Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko alta, baja eta datuen aldaketa

Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra

Nork eska dezake?

Enpresaburuak nahitaez aurkeztu eta sinatu behar ditu bere langilearen alta, baja eta datuen aldaketa.

Etxeko Langileen Sistema Berezian, langileak har dezake bere gain betebehar hori, baldin eta lan harremana hilean 60 ordu baino gutxiagokoa bada.

Ze izapide egin behar dira?

ALTA, BAJA, ALDAKETAK: TA2/S edo TA2/S-Sinplifikatua ereduaren bidez.

Etxeko Langileen Sistema Berezian, TA2/S-0138 ereduaren bidez.

Non izapidetzen da?

T.G.S.S.-ren  Zuzendaritza Probintzialean edo bertako Administrazioan

OHARRA: Alta, baja eta datu-aldaketak RED Sistemaren bidez ere egin daitezke.

Complementary Content
${loading}