Enplegua Aktibatzeko Programaren Prozedura

Zer da Enplegua Aktibatzeko Programa?

Aldi baterako programa zehatza eta berezia da, epe luzeko langabeei zuzendutakoa. Enplegu Zerbitzu Publikoek kudeatzen dituzten politika aktiboak biltzen ditu, enplegukoak eta lan-bitartekaritzakoak. Proiektuaren helburua lan-merkatura bueltatzeko aukerak areagotzea da. Horrez gain, diru-laguntza ere eskaintzen du, Itsasoko Gizarte Institutuak kudeatzen duena, enplegurako politika aktibo horietan parte hartzeari lotuta dagoena.


Nork eska dezake?

2014ko abenduaren 1ean Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunean enplegu-eskatzaile gisa izena emanda duten Itsasoko Langileak, programara batzeko eskaera egiten den egunean eskatutako baldintzak betetzen badituzte.


Ze izapide egin behar dira?

Enplegua Aktibatzeko Programan onartua izateko Eskaera 2016ko apirilaren 15a baino lehen bete beharko da. Horrez gain, baldintza orokorrak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak ere aurkeztu beharko dira.
Eskaera egin eta hilabete igarotzen denean, 10 eguneko epean, enplegua modu aktiboan bilatzen ari dela egiaztatu beharko du.
Banakako tutorearen eta enpleguko banakako ibilbide pertsonalizatuaren (IPE) esleipena, Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunaren eskutik.


Non izapidetzen da?

Bizitokiaren arabera dagokion ISMren Zentroan.
Bulegoak Programara batzeko eskaeraren kopia helaraziko dio Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunari.

Complementary Content
${loading}