta epe orokorrak jarraituko dira.

Arau orokorraren salbuespena: eguneko kotizazio taldeentzako (8 eta 11 bitarte) kotizazio talde berbera mantendu nahi denean eta “Eguneko kotizazio taldearen gakoa. Hileko aukera” eremuko edukia idatzi edo ezabatu nahi denean, mekanizazio hori hileko 1. egunean adieraziko da.

Kasu honetan, aldaketa hileko lehenengo hiru egunetan jakinarazten bada aurreko hileko 1. egunetik edo hilabete horretako 1. egunetik adieraz daiteke; hileko lehenengo hiru eguneko epetik kanpo aldaketa jakinarazten bada, ordea, aldaketa-data betiere hilabete horretako 1. egunetik adieraziko da.

Nekazaritza Sistema Berezia

Nekazaritza Sistema Berezirako (0163 erregimena) eremu hau aukerakoa da eta soil-soilik bete ahalko da kotizazioak HILEKO OINARRIA badu, hau da, ezin da bete langilearen kotizazioa BENETAKO LANEGUNEN araberakoa bada.

Epe iragankorra

Aukera hau iragankortasunez jakinarazi beharko da bai afiliazioaren eremuan eta bai, egun ezarritako prozedurarekin, kuoten likidazioetan. Derrigortasun hau amaitu dela eta informazio hau kuoten likidazioaren bidez jakinarazi ahal dela RED Albiste Aldizkari batean adierazten ez den bitartean, egoera hau mantendu beharko da.

8 eta 11 bitarteko kotizazio taldeetan alta egoeran dauden langileen kasuan hileko kotizazioa hautatu badute, “S” balioa jarri beharko da EGUNEKO KOTIZAZIO TALDEAREN GAKOA. HILEKO AUKERA eremuan, “Kotizazio taldearen aldaketa” funtzionaltasunaren bidez (edo eremu horri marka jarri online egiten bada); honela datua gordeko da, kuoten likidazioetan egungo prozedurak bildutako datua baztertzen den unean erabili ahal izateko. Idazketa hau 2018.01.01 aldaketa-datarekin urtarrilean zehar egin daitekeelarik, mugimendua epean barne egin dela joko da.

2017ko oharrak

2017ko abendua 27a - RED 07/2017 Albiste Aldizkaria.

07/2017 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 6/2017 Legea, urriaren 24koa, lan autonomoaren erreforma larriei buruzkoa (urriaren 25eko BOE ). 2018/01/01etik aurrerako berriak, Autonomoen edo norbere konturako Langileen Erregimen Berezian (RETA) eta itsasoko autonomoengan.
  • Winsuite32 8.7.0, Siltra eta Siltra Prácticas 2.0.0 bertsio berria.
  • Funtzio berriaren irekiera, “Desgaituen ehunekoaren erreserba-kuota bete izanaren txostena”.
  • Lanaldi partzialeko kontratuak eta aldizkako finko kontratuak dituzten langileekin egindako aldaketak ABE egoeran daudenean.


2017ko abenduaren 12a - Winsuite32 eta Siltra bertsio berriak.

Jakinarazten dugu erabilgarri dagoela Winsuite32.8.7.0, SILTRA eta SILTRA Prácticas 2.0.0 bertsio berria. Bertsioari buruzko oharrak irakurtzea gomendatzen dugu.


2017ko azaroaren 28a - RED 06/2017 Albiste Aldizkaria

06/2017 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 6/2017 Legea, urriaren 24koa, lan autonomoaren erreforma larriei buruzkoa (urriaren 25eko BOE ).
  • Lan eta zerbitzuen azpikontratazioen identifikazioa.
  • Amatasun eta aitatasuneko prestazioentzako enpresa-ziurtagiriaren jakinarazpen elektronikoa RECEMA aplikazioaren bidez.


2017ko azaroaren 17a - Zerbitzu berriak: "Likidazioen Egoeraren Txostena Eskatzeko Zerbitzua” eta “Banku-datuen Txostena eskatzeko zerbitzua”.

