Ziurtagiri elektronikoak

1. Zer egin behar dut ziurtagiri digital bat behar badut edo nire ziurtagiria martxoaren 14az gero iraungi bada?

Jakinarazten dizugu egiaztapen-autoritateak aztertzen ari direla martxoaren 14az gero iraungi diren ziurtagiriak telematikoki nola berritu eta aurrez aurreko erregistro-baliabideak, bideoidentifikazioan oinarritutakoak, nola erabili.  Horrela ekidin nahi da bulego batera joan behar izatea ziurtagiri  bat lortzeko edo  hura berritzeko iraungitzen denean. Kontsultatu onartzen diren ziurtagiri-autoritateen webgunea.
FNMTaren bidez martxoaren 14az gero iraungi diren pertsona fisikoen ziurtagiriak online berritu ahal izango dira .

2. Nire ziurtagiri digitala laster iraungiko da. Zer egin behar dut?

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuari jarraiki, egiaztagiriak igortzen dituzten entitateek ez dute eskatuko 5 urtez behin aurrez aurre bertaratzea ziurtagiri bat berritzeko, eta online berritzeko aukera abian jartzen ari dira.
Kontsultatu zure egiaztagiria igortzen duen entitatearen webgunea eta berritu iraungi baino lehen Gizarte Segurantzako zerbitzu elektronikoetara arazorik gabe sartzen jarraitu ahal izateko.

Complementary Content
${loading}