Pentsioak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

1. Pentsio bat izapidetzen ari bada, COVID-19aren ezohiko alarma-egoerak eragingo al dio izapidetze-prozesuari eta horren ebazpenari?

  • Alarma-egoeran, INSSak telelanaren bidez eta/edo txandakako lan presentzialaren bidez prestazio-espedienteak bideratzen eta ebazten jarraitu du. Halere, alarma-aldiaren zati handi batean ez da ebazpenik eman, posta zerbitzuak bertan behera utzi baititu jakinarazpenak. Izapidetzan prozedura irekiak dituzten herritarrei espedienteen aurrerapenei buruzko informazioa eman zaie, bai posta elektronikoz, bai SMS bidez mugikorrera bidalitako mezuen bitartez.
  • Ekainaren 1ean prozedura guztiak izapidetzeko eta ebazteko epeak berrezarri dira, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua aplikatuz.
  • Beraz, ekainaren 1etik aurrera ebazpena eman eta jakinaraziko da.
  • Ekainaren 1etik aurrera jakinarazten diren ebazpenen aurka erreklamazioa aurkezteko epea jakinarazpenaren unetik hasiko da. 
  • Alarma-egoeran edo alarma-egoera deklaratu baino lehen jakinarazi diren ebazpenen kasuan —azken kasu horretan, administrazio-bidean irmo bihurtu ez badira—, aurretiazko erreklamazioa aurkezteko epea  2020ko ekainaren 1ean hasiko da.

2. Ezgaitasun iraunkorra duen pentsioduna naiz eta alarma-egoeraren bitartean nire hasierako ebazpenean zehaztu zen lanpostuaren erreserba-epea amaituko da. Zein eragin izango du alarma-egoerak nire egoeran?

    Laneratzeko aintzatetsitako ezgaitasun-mailan hobekuntzaren bat aurreikusten bada lanpostua gorde baina eteten denean, ebazpena egiteko ezarritako bi urteko gehiengo epea eten egingo da alarma-egoerak eta egoera horren luzapenek irauten duten bitartean, eta alarma-egoera amaitzean berriz zenbatzen hasiko da epe hori.

  • Zure espedientearen ebazpena bidaliko dizugu postaz alarma-egoera amaitu eta posta-zerbitzuak normaltasunera itzultzen direnean. Ebazpenarekin ados ez bazaude, une horretan bertan hasiko da zenbatzen aurretiazko erreklamazioa idazteko epea.


3. ¿El pago de pensiones en el extranjero se va a ver afectado por la limitación de movilidad por el COVID 19?

  • Atzerriko pentsioak banku-transferentzia bidez ordaintzen badira, normaltasunean egingo dira.
  • Aldiz, pentsioen txeke bidezko ordainketa 2020ko martxoari dagokionez bertan behera geratzen da COVID 19 birusak eragindako osasun krisiaren ondorioz hartutako konfinamendu-neurrien eraginez horiek banatzea ezinezkoa den herrialdeetan. Espainiako Gizarte Segurantzak atxikitako txekeak berriro igorriko zaizkie horien hartzaileei bizitegi herrialdean mugikortasuna mugatzeko neurriak indargabetzen direnean.

Hauek dira hasiera batean muga horrek eragindako herrialdeak:

  • Bolivia
  • Filipinak 
  • Honduras
  • India
  • Kuba
  • Pentsioa txeke bidez kobratzen zuten pentsiodunek ordainketa-modua aldatu eta banku-transferentzia bidez jasotzea eska dezakete, pentsioa atzerapenik gabe jaso ahal izateko.
  • Aldaketa hori eskatzeko:

4. Dei bat jasotzen badut Gizarte Segurantza dela esanez eta mugikorrean aplikazio bat instala dezadan eskatuz prestazio bat kobratzeko, instalatu behar al dut aplikazio hori edo daturen bat eman?