Jakinarazten dugu honako zerbitzu berri hauek eskuragarri daudela: "Likidazioen Egoeraren Txostena Eskatzeko Zerbitzua” eta “Banku-datuen Txostena eskatzeko zerbitzua”. Zerbitzu berri hauei buruzko informazioa eskuragarri dago Gizarte Segurantzaren webguneko honako norabideetan aurkituko dituzun eskuliburuetan:

Hasiera » Informazio erabilgarria » RED Sistema » Likidazio Zuzeneko Sistema » Dokumentuak » Erabiltzailearen Eskuliburuak » Likidazioari lotutako zerbitzuak

Hasiera » Informazio erabilgarria » RED Sistema » RED Zuzena » RED Zuzena Dokumentuak » Erabiltzailearen Eskuliburuak » Kotizazioa


2017ko irailaren 29a - Java.9. eta Siltra bateraezinak dira

Siltra zerbitzuetan erabilitako sinadura-sistemak gaur egun ez dira bateragarri Java.9. bertsioarekin. Makina birtuala ez eguneratzea gomendatzen dizugu, bateraezintasun hau konpontzen duen Siltra bertsio berri bat kaleratzen ez den bitartean.


2017ko irailaren 25a - Funtzio berriaren itxiera, “Desgaituen Ehunekoaren Erreserba-kuota Bete izanaren Txostena”.

Jakinarazten dugu RED Sistemako “Desgaituen Ehunekoaren Erreserba-kuota Bete izanaren Txostena” funtzionaltasuna aldi baterako zerbitzuz kanpo egongo dela.


2017ko irailaren 22a - RED Baimenen “Harremanerako kontaktuen kontsulta/aldaketa” zerbitzu berria.

Jakinarazten dugu RED Baimenen “Harremanerako kontaktuen kontsulta/aldaketa” zerbitzu berria eskuragarri dagoela, RED Sistemaren bulego birtualeko “Baimenen Kudeaketa” menuan - “Harremanerako datuen kudeaketa” aukeran. Zerbitzu berri honi buruzko informazioa eskuragarri dago “Baimenak Kudeatzeko Gidaliburua” aukeran, Gizarte Segurantzaren webguneko honako norabidean aurki daitekeena:

Hasiera » Informazio erabilgarria » RED Sistema » RED Sisteman eranstea Baimenak » Dokumentuak » Erabiltzailearen eskuliburuak.


2017ko irailaren 12a - RED 05/2017 Albiste Aldizkaria

05/2017 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Likidazio Zuzeneko Sistemarekin lotutako azken albisteak.
  • Online Zerbitzu Berria  RED Baimenen harremanerako datuak jakinarazteko.
  • Winsuite 8.6.0 eta Siltra 1.7.0 bertsio berriak.
  • RED Zuzeneko “Ordaindutako Ordainsariaren Kontzeptuen Jakinarazpena" funtzionaltasunaren aldaketa


2017ko abuztuaren 11a - RED Zuzeneko "Ordaindutako Ordainsariaren Kontzeptuen Jakinarazpena" funtzionaltasunaren aldaketa.

RED Zuzeneko erabiltzaileei Ordaindutako Ordainsariaren Kontzeptuak aurkezteko aukera ematen dien funtzionaltasuna aldatu da. Orain, jakinarazitako ordainsarien kontzeptuen frogagiria eskura dezakete CCC kodearen arabera.

Horretarako, datuak idatzi behar diren pantailan bi aukera bereizi dira: bata aurkezpena egiteko (1. aukera); eta bestea frogagiria eskuratzeko (2. aukera).

2. aukera horretan, eskatzen diren datuak bete eta gero (Mekanizazioaren hasiera eta amaierako datak, Erregimena, CCC eta Likidazio-aldia), pantaila bera bistaratuko da erabiltzaileak emandako datuekin. Goialdean erlaitz berria dago, TXOSTENAK izenekoa. Kurtsorea erlaitzaren gainean jartzean, eskuragarri dauden txostenen zerrenda agertuko da, eta horietako bakoitzean klik egitean frogagiria sortuko da .pdf formatuan.


