Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido
Cerrar

20.04.23an argitaratu da BOEren 113. zenbakian Itsasoko Gizarte Institutuaren 2020ko apirilaren 21eko Ebazpena, COVID-19aren ondorioz hainbat neurri eguneratzen dituena itsasoko eta arrantzako sektorerako prestazio eta zerbitzu espezifikoei buruz. Argitaratu zen unean ipini zen indarrean Ebazpen hau. Aurrez, 20.03.19an BOEn argitaratutakoa indargabetzen du eta COVID-19aren ondorioz, Ziurtagiri jakin batzuen indarraldiari buruz hartutako neurriak eguneratzen ditu, hots, osasun-prestakuntzarako Ziurtagiriena, ontzian derrigor izan behar diren botikinak gainbegiratzeko Ziurtagiriena eta ontziratzeko gaitasunaren ziurtagiri medikoena.

Prebentziorako medikuntza

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

ISM-ak, Itsas Osasun Programan, prebentzioko hainbat ekintza barneratzen ditu, gaixotasuna azaldu aurretik osasun maila igotzeko, eta itsasoko langileak ontzian edo atzerriko portuetan daudenean haien lan arriskuko faktoreak murrizteko.

Itsasoko Osasun Programaren prebentzio mailako oinarrizko egitekoak hauek dira:


Itsasontziratzeko azterketa medikuak.

OIT-aren zuzenbideei jarraituz,

haren  16 hitzarmenak, adin txikikoen azterketa medikuak, 73, itsasoko jendearen azterketa medikuak eta 113, arrantzaleen azterketa medikuari buruzkoa, hitzarmenetan, ISM-k  doan egingo die itsasoko langile guztiei itsasoratzeko azterketa medikuak.

Azterketa horien helburua, itsas gizonak ontziratu aurretik egingo direnak, nahitaez, eskatzailearen baldintza psikofisikoak haien lanpostuekin bateragarriak izatea eta langilearen osasuna eta segurtasuna, ezta gainerako itsas gizonena ere arriskuan ez jartzea ziurtatzea da. Baldintza horiek ere ez dute arriskuan jarriko itsas nabigazioa.

Azterketa medikuek, langilea baldintza psikofisiko ahalik eta onenekin ontziratzea ziurtatzeaz gain, osasunaren ikuspuntutik, abiapuntua dira langileen osasuna ezagutu ahal izateko, beraz, langileak itsasontzian Itsasoko Osasun Programa barneratzen duten laguntza unitateak behar izanez gero laguntza erraztu ere egiten dute.

Ontziratzeko azterketa medikua egiteko,

abenduaren 14ko 1696/2007 Errege Dekretuaren arabera, hamasei urtetik gora eduki behar dituzten eta aldi baterako ezintasun egoeran edo baja medikuan edo haurdunaldian arrisku egoeran dagoela eta lan harremana eten deneko epean egon behar ez duten interesdunek, ISMren edozein Itsasoko Osasun Zentrotan, Probintzia Zuzendaritzetan eta ISMren Toki Zuzendaritzetan eskatu beharko dute, eta ondorengo badintzak bete:

  • Espainiar hiritartasuna duten eskatzaileek itsas liburuxka aurkeztu beharko dute eta oinarrizko trebakuntza-ikastaroa gainditu izana ziurtatzen duen dokumentua edo baliokidea, STCW-78/95 Hitzarmenaren trebakuntza Kodearen A-VI/1 atalaren arabera.
  • Europako Batasuneko hiritarrek, edo Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan parte hartu duten Estatuetakoek, atzerritarren nortasun zenbakia, pasaportea edo erresidentzia txartela aurkeztu beharko dute eta STCW-78/95 Hitzarmenaren trebatze Kodearen A- VI/1 atalarekin adostasuna edo oinarrizko trebakuntza gainditu izanaren ziurtagiria eduki beharko dute.
  • Aurreko ataletan aipatutako herrialde batekoa ez denean, hiritarrak atzerritarren identifikaziorako zenbakia, pasaportea edo erresidentzia txartela, zein laneko baimena edo baliokidea aurkeztu beharko dute eta STCW-78/95 Hitzarmenaren trebatze Kodearen A- VI/1 atalarekin adostasuna edo oinarrizko trebakuntza gainditu izanaren ziurtagiria eduki beharko dute.
  • Urpekari profesionalek, gainera, altan edo pareko egoeran beharko dute egon Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian. Era berean, azken hiru urteetan horretan lanean aritu direnaren eta urpeko jardueren liburuxkak aurkeztu beharko dituzte.

Edonola ere, ISM, aldizkako ontziratzeen aurretiko azterketa medikoetan, langileei aurreratzen zaie, informazio-gutunak bidaliz. Gutun horietan, aurreko azterketaren epemuga gogoraratzen die, eta ISMren edozein Itsasoko Osasun Zentrotan, Probintzia Zuzendaritzetan eta ISMren Toki Zuzendaritzetani berritu behar dituztela.

