Ezgaitu egiten ez duten lesio iraunkorrengatik ematen diren prestazioen Prozedura

Hona hemen prozedura orokorra

Zer da Gizarte Segurantzaren baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatiko prestazioa?

Oroharreko zenbatekoko kalte-ordaina da, langileari aitortzen zaiona lan-istripuek eta gaixotasun profesionalek eragindako behin betiko lesio, mozketa eta itxuragabetasunengatik, horiek ezintasun iraunkorrera heldu barik, langilearen osotasun fisikoaren murrizketa edota aldaketa dakartenean eta, beti ere, xede horretarako ezarritako baremoan bilduta badaude.

Noiz hasten da eta ze izapide bete behar dira?

  • Ofizioz:
    • Erakunde kudeatzaileak hala eskatuta.
    • Lan Ikuskaritzak eskatuta.
    • Osasun Zerbitzu Publikoak eskatuta.
  • Erakunde parte-hartzaileek eskatuta.
  • Interesdunak eskatuta:
    • Ezintasun iraunkorrengatiko eta baliaezintasunik gabeko lesioengatiko pentsioaren eskaeraren eredua betetzea.
    • Eskaera-ereduan adierazten diren berariazko agiri pertsonalak.
      Eskaera eta beharrezko agiriak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko (INSS) edozein arreta- eta informazio-zentrotan aurkeztu beharko dira edo Itsasoko Gizarte Institutuko (ISM) toki- edo probintzia-zuzendaritzetan.

Ezintasunak baloratzeko taldeak (EVI) adieraziko du lesioek langilearen osotasun fisikoan eragindako murrizketa zein aldaketari buruzko irizpen-proposamena. 

INSS edo, hala dagokionean, ISMko zuzendari probintzialek  berariazko ebazpena adieraziko dute, lesioak eta kalte-ordainaren zenbatekoa azalduta.

Noiz iraungitzen da prestazioa jasotzeko eskubidea?

Urtebeteko epean iraungiko da, interesdunari jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Administrazio ebazpenari bide judizial bidez errekurritu bada, ebazpen judizialetik aurrera hasiko da kontatzen.

Complementary Content
${loading}