Etxeko Langileak

1. Zer da etxeko langileentzako ezohiko subsidioa?

Aldi baterako ezohiko subsidioa da, eta alarma-egoeraren ondorioz, jarduera faltagatik edo jarduera murrizteagatik jaso dezakete Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian barne hartzen diren pertsonek.
2020ko apirilaren 30eko ebazpenak, hots, maiatzaren 4 astelehenean BOEn argitaratutakoak, azaltzen du zein den eskaerak izapidetzeko jarraitu beharreko prozesua.

2. Nork eska dezake subsidioa?

Etxeko langileak eskubidea du ezohiko subsidio bat jasotzeko jarduera faltagatik, baldin eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda balego alarma-egoera aitortu baino lehenago, hots, martxoaren 14a baino lehen, eta baldin eta horrelako egoeraren batean balego:

  • Zerbitzua guztiz edo partzialki eten behar izan badu aldi baterako, kutsatze-arriskua murrizteko, bere nahia ez den kausengatik, etxebizitza batean edo hainbatetan, COVID-19aren osasun-krisia medio.

  • Bere lan-kontratua iraungi bada, Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginak onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 49.1k artikuluan xedatzen den iraizte-arrazoiagatik edo enplegu-emailearen atzera-egiteagatik, familiako zerbitzuen lan-harreman bereziak arautzen dituen azaroaren 14ko 1620/2011 Errege Dekretuaren 11.3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan, COVID-19 osasun-krisia medio.

3. Zer jakinarazi behar zaio Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari?

Zerbitzuak emateari uzten bazaio etxeko langilearen baja izapidetu beharko da. Lanaldia murrizten bada, era berean egoera hori jakinarazi beharko zaio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari.

Jakinarazpen hauek egiteko, erabili Baja ematea Etxeko Langileen Sistema Berezian eta Langileen datuak aldatzea/zuzentzea Etxeko Langileentzako Sistema Berezian izeneko zerbitzuak Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.

Aldi baterako, COVID-19ak egun eragindako egoerak irauten duen bitartean, ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik ez baduzu,  izapide horiek egin ahal izango dituzu Beste idazki, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia) zerbitzura ziurtagiri digitalik gabe sartuz.

Subsidioaren eskaera izapidetzeko prozesuan ez da ezartzen halakorik jasotzeko Etxeko Langileen Sistema Berezian baja eman behar denik.

4. Kotizatzen jarraitu behar al da ezohiko subsidioa jaso bitartean?

Etxeko langilea altan dagoen bitartean, diru-sarreren arduradunak kotizatu egin beharko du. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak kalkulatuko du zein den kuota, eta dagokion zordunketa bidaliko du, langileak ezohiko subsidioa jasotzen duen kontuan hartu gabe.

Era berean, lanaldia murriztu bada, kotizatzen jarraitu beharko da aipatu baldintzetan.

11/2020 Errege-lege Dekretuak ez du ezartzen Etxeko Langileen Sistema Bereziari dagokion kuotak ez direnik ordaindu behar, ez oro har,  ezta  ezohiko subsidioa jaso bitartean ere.

5. Zer behar da subsidioa eskatzeko?

Subsidioa jaso eta egoera egiaztatzeko, etxeko langileak zerbitzuak guztiz edo partzialki murrizteari buruzkoerantzukizunpeko adierazpen bat izan beharko du, enplegu-emaileak/ek sinatutakoa.

Lan-kontratua iraungitzen bada, honela egiaztatu ahal izango da: iraizte-gutun baten bidez, enplegu-emailearen atzera-egitearen jakinarazpenaren bidez edo Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian baja egiaztatzen duen dokumentazioaren bidez.

Dokumentazioa eskura dezakezu SEPEren webgunean:

6. Zenbatekoa da subsidioa?

Jarduera faltagatiko ezohiko subsidioaren hileko zenbatekoa langilea jasotzen ari zen lansariaren eta jarduera murrizketaren arabera dago.

Eten den jardueraren oinarri arautzailearen %70 izango da, eta ezingo du Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata gainditu, aparteko orduen alde proportzionala kontuan hartu gabe.

Jarduera partzialki galtzen bada, langileak izan duen lanaldi-murrizketaren ehunekoarekiko zenbateko zuzen proportzionala jasoko da.

Sistema berezi honetan hainbat lan egiten badira, eten diren lan desberdin bakoitzaren oinarri arautzailea kalkulatuko da. Kasu honetan, subsidioaren zenbateko osoa izango da lan desberdin bakoitzari dagokion oinarri arautzaile bakoitzari %70a aplikatuz lortzen den zenbateko guztien batura, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatan aurreikusten den muga kontuan hartuta.

7. Nola eskatzen da subsidioa?

Etxeko langileentzako ezohiko subsidioaren aitorpena Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen du. 2020ko apirilaren 30eko ebazpenak, hots, maiatzaren 4 astelehenean BOEn argitaratutakoak, azaltzen du zein den eskaerak izapidetzeko jarraitu beharreko prozesua.

Eskaera maiatzaren 5etik aurrera aurkeztu daiteke alarma-egoeraren indarraldia amaitu eta hurrengo hilabetea bukatzen den egunera arte. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak online aurkeztea onartzen du, Egoitza Elektronikoaren bidez, baldin eta DNI elektronikoa, ziurtagiri digitala edo cl@ve baduzu.

Aukera dago baita ere, deskargatu eta inprimatu ostean, eskaera aurkezteko erregistro-gaietako laguntza-bulegoetan edo Correos-eko bulegoetan, helbide honekin: Etxeko Langileen Subsidio Unitatea, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusia, Calle Condesa de Venadito Nº9, 28027-Madril. Eskaerarekin batera, nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia bidali beharko da.

Bi kasu horietan, erantzukizunpeko adierazpena, iraizte-gutuna, enplegu-emailearen atzera-egitearen jakinarazpena edo baja egiaztatzeko dokumentazioarekin batera, kausak kasu, bidali beharko da baita ere enplegu-emailearen edo enplegu-emaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentu baten fotokopia.

8. Zenbat iraungo du subsidioak?

Enplegu-emaileak langileari, koronabirusa medio, Gizarte Segurantzan baja eman edo lanaldia murriztu dion egunetik aurrera, Erantzukizunpeko Adierazpenean adierazten den moduan, alarma-egoera indargabetu eta hilabete pasa arte edo langilea ohiko lanaldiarekin lanera itzultzen den egunera arte, baldin eta aldi guzti horretan zehar onuradun izateko baldintza guztiak betetzen badira.

9. Zerekin da bateragarri ezohiko subsidioa?

Jarduera faltagatiko ezohiko subsidioa bateragarria izango da une berean sortu diren norbere konturako edo besteren konturako jarduerengatik jasotakoekin, baldin eta subsidioengatik eta bestelako jarduerengatik jasotzen diren diru-sarrerak batuta ez badute gainditzen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata, ezohiko ordainketen alde proportzionala kontuan hartu gabe.

Ez da bateragarria izango aldi baterako ezgaitasunagatiko subsidioarekin, ezta Gobernuak 2020ko martxoaren 20aren eta apirilaren 9aren artean, biak barne, barne hartu duen ordaintzeko baimen berreskuragarriarekin ere, beharrezko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzat.

Complementary Content
${loading}