Aviso Cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal.

Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.


Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeko prozedura

Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra

Zein da minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa?

Gurasoetako bati, adopzio-hartzaileei edo hartzaileei onartzen zaien laguntza da, biek lan egiten dutenean, lanaldia murrizteagatik (gutxienez, % 50), eta murrizketa horren proportzioan, ardurapean duten adingabea zaintzeko, minbizia edo legez zehaztutako bestelako gaixotasun larria izateagatik iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen badu.

Ze izapide bete behar dira?

Honako hauek aurkeztu beharko dira:

Erakunde Kudeatzailearen, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzailearen eskaera-eredua, eta beharrezko agiriak, eskaeran idatzitako datuak egiaztatzeko.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta adierazitako dokumentazioa Erakunde Kudeatzailean (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala edo Itsasoko Gizarte Institutua) edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailean aurkeztu beharko dira.

Zein da prestazioa eskatzeko epea?

Eskubidea hasiko da lanaldi-murrizketa hasten duen egunean, betiere eskaera, murrizketa gertatu zen egunetik hiru hilabetera egin badu.

Epe hori igarotakoan, laguntzaren eragin ekonomikoek, gehienez, hiru hileko atzeraeragina izango dute.

Complementary Content
${loading}