Amatasunaren prozedura

Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra

Zer da amatasunagatiko prestazioa?

Langileei onartzen zaien laguntza da, legez ezarritako atsedenaldien artean, amatasun, adopzio, familia-harrera eta babes kasuetan, betiere, kasu bakoitzean eskatutako baldintzak egiaztatzen badituzte. 

Amatasunagatiko laguntza jasotzeko eskubidea izango da dagokion atsedenaldia hasten den egun beretik, kasu bakoitzean aplika daitezkeen arauen arabera.

Zein izapide egin behar dira?

Amatasun biologikoen kasuan, haurdun den langilea artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboak amatasun-txostena luzatuko du kasu hauetan:

  • Langileak atsedena erditze-data baino lehen hasten duenean.
  • Seme-alaba, gutxienez amaren sabelean ehun eta laurogei egunez egon ondoren, hiltzen denean

Eskaerak Gizarte Segurantzako Administrazioak ezarritako eredu normalizatuen bidez egingo dira.

Norberaren eta berariazko dokumentazioa entregatuko da, kasu bakoitzaren arabera, eskaera-ereduan jakinarazten den moduan.

Non izapidetzen da?

Eskubidea onartzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da, dagokion erakunde kudeatzailearen (INSS  edo ISM) zuzendaritza probintzialari zuzendutako eskaeraren bidez.

Nork kudeatzen eta ordaintzen du prestazioa?

Eskumeneko erakunde kudeatzaileak (INSS edo ISM).

Noiz bukatzen da prestazioa?

Legez ezarritako atseden-asteak igarotakoan.

Complementary Content
${loading}