  • Ez, gure funtzionarioak ez dira zurekin harremanetan jarriko mugikorrerako aplikazioak instala ditzazun eskatzeko partikularren artean ordainketak egin, atzerapenak ordaindu edo prestazio baten ohiko ordainketak egiteko asmoz.
  • Gizarte Segurantzak zuk emandako bankuko kontuaren bidez egingo ditu soilik ordainketak edo txeke bidez, horretarako aurreikusitako kasuetan.
  • Horrelako deirik jasoz gero, gure Entitateari jakinarazi diezaiokezu Kontsulten Postontziaren bidez, zure telefono-datuak, egoeraren deskribapena eta harremanetarako datuak emanez.
  • GARRANTZITSUA: Eskaera edo jakinarazpen urgente edo atzeraezinen bat bidaltzeko gaitu dugun ziurtagiri digitalik gabeko ezohiko zerbitzu elektronikoa erabili baduzu (COVID-19aren etxean geratzeko neurriak eta alarma-egoeraren adierazpena arrazoi), baliteke zurekin harremanetan jartzea zure bidalketarekin edo zure prestazioaren kudeaketarekin egon litekeen edonolako arazo konpontzeko. Horrelakoetan, funtzionarioa identifikatu egingo da eta zuk egindako jakinarazpenari buruzko datu zehatzak eman ahal izango dizkizu, noiz bidali den kasu, datuak eskaera ofizial eta legezkoa denaren berme gisa.


5. Prestazio bat eskatu behar badut edo eman didaten prestazio bat aldatu behar badut eta ezin badut dagokion inprimakia sinatu inprimagailurik eta/eskanerrik ez dudalako, nola egin dezaket nire eskaera?

  • Ziurtagiri digitala edo cl@ve baduzu, erabili egoitza elektronikoaren zerbitzua eta sinatu zure eskaera elektronikoki.        
  • Ziurtagiri elektronikorik edo cl@ve-rik ez baduzu, kanal berezia erabil dezakezu ziurtagiri gaitu gabe
  • Azken kasu horretan, eskaneatzeko eta/edo inprimatzeko baliabiderik ez baduzu eta formulario bat sinatu behar baduzu, sinaduraren ordez, eskabidearekin batera idazki bat aurkez dezakezu, eskuz sinatuta eta edozein formatutan (ahal bada, PDF formatuan).
  • Hau da, inprimagailurik edo eskanerrik, edo identifikazio elektronikorako baliabiderik ez baduzu (ziurtagiri digitala edo Cl@ve):
    • Inprimaki ofiziala bete dezakezu gure webgunean (esteka) eta gorde pdf formatuan eskuz idatzitako sinadura gehitu gabe.
    • Eskaerarekin batera zure NAN/AIZaren kopia bat bidali beharko da, eta beste dokumentazio guztia pdf formatuan ahal bada.
    • Jarraian, sinatutako idatzi baten bidez prestazioa eskatu nahi duzula egiaztatzeko agiria atxiki beharko da. Horretarako, testu hau kopiatu edo antzeko bat idatz dezakezu:
      • “Idatzi honen bidez egiaztatu nahi dut ……….. datan prestazio hau:………../ prestazio honen aldaketa:…….. ………….eskatu nahi dudala.
      • Sinadura:

        Izena, abizenak, sinadura idatziz eta DNI/NIE zenbakia.”

    • Sinatutako zure idatziaren argazkia bidaliko duzu, eskaeraren inprimakiarekin batera, jakinarazpenak eta eskaerak bidaltzeko ditugun kanalen bidez: ziurtagiri digital edo Cl@ave-rekin edo gabe: Beste idatzi, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (INSS)  edo Beste idatzi, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Itsasoko Gizarte Institutua)
    • GARRANTZITSUA: mesedez, egiaztatu idatzitakoa irakurtzeko moduan dagoela eta argazkia garbi ikusten dela, baita emandako harremanetarako datuak zuzenak direla ere, batik bat, mugikorraren zenbakia eta helbide elektronikoa. Ezinbestekoa da zurekin harremanetan jartzea hala behar izanez gero, eta, horrela, zure eskaera errazago izapidetuko da.

