Aldi baterako ezintasuna: enpresentzako informazioa

1. Langile batek COVID-19a prebenitzeko isolamendua jakinarazi eta lanpostura joaten ez bada enpresak baja-agiririk izan gabe, nola jokatuko du enpresak?

  • Enpresak Osasun Zerbitzu Publikoaren Ikuskaritza Medikoarekin jarri ahal izango da harremanetan, azken honek, behar izanez gero, baja-agiria bidali diezaion dagokion gaixotasun arruntagatik. Horrelakoetan, ondorio ekonomikoetarako, lan-istripuek eragindako kasu bezala tratatuko da, COVID-19arekin lotutako prozesu hauek identifikatzen dituzten diagnostikoei jarraiki.
  • Informazio gehiago 2020ko martxoaren 13ko 3/2020 Red Albiste Aldizkarian (esteka).


2. DELT@ sistemaren bidez jakinarazi behar al ditu enpresak COVID-19 kasuen medikuaren baja prozesuak?

  • Ez, kontingentzia gaixotasun arrunta delako, nahiz eta lan-istripu bezala tratatuko den prestazio ekonomikoa izan.
  • Hala ere, eta ohiz kanpo, lanean baino ez bada harrapatu gaixotasuna, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren arabera, lan-istripuaren kontingentzia dela ulertuko da ondorio guztietarako eta, kasu honetan, bai, enpresak DELT@ sistemaren bidez jakinarazi beharko du prozesua, egin ohi den bezala.


3. Nola kudeatuko ditu enpresak COVID-19aren aldi baterako ezgaitasunak?

Enpresek zehatz-mehatz nola jardun behar duten zehazten da 2020ko 6, 7 eta 8. RED Albiste Aldizkarietan. Edukia ikusteko, joan esteka honetara.  

4. Zein entitateri dagokio aldi baterako ezgaitasuna ordaintzea kasu hauetan?

  • Bajaren eguneko lansari osoa enpresariak berak ordainduko du, medikuaren bajaren egunean lan-prestazio eraginkorra egon ala ez.
  • Hurrengo egunetik aurrera, berriz, enpresaren langileak kontingentzia profesionaletatik babesten dituen entitateak ordainduko du aldi baterako ezgaitasuna.


5. Nola jardungo du enpresak langileak COVID-19agatiko aldi baterako ezgaitasun prozesu batean dagoela jakinarazten badio, baja-agiririk eman gabe?

  •  Aldi baterako ezgaitasunagatiko prozesu bat dagoela aintzatetsiko da  soilik agiria Osasun Zerbitzu Publiko eskudunak igortzen duenean.
  • Enpresak egunero egiaztatu beharko du langileen baja-agiririk, berrespenik edo altarik bidali dion Osasun Zerbitzu Publikoak INSS-ENPRESAK (FIE) Zerbitzuaren bidez; ez du itxarongo langileak agirien kopia eramatea. Informazio horrek lehentasuna izango du aurrez jasotako guztiarekiko.
  • Enpresek FIE INSS- EMPRESAS zerbitzua erabil dezakete Gizarte Segurantzaren webgunean, esteka honetan.


6. Noiztik aurrera ordaindu beharko du enpresak prestazioa COVID-19arengatiko aldi baterako ezgaitasun prozesuen kasuan?

  • Medikuaren baja-agiria igortzen ez den heinean, enpresa ez da hasiko lan-harremana eteteko eta aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea aintzatesteko jarduerak egiten.
  • Enpresak langileak bidalitako baja-agiri bat badu, baja-dataren arabera jardun beharko du, agirian ageri den birgaixotze-adierazlea eta kontingentzia kontuan hartuz.
  • Hala ere, enpresak egunero egiaztatu beharko du langileen baja-agiririk, berrespenik edo altarik bidali dion Osasun Zerbitzu Publikoak INSS-ENPRESAK (FIE) Zerbitzuaren bidez, eta ez du itxarongo langileak agirien kopia eramatea. INSS-ENPRESAK (FIE) Zerbitzuan agertzen den informazioak lehentasuna izango du une horretaraino jaso den bestelako informazioren gainean.
  • Enpresak prestazioa une horretatik aurrera ordaindu beharko dio langileari, hasierako baja-datatik hasita, lan-istripuek eragindako prestazio bailitzan.
  • Enpresek FIE INSS- EMPRESAS Zerbitzua erabil dezakete Gizarte Segurantzaren webgunean, esteka honetan.

 


7. Zer egingo du INSSak Osasun Zerbitzu Publikoak COVID-19agatiko prozesu baten baja-agiri bat bidaltzen dionean?

  • Osasun Zerbitzu Publikoak kontingentzia arruntengatiko baja-agiriaren kopia bidali eta INSSak jasotzen duenean unean, automatikoki bihurtuko du aipatu kontingentzia lan-istripu gisa, bai bere aplikazio informatikoetan, bai bere datu-basean.
  • Horrelako prozesuak izapidetzeko zein informazio behar den jakinaraziko zaie horietan eskuduntza duten alde guztiei, hots, enpresari, ISMari, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileei eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari.
  • Transformazio automatiko horrek jakinarazpen bat sortuko du enpresarentzat, FIE-INSS-ENPRESAK fitxategiaren bidez, eta jakinarazpen horrek beste informaziorekiko lehentasuna izango du.
  • Enpresek FIE INSS- EMPRESAS zerbitzua erabil dezakete Gizarte Segurantzaren webgunean, esteka honetan.    

8. Nola aplikatzen da datuak babesteko araudia enpresaren jakinarazpenetan?

Datuak babesteko araudiari jarraiki, inolako kasutan ez zaie informaziorik emango enpresei edo beren ordezkariei langileari eragiten dion aldi baterako ezgaitasunaren prozesu bateko izaera patologiko edo diagnostikoari buruz. Beraz, informazio hori ez da inoiz agertuko FIE/INSS ENPRESAK fitxategian.


9. Lanaldi partzialeko ABEEE batean sartuta banago eta egoera horretan baja medikoa badut, nork ordainduko dit prestazioa?

  • Enpresak aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa ordainduko du lanaldi partzialeko lanaldiari dagokion zatian (ordainketa eskuordetua), eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) langabeziari dagokion zatia ordainduko du, enplegu anitzeko kasuetan gertatzen den bezala.
  • SEPEk ordainduko duen zenbatekoa langabeziagatiko prestazioaren berdina izango da, dagozkion prestazio-egunen kontsumoarekin.

Complementary Content
${loading}