Erditze edo adopzio multipleagatik prestazio ekonomikoaren prozedura

Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.

Zer da erditze edo adopzio-anitzagatiko diru-laguntza?

 Ordainketa bakarreko asistentzia-mailako familia-laguntza da, erditze edo adopzio-anitza direla eta, seme-alaba  bi edo gehiago jaio edo adoptatzen direnean aitortzen dena.

Zein izapide egin behar da ?

Ondoko hau aurkeztu beharko da:

  • Dagokion eskaera-erdua.
  • Nortasuna eta eskubidea eragiten duten arrazoiak egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Gizarte Segurantzako Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkeztu beharko da.

Diru-laguntzarako eskubidearen onarpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (INSS) eskumena da.

Zein da prestazioa  eskatzeko epea?

Jaiotza edo adopzio-anitza gauzatu hurrengo egunetik aurrera eska daiteke.

Prestazio hau aitortzeko eskubidea, bost urtera preskribatuko da, jaiotza edo adopzioa gauzatu hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Complementary Content
${loading}