Ezgaitasun iraunkorrerako prozedura

Hona hemen prozedura orokorra

Zer da  Gizarte Segurantzaren Ezintasun iraunkorrarengatiko pentsioa?

Langileari ematen zaion prestazioa da, medikuak agindutako tratamendua jarraitu eta medikuaren alta jaso ondoren arazo anatomiko edo funtzional larriak pairatzen dituenean, eta behin betikoak izango direla dirudienean, betiere lan egiteko gaitasuna murriztu edo kentzen badiote.

Noiz hasten da eta ze izapide bete behar dira?

Prozedura honela hasten da:

  • Ofizioz:
    • Erakunde kudeatzaileak hala eskatuta, langileak aurretik aldi baterako ezintasuna pairatu badu eta medikuaren alta jaso badu, epea amaitu delako edo ezintasun iraunkortzat jotzen den egoeran dagoelako.
    • Lan Ikuskaritzak eskatuta.
    • Osasun Zerbitzu Publikoak eskatuta, medikuaren alta eta historia klinikoa aurkeztuta, aurretik interesdunaren baimenarekin.
  • Erakunde parte-hartzaileek eskatuta; langilearen medikuaren alta, historia klinikoa eta aurreko espedientea aurkeztu beharko dituzte.
  • Interesdunak eskatuta:
    • Ezintasun iraunkorra eskatzeko eredua betetzea.
    • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.
    Eskaera eta beharrezko agiriak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko (INSS) edozein arreta- eta informazio-zentrotan edota Itsasoko Gizarte Institutuko (ISM) toki- edo probintzia-zuzendaritzetan aurkeztu beharko dira. Aldi baterako ezintasun-egoeratik ez datozen langileak, gertakizun hori babestuta ez edukitzeagatik zein alta-egoeran ez egoteagatik, prozedura hasteko eskaera aurkeztu beharko dute.

Bideratze prozesuan, beharrezko dokumentu eta froga mediku guztiak eskatu ahal izango dira.

Ezintasunak Baloratzeko Taldeak (EVI) ebazpen-proposamena adieraziko du, INSSko  probintzia-zuzendaritzako medikuek egindako sintesiko mediku-txostena aintzat hartuta, baita lanbide-aurrekariei buruzko txostena ere.

INSSko  edota, hala dagokionean, ISMko zuzendari probintzialek berariazko ebazpena emango dute ezintasun-maila, prestazio ekonomikoaren zenbatekoa eta, larriagotzeagatik zein hobetzeagatik, ezintasunaren azterketa eskatzeko epea adierazita.


Noiz iraungitzen da pentsioa jasotzeko eskubidea?

Pentsioa bertan behera geldi daiteke ezintasunaren azterketaren ondoren, erretiro pentsioa aitortzen zaionean aukera hori hautatu ondoren edota pentsioduna hil egiten bada.

Complementary Content
${loading}