Alarguntasun pentsio prozedura

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzaren  alarguntasun pentsioa?

Hildako pertsonarekin ezkontza-lotura izan duen edo izatezko bikote izan den pertsonari ematen zaion prestazio ekonomikoa da, eta pertsona horiei bizi osorako pentsioa emango zaie bete beharreko baldintzak betez gero.

Ze izapide bete behar dira?

  • Biziraupenerako Prestazioak jasotzeko eskaera orria bete.
  • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein Zentrotan aurkez dezakezu.
Itsasoko langileek Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan aurkeztu beharko dute.

Eskubidea aitortzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) dagokio, itsasoko langileen kasuan izan ezik; kasu horretan, Itsasoko Gizarte Institutuari (ISM) dagokio; heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari.

Noiz eskatzen da  alarguntasun pentsioa, eta noiz hasten da ordainketa?

Heriotza gertatu eta gero edozein unetan eskatuko da pentsioa; halere, heriotza gertatu eta hiru hilabete baino beranduago eskaria aurkezten denean, orduan pentsioa 3 hilabeteko atzerako eraginez ordainduko da gehienez.

Eskaria heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteko epean aurkezten denean, pentsioa ordainduko da:

Hildakoa altan edo altaren pareko egoeran bazegoen edo altan ez bazegoen, gertaera eragilearen dataren hurrengo egunetik.
Hildakoa pentsioduna bazen, gertaera eragilearen dataren hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik.

Noiz iraungitzen da pentsioa izateko eskubidea?

Alarguntasun pentsioa ondoko arrazoiengatik buka daiteke:

Berriz ere ezkontzeagatik edo izatezko bikotea osatzeagatik (salbuespenak salbu).
Eragilearen heriotzan erruduntasun epai irmoa dagoenean.
Pentsiodunaren heriotzagatik.
Desagertutako pertsona ez zela hil frogatzeagatik.

Complementary Content
${loading}