Azterketa egin duen sendagileak ezarriko du haren iraungipena, aztertu duenaren egoeraren, adinaren eta lanaren arabera. Gehienez, bi urte iraungo ditu eta bat 21 urtetik beherakoentzat edo 50 urtetik gorakoentzat.

Itsasoko langileen Osasun Prestakuntza.

Laneko Nazioarteko Erakundearen 164 Hitzarmena-ren 9. atalak dioenez, itsasoko jendearen osasuna babesteari eta haiei laguntza medikua eskaintzekoari buruzkoa, sendagileak ez diren eta ontzian arreta medikua emango duten pertsonak, aurretik eskudun diren agintariek onartutako arreta medikuaren teoriaren eta praktikaren ikastaroa gainditu behar izan dute eta oinarrizko trebakuntza ezarri. Baita itsasontziaren tonen eta trebatutako laguntza medikua lortzeko atzerapenaren arabera beste goi-mailako ikastaro bat ere.

Horri dagokionez, 258/1999 Errege Dekretuak, otsailaren 12koak, zeinaren bitartez osasuna babesteko eta itsas langileei arreta medikua eskaintzeko gutxieneko baldintzena (BOE otsailaren 24koa), itsasoko langileen osasun babesarekin lotuta dauden oinarrizko materiak arautzen ditu: Ontzietan eramango diren botikinen edukiak, Ontziko osasun gida, ontzietan eduki behar diren osasun instalazio gutxienekoak, itsasoratutako langileen gutxieneko osasun trebakuntza eta Itsasoko Gizarte Institutuaren Zentro Irrati-Medikua izendatze barne, ontziei osasun arreta emango duena.

PRE/646/2004 Aginduaren ondoren, martxoaren 5ekoa, osasun trebakuntza espezifikoaren gutxieneko edukiak zehazten dira, eta itsasoko langileen osasun trebakuntza luzatzeko eta homologatzeko baldintzak. Itsasoko langileentzat osasun trebakuntzako bi ziurtagiri sortu dira:

  • Hasierako osasun-prestakuntza berezia: Itsas Lanbideetan trebatzeko gutxieneko mailari dagokion 2001/25/CE Zuzentarauaren I Eranskinaren 2 ataleko VI/4 arauean zehaztutako lehen sorospenetan trebatzearen baliokidea da (STWC-78/95-aren VI/4-2 araua, A-VI/4-1 atala). Ziurtagiri hori eduki beharko dute, nahitaez: Makinen ganbara zainduko duten ofizial guztiek.
    C botikina eraman behar duten itsasontzietako nabigazioaz arduratzen diren kapitanek, patroiek eta ofizialek, otsailaren 12ko 258/1999 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.
  • Osasun-prestakuntza Berezi Aurreratua Itsas Lanbideetan trebatzeko gutxieneko mailari dagokion 2001/25/CE Zuzentarauaren I Eranskinaren 1 ataleko VI/4 arauean zehaztutako lehen sorospenetan trebatzearen baliokidea da (STWC-78/95-aren VI/4-2 araua, A-VI/4-2 atala). Hauek behar dute nahitaez:
    A edo B Botikina eraman behar duten ontzietako nabigazioa zaintzen duten kapitanek, patroiek eta ofizialek, otsailaren 12ko 258/1999 Errege Dekretuakxedatutakoaren arabera.

Osasun Trebakuntza Bereziko ziurtagiriek 5 urtetara iraungiko dute gehienez eta, epe hori igarotakoan, berriz ere egin beharko dute Osasun-trebakuntza Bereziko ikastaroa (oinarrizkoa edo aurreratua), haiek berritzeko.

Azterketa epidemiologikoak

 Ontziratu aurreko  mediku azterketak baliatuz jasotzen diren datuak, osasun hedapen eta prebentzioen geroko kanpainak diseinatu eta abian jartzeko erabiltzen dira.

Zabaltze, osasunaren sustapen eta prebentzioaren kanpaina sanitarioak.

Itsasoko osasunaren probintziako eta tokiko zentroetatik egiten den prebentzio jarduerako laugarren maila dira (Probintzia zuzendaritzak eta ISMren lokalak). Langilearen osasun ezagutzan eragin nahi da, bere osasunaren arduradun bihurtuz eta euren artean eragin handiena duten patologiak saihesteko beharrezko baliabideak emanez.

Beste batzuen artean, kanpaina hauek azpimarratu behar dira:

  • Sexu bidez transmititutako gaixotasunen prebentzioa, batez ere hiesarena.
  • Malariaren prebentzioa.
  • Toxikomanien prebentzioa.
  • Sektoreko lan arriskuen prebentzioa.
  • Ontzian gertatutako istripuen prebentzioa.
  • Kubiertako arriskuen prebentzioa.
  • Ontzian ariketa fisikoa egitearen onurak.

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Minbizia prebenitzeko liburuxka Descargar documento Minbizia prebenitzeko liburuxka. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Minbizia prebenitzeko liburuxka. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,3653 KB) 21/04/2014
Edateko ura ontzian kanpainako diptikoa Descargar documento Edateko ura ontzian kanpainako