Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Aldi Baterako Ezintasunaren prozedura

Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra

Zer da Aldi Baterako ezintasuna?

Langilea aldi batez lan egiteko ezindua dagoen bitartean eta Gizarte Segurantzako osasun laguntza jasotzen duen bitartean errenta galerak estaltzen dituen eguneroko subsidioa da.

 

Noiz hasten da?

  • Gaixotasun arruntagatik edo lanekoa ez den istripuagatik, bajaren hurrengo laugarren egunetik.
  • Lan istripuagatik edo lan gaixotasunagatik, bajaren hurrengo egunetik.

Zein izapide eta non egin behar dira?

Hasieratik prestazioa jasotzen 365 egun bete arte:

  • Osasun Zerbitzu Publikoak (edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek) eta enpresa laguntzaileek, medikuaren baja-agiriak, nahiz baja eta alta berresteko agiriak egingo dituzte.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) eta, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM), dagozkien ikuskatzaile medikoen bidez alta medikoa bideratu dezakete, ondorio guztietarako.

Prestazioa 365 egunez jaso ondoren, INSS edo ISM izango dira luzapena onartzeko eskumena izango duten bakarrak, baita Ezintasun Iraunkorraren espedientea hasi, alta igorri, eta baja mediko berria egiteko ere, alta medikoa eman eta patologia beragatik edo antzerakoagatik 180 egun geroago egiten bada. 

Zein da prestazioaren gehieneko iraupena?

Gaixotasun edo istripu batengatik bada 365 egun, este beste 180 egun luza daiteke azken aldi horretan sendatzea aurreikusten badu.

Noiz bukatzen da prestazioa?

  • Ezarritako gehienezko epea pasatzeagatik.
  • Medikuaren altagatik.
  • Pentsioduna izatera pasatzeagatik.
  • Onarpenetara ez aurkezteagatik.
Complementary Content
${loading}