       


7. Eska al dezaket nire pentsio edo prestaziorako kontu-zenbakia aldatzea kanalaren bidez ziurtagiri digitalik gabe?

  • Segurtasun-arrazoiak direla eta, ezingo duzu eskatu pentsio edo prestaziorako kontu-zenbakia aldatzea dokumentazioa aurkezteko kanalaren bidez ziurtagiri digitalik gabe, hots, identifikazio elektronikorako baliabiderik ez baduzu.
  • Hala ere, gogorarazten dizugu izapide hau ziurtagiri digital edo Cl@ve bidez egin daitekeela. Halakorik izanez gero, edo ziurtagiri digitala edo Cl@ve duen familiarteko edo senide baten izenean, zerbitzu honen bidez egin dezakezu.

9. Alarma-egoeragatik hartutako nekazaritza-enplegurako neurriak aplikatuz kontratatu banaute, Jasoko ditudan ordainsariak bateragarriak izango al dira Gizarte Segurantzaren pentsioekin?

  • Nekazaritza-lanagatik jasoko dituzun ordainsariak bateragarriak dira  alarguntza-, zurztasun- eta senitarteen aldeko prestazioekin eta pentsioekin.
  • Erretiroagatiko pentsioak bateragarriak dira soilik erretiro aktibo, partzial edo malguen kasuetan, araudiak aurreikusten dituen kasuetan alegia.
  • Ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioak bateragarriak izango dira, lanarekin bateragarriak ziren kasu berdinekin, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ezartzen diren baldintzei jarraiki. 
  • Lan-jardueragatik jasotako diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko ordaindutakoaren araberako edo halakoak ez diren prestazioetarako ezarritako errenten muga ezartzeko, ordaindutakoaren araberako pentsioen edo familia-prestazioen gutxienekoagatiko osagarriak barne. 
  • Bateragarritasun-erregimen hau apirilaren 7ko 13/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituen aldi baterako nekazaritza-lanak egiteagatik lortutako ordainsarietan baino ez da aplikatuko, baldin eta alarma-egoera indarrean dagoen bitartean eta 2020ko ekainaren 30era arte burutzen badira aipatu lanak.

8. Langile autonomoa naiz eta nire erretiroaren % 100 kobratzen dut nire kargura langileak izateagatik. Baina, langile horiek orain ABEEE batean badaude, egoera horrek nire erretiro aktiboari eragingo al dio?

  • Beren enpresaren jarduerari eutsi eta bertan pertsonalki lanean jarraitzen duten langile autonomoek erretiro-pentsioaren % 100 jaso ahal izango dute, nahiz eta kontratatuak dituzten besteren konturako langile guztiek lan-harremana murriztu edo eten duten ABEEE batengatik (edo TRLETeko 45. artikuluan jasotako beste edozein arrazoirengatik), autonomoaren kotizatzeko betebeharrak bere horretan irauten badu.
  • Irizpide bera aplikatuko da enpresaburu autonomoa kotizaziotik salbuetsita badago, COVID-19 delakoaren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri bereziei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 24. artikuluaren arabera.


10. Erretiro-pentsioa jasotzen ari banaiz eta, ohiz kanpoko COVID19 egoera dela eta, estatutu-izendapenagatik osasun-langile gisa lanean hasten banaiz, nola eragingo dio horrek nire erretiro-pentsioari?

  • Erretiro mota edozein dela ere, hasierako aitorpenaren zenbatekoaren edo bateragarritasuna hastean jasotzen denaren % 100 mantenduko da, gutxieneko osagarriak barne, baldin eta jasotzeko baldintzak betetzen badira.
  • Pentsioak mugatzeko araubidea, bateraezintasunak eta aukera-eskubidearen erabilera aplikatuko dira, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera.

 

 


Complementary Content
${loading}