Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Derrigorrezko Aseguruaren prozedura (ZEDA)

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Asegurua (ZBDA; gaztelaniaz, SOVI)?

Aseguru horrek zahartzaroko, baliaezintasuneko eta alarguntzako pentsioak biltzen ditu, eta preskribaezinak, biziartekoak eta zenbateko zehatzekoak dira baldintzak betetzen dituzten pertsonentzako, betiere Gizarte Segurantzaren egungo sisteman pentsiorik jasotzeko eskubiderik ez badute, alarguntza pentsioen onuradunak salbu.

Ze izapide bete behar dira?

  • Erretiro-, baliaezintasun- edo alarguntza-pentsioa eskatzeko eredua bete.
  • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta beharrezko agiriak aurkeztu beharko dira Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko (INSS) edozein arreta- eta informazio-zentrotan edo, itsasoan aritutako langileen kasuan, Itsasoko Gizarte Institutuko (ISM) toki-zein probintzia-zuzendaritzetan.

Eskubidea onartzea GSIN-ari edo IGI-ri dagokio, kasuan kasu.

Noiz eskatzen da pentsioa eta noiz hasten da ordainketa?

Zahartzaroa: Eskaera 65 urte bete eta hurrengo 30 egunetan aurkeztuz gero, adina bete eta hurrengo egunean sortuko da. Eskaera geroago aurkeztuz gero, aurkeztu den hilabetearen hurrengo hilabeteko lehen egunean sortuko da.

Baliaezintasuna:  Eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunean sortuko da.

Alarguntza: kausatzailea pentsioduna ez bada eta eskaera heriotzaren urtean aurkezten bada, heriotzaren ondorengo hilaren lehenengo egunetik aurrera ordaintzen da; geroago aurkeztuz gero, urtebeteko atzeraeragina izango du. Kausatzailea pentsioduna bada eta heriotzaren ondorengo 3 hilabete igaro aurretik aurkezten bada, heriotzaren hurrengo hilabetetik aurrera sortuko da; geroago aurkezten bada, atzeraeragina 3 hilabetekoa izango da.

Noiz iraungitzen da pentsioa jasotzeko eskubidea?


Zahartzaroa: Pentsiodunaren heriotzagatik.
Baliaezintasuna: Ezindu-egoera galtzeagatik zein heriotzagatik.
Alarguntza: Ezkontzeagatik, izatezko bikote egiteagatik, zein heriotzagatik.

Complementary Content
${loading}