Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kotizazioa eta dokumentazioa

Kotizazioa


Perstazioa jasotzen den denboran langileak Gizarte Segurantzan kotizatuko du dagokion kuotaren zenbatekoaren % 100ean, prestaziotik kentzekoa izango dena.

Dokumentazioa


Prestazioa onartzeko aukeztu beharreko dokumentazioa:

  • Prestazioaren eskaera  eredu normalizatuan.
  • Legezko langabezia-egoera egiaztatzeko modua:
    • Lan-harremana etetea:
      • Enpresaren ziurtagiria/k, azken 180 egunetan lan egindako enpresak/ek sinatu eta zigilatua/k.
      • Adiskidetze administratibo edo judizialaren akta, edo ebazpen judiziala.
      • Kalte-ordaina hautatzeko erabakia, kaleratzearen aurka eskatu bada.
    • Itzulitako etorkina:
      • Gobernuaren Ordezkaritzak edo Ordezkariordetzak igorritako ziurtagiria, itzulera-data eta emigrazio-herrialdean lan egindako epea adierazita.
      • E-301 inprimakia, Europako Esparru Ekonomikoko kide den herrialde batetik itzuliz gero, edo langabeziaren babeserako hitzarmenak dituen Herrialde batean (Australia edo Suitza) lan egindako epeak jasotzen dituen esteka inprimakia.
    • Espetxetik askatua:
      • Espetxeko Zuzendariaren ziurtagiria, espetxeko sarrera-data eta irteera-data nahiz espetxeratzearen arrazoiak adierazita.
      • Enpresa ziurtagiria, espetxealdian langabeziaren kontingentziagatik kotizatzeko lanak egin badira.
    • Bestelakoak.
  • Eskatzailearen eta berekin bizi diren edo bere ardurapean diren eta eskaeran agertzen diren seme-alaben identifikazioa, indarreko agiri original hauen bidez:
    • Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI).
    • Espainian bizi diren atzerritarrak:identifikatze aldera: Atzerritarraren Nortasun Txartela edo bere jatorri herrialdeko nortasun agiria, baldin eta Europako Esparru Ekonomikoko kide den herrialde batekoa edo Suitzakoa bada. Edozein kasutan, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (NIE).
    • Familia-liburua, edo agiri baliokidea atzerritarren kasuan.
    • Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak edo dagokion Autonomia Erkidegoko organoak igorritako elbarritasun-mailaren ziurtagiria, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, Ogasun edo Herri Administrazioetako edo Defentsako Ministerioarena, pentsiodunari ezintasun iraunkor totala, erabatekoa edo elbarritasun handia, erretiroa edo zerbitzurako ezintasun iraunkorrak eragindako erretiroa edo ezintasuna aitortzekoa.
    • Harreraren formalizazioari dagokion ebazpen judiziala edo idatzia, lurralde bakoitzean adin txikikoen babesari dagokion eskuordetza duen Erakunde Publikoaren baimena eta harreraren indarraldiaren hasiera-data adierazita.
    • Epaia edota hitzarmen arautzailea, banaketa edo dibortzio kasuan.
  • Espainian bizi ez diren seme-alaben identifikazioa eta haien lan-egoeraren egiaztagiria:
    • E-302 inprimakia.
    • Bizitegi-herrialdeko Espainiako kontsulatu edo enbaxadaren ziurtagiria, edo herrialdean seme-alaben lan-egoeraren gainean eskumena duen organismoaren ziurtagiria.
  • Indarreko araudia betez, kasu partikular bakoitzean langabeziaren prestazioa aitortzeko ISM izatea eskatzen duen beste edozein.
Complementary Content
${loading}