Langabezia

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

1. ERTEak eragiten dieten langileek langabeziagatik babesteko zer nolako neurri espezifiko dituzte?

  • Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestaziorako eskubidea izango dute, nahiz eta halakorik jasotzeko eskatzen den gutxieneko okupazio-aldi kotizazioa ez bete.

  • Ez da kontuan hartuko zenbat denboraz jaso den ezohiko egoeren ondorioz eragindako ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa; hots, prestazioa jasotzeko ezarri diren gehienezko aldiak.

2. Zer gertatuko zaie langile kaltetuei enpresak erabakia hartu zuen unean aurrez langabeziagatiko prestazio edo subsidioa jasotzeko eskubidea etenda bazuten?

Ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubide berria aintzatetsiko zaie berdin-berdin.

3. Zenbatekoa izango da ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubide berria?

Kotizatutako azken 180 egunen oinarriaren batez bestekoaren %70ekoa izango da, edo, halakorik ez badago, aldi txikiagokoarena, hots legezko langabezia-egoera baino lehenago lan egindakoarena, kontratua etetea edo lanaldia murriztea zuzenean eragin duten ezohiko egoerek bultzatu duten lan-harremanean.

4. Zenbat denboraz aintzatetsiko zaie ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubide berria?

Prestazioaren iraupena luzatu egingo da lan-kontratua edo lanaldiaren aldi baterako murrizketa-aldia amaitu arte.

5. Ba al dago babes espezifikorik kooperatibetako bazkide-langileetarako?

ERTEren batean barne hartzen diren langileentzat ezartzen diren neurri berdinak aplikatuko zaizkie langabeziagatik kotizatu duten laneko eta kooperatibetako bazkide-langileei.

6. Ba al da inolako babes espezifikorik aldizkako kontratu finkoko langileentzat?

COVID-19aren ondorioz, lan-kontratua eten zaien aldizkako kontratu finkoko langileei, hots, ezohiko egoera jazoko ez balitz jarduera izango zutenei, langabeziagatiko prestazioa berrezarriko zaie 90 egunera arte,  berriz eta legez langabezian daudenean.

8. Zer gertatzen da legez ezarritako epeaz kanpo eskatzen bada langabeziagatiko prestazio eta subsidioren hasierako alta edo berrabiaraztea?

Ezohiko neurriak indarrean dauden bitartean, ez da zertan murriztuko dagokion prestazioa jasotzeko eskubidearen iraupena.

9. Zer egin behar dut langabeziagatiko subsidioaren onuraduna banaiz eta luzapen-eskaera bat aurkeztu behar badut sarbide-baldintzak mantentzeko eskatzen den egiaztatzeko agiriekin batera?

Ezohiko neurriak indarrean dauden bitartean, ofizioz luzatuko du erakunde kudeatzaileak; beraz, interesdunak ez du inolako luzapen-eskaerarik aurkeztu behar.

Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako hamargarrenak ezartzen duen bezala, alarma-egoeraren iraunaldia amaitu ondorengo hilabetera arte egongo da indarrean neurri hau, Gobernuak errege-lege dekretu bidez luzatzea erabakitzen ez badu. Horrenbestez, alarma-egoera amaitu eta hilabete igaro arte, ofizioz luzatuko ditu IGIk luza daitezkeen subsidio guztiak, baldin eta urtarrilaren 31ren ondoren agortu bada aurreko sei hileko eskubidea.

Alarma-egoera bukatu eta hilabete igaro ondoren, subsidioa luzatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute onuradunek, TRLGSSaren 276.2. artikuluan xedatutakoarekin bat.

10. Zer egin behar dut berrogeita hamabi urte baino gehiagoko langileentzako subsidioa jaso eta errenta-aitorpena erakunde kudeatzaileari aurkeztu behar badiot?

Ezohiko neurriak indarrean dauden bitartean, ez da Gizarte Segurantzaren subsidioa eta kotizazioaren ordainketa etengo, nahiz eta legez ezarritako epeaz kanpo aurkezten bada urteko nahitaezko aitorpena.

Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako hamargarrenak ezartzen duen bezala, alarma-egoeraren iraunaldia amaitu ondorengo hilabetera arte egongo da indarrean neurri hau, Gobernuak errege-lege dekretu bidez luzatzea erabakitzen ez badu.

Aurreko paragrafoan adierazitako denboraldian, IGIk ordainduko ditu 52 urtetik gorakoentzako subsidioak eta Gizarte Segurantzarako kotizazioa, onuradunek errenten urteko aitorpena egiten ez badute ere. 2020ko otsailaren 23an edo geroago eskubidea sortzetik edo azkenengoz jarraitu zen datatik hamabi hilabeteak bete diren subsidio guztietan izango du eragina neurriak.

Aipatutako denbora igarotakoan, errenten urteko aitorpena aurkeztu beharko dute 52 urtetik gorakoentzako subsidioa jasotzen duten pertsonek, TRLGSSaren 276.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Alarma-egoerak iraun bitartean aitorpena aurkeztu behar zuten pertsonei hitzordua emango zaie hura gauzatzeko.

11. Lan-eskatzaile gisa izen eman behar al dut langabeziagatiko prestazioa edo subsidioa eskatzeko, ERTEren batek eragiten badit?

Autonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzuak neurriak hartzen ari dira telefono edo web kanalaren bidez izen eman ahal izateko. Egiaztatu zure autonomia-erkidegoko enplegu Zerbitzu Publikoaren argibideak lan-eskaera nola berritu edo altan nola eman jakiteko.

12. Zein da erakunde kudeatzaile eskuduna?

Gizarte Segurantzan izen emanda zauden erregimenaren arabera, SEPE edo ISMa (itsasoko langileentzat) izango da.

7. Nola eskatzen da langabeziagatiko prestazioa?

14. Nola jakinarazi ERTE aldaketak

Jarraian, ERTEetan jarduera pixkanaka hartzeagatik egiten diren ALDAKETAK  jakinarazteko Oinarrizko Gida bat aurkituko duzu:

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Guía Básica Modificaciones Medidas ISM Descargar documento Guía Básica Modificaciones Medidas ISM. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,590 KB) 21/05/2020
Esquema cuadro variaciones ERTE Descargar documento Esquema cuadro variaciones ERTE. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,275 KB) 21/05/2020

13. Baja eman diezaioket ABEEEn horren barruan zegoen langileren bati?

Bai, lanean hasi ahala ABEEEn baja eman diezaiekezu langileei, baina enpleguan mantendu behar dituzu.

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Guía básica FIN ERTE Descargar documento Guía básica FIN ERTE. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,507 KB) 27/04/2020
Guía básica BAJAS ERTE Descargar documento Guía básica BAJAS ERTE. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,506 KB) 27/04/2020
Complementary Content
${loading}