Heriotzagatiko laguntza

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzaren heriotzagatiko laguntza?

Eragilea hil eta hura ehorzteko gastuei aurre egin behar izan dien familiakoei ematen zaien laguntza ekonomikoa da.

Ze izapide bete behar dira?

  • Heriotzagatiko Laguntza eskatzeko orria Bete.
  • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein Zentrotan aurkez dezakezu.
Itsasoko langileek Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan aurkeztu beharko dute.

Eskubidea aitortzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) dagokio, itsasoko langileen kasuan izan ezik; kasu horretan, Itsasoko Gizarte Institutuari (ISM) dagokio; heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari.

Noiz eskatzen da heriotzagatiko laguntza?

Heriotza gertatu eta hurrengo  bost urteen barruan.

Complementary Content
${loading}