2017ko uztailaren 25a - 04/2017 RED Albiste Aldizkaria

04/2017 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri dago  RED Berriak atalean. Honako hauek jasotzen ditu:

  • Likidazio Zuzeneko Sistemarekin lotutako Albisteak.
  • Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezia. Zerbitzu berriak RED Sisteman: "Jarduera-aldaketa" eta "Estaldura-datuak aldatzeko eskaera hurrengo urterako".
  • 2017. urterako Estatuko Aurrekontu Nagusiei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legea argitaratzetik eratorritako nobedadeak (ekainaren 28ko BOE ).
  • RED Albiste Aldizkariaren komunikazioa posta elektroniko bidez.


2017ko maiatzaren 29a - Etengabeko Prestakuntzarako hobariak itzultzeko zerbitzua itxi da

Aplikazioan mantentze-lanak egite aldera, Etengabeko Prestakuntzarako hobariak itzultzea eskatzeko zerbitzua maiatzaren 30ean itxi egingo delarik, hurrengo egunean berrabiaraziko da.


2017ko maiatzaren 23a - 03/2017 RED Albiste Aldizkaria

03/2017 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Etxeko Langileen Sistema Bereziko datuak aldatzeko eta zuzentzeko zerbitzu berria.
  • Funtzio berria: “Desgaituen ehunekoaren erreserba-kuota bete izanaren txostena”
  • Web zerbitzuetako protokolo ez-seguruak desaktibatzea.
  • Zerbitzu berriak RED Sisteman eta SEDESSen Eskola Asegurua kudeatzeko.


2017ko martxoaren 23a - 02/2017 RED Albiste Aldizkaria.

02/2017 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Hitzarmen kolektiboaren idazketa (funtzionalitateak): Enpresari indibidualaren CCCa lortzea, bigarren enpresari kolektiboari CCCa esleitzea eta CCCa berrabiaraztea.
  • 6/2016 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, Gazte Bermearen Sistema Nazionala sustatzeko premiazko neurriei buruzkoa.
  • Kotizazio kontuaren kode jakinetan alta egoeran dauden langileen aldi baterako ezgaitasun prozesuak jakinaraztea.
  • Amatasun/aitatasun egoerak RED Sistemaren bidez jakinaraztea.
  • Langileen altetan desgaitasun-maila jakinaraztea RED Sistemaren bidez.
  • Doktoretza-aurreko kontratuak. Lan-kontratuaren identifikazio-kodea aldatzea.
  • Diru-sarreraren ordainagiria kontsultatzeko eta lortzeko Egoitza Elektronikoaren zerbitzu berria.
  • Siltra 1.6.2 bertsio berria
  • Aldaketa KDT/LA-CCCa lortzeko zerbitzuan.
  • T-Comunic@: sistema berria RED baimenen informazio-oharrak posta elektroniko bidez jasotzeko.


2017ko martxoaren 18a - Winsuite32 8.3.4 bertsio berria

Jakinarazten dugu Winsuite32 8.3.4 bertsio berria eskuragarri dagoela, alegia, 8.3.2 bertsioan antzemandako akatsak konpontzen dituena.

Bertsio berri horri buruzko informazio guztia aurki dezakezu Gizarte Segurantzaren www.seg-social.eswebgunean, hemen:

Hasiera » Informazio erabilgarria » RED Sistema » RED Internet » Softwarea » Winsuite32


2017ko martxoaren 15a - Doktorego aurreko kontratuetarako lan-kontratuaren gako berria.

Enpleguaren Zuzendaritza Nagusiaren irizpidearen ondorioz, bihartik aurrera, 2017ko martxoak 16, doktorego aurreko kontratuen altak, hots, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21 artikuluaren arabera egiten direnak, 401 kontratu-gakoarekin eta 9921 Izaera Bereziko Lan Harremanarekin idatzi beharko dira, hauei kotizazio pizgarriak aplikatu badakizkieke. Beraz, ez dira onartuko orain arte erabili den 420 kontratu-gakoarekin idatzitako altak.

Hurrengo egunetan 420 gakoaren bihurketa automatikoa burutuko da eta 401 gakoa bilakatuko da handik aurrera langile guztientzat. Hori dela eta, TGSSen gauzatu beharreko edozein eragiketa aurrera eramateko, gako berria erabiliz identifikatu beharko zara.


2017ko martxoaren 15a - SILTRA eta SILTRA Prácticas 1.6.2 bertsio berria

Jakinarazten dugu erabilgarri dagoela SILTRA eta SILTRA Prácticas 1.6.2 bertsio berria Bertsio berri horiei buruzko informazioa aurki dezakezu Gizarte Segurantzaren www.seg-social.es webgunean, hemen:

Hasiera » Informazio erabilgarria » RED Sistema » Likidazio Zuzeneko Sistema » Softwarea


2017ko otsailaren 24a - Bigarren ofiziozko itxiera otsailean: Likidazio Zuzeneko Sistema.

Honen bidez gogorarazi nahi da otsailaren 26an bigarren aldiz itxiko dela ofizioz Likidazio Zuzeneko Sistema, hilaren 25eko 23:59ak arte jasotako likidazio guztiak prozesatu ostean. Aipatutako datatik aurrera automatikoki baieztatuko dira guztiz kalkulatu diren likidazioak, baita partzialki egindakoak ere baldin eta likidazioaren zirriborro partziala eskatu bada fitxategiaren bidez nahiz zirriborroak eskatzeko online zerbitzuaren bidez.


2017ko otsailaren 21a - Praktikak Artisten Erregimen Bereziaren Likidazio Zuzeneko Sisteman

01/2017 RED Albiste Aldizkariko azken alean adierazten zen bezala, aukera dago Artisten Erregimen Bereziko Kotizazio Kontuaren Kodeetarako praktikak egiteko (0112), derrigorrezko hautaketa egin baino lehenago. Gauzak horrela, jakinarazi nahi da ireki dela borondatezko praktikak egiteko gunea Likidazio Zuzeneko Sisteman ofizialki sartu baino lehenago.


2017ko urtarrilaren 23a - RED 01/2017 Albiste Aldizkaria

01/2017 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Likidazio Zuzeneko Sistemarekin lotutako Albisteak
  • Banku-helbideratzea eskatzeko epearen luzapena
  • 6/2016 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, Gazte Bermearen Sistema Nazionala sustatzeko premiazko neurriei buruzkoa
  • Amatasun/aitatasun ziurtagirien bidalketa (RECEMA)
  • Administrazio Publikoei datuak lagatzeko on line zerbitzu berria
  • Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta zein baja egiteko eta aurretiko mugimenduak ezabatzeko zerbitzu berriak. RED Sistema.


2017ko urtarrilaren 18a - Banku-helbideratzea eskatzeko epearen luzapena.

Kontuko zordunketa modalitatearen erabilera errazte aldera, urtarril honetatik aurrera ordaintzeko modalitate hori eskatzeko epea luzatuko da hilabete bakoitzeko 22. egunera arte, hura barne. Salbuespen gisa, otsailean eta abenduan orain arte egon den epea mantenduko da, hau da, hileko 20. egunera arte, hura barne.

Luzapenak aurkezpen modalitate guztietarako balio du: Likidazio Zuzeneko Sistema (Bidalketak eta RED Directo) eta Autolikidazioko Sistema (RED Internet).

Likidazio Zuzeneko Sistemako erabiltzaileen kasuan, hilabete bakoitzeko 22. eguneko 23:59ak baino lehen egiten diren berrespen guztiak (otsailean eta abenduan izan ezik) kontuko zordunketa modalitatearen bidez bideratuko dira, baldin eta kotizazio kontuaren kodeak ordaintzeko modalitate gisa bankuko kontua badu.

RED Internet erabiltzen dutenen kasuan, kontuko zordunketa bidez egitea eskatu denean, ordaintzeko bide hori erabiliko da 22. eguneko 23:59ak baino lehen aurkeztutako likidazioetarako. Ordaintzeko modalitatea hileko 23. egunean itxiko da, eta egun horretan bidaliko dira Kotizazioen Likidazioko Ordainagiriak, ordura arte jasotako fitxategi guztiak bideratu ondoren.

Complementary Content
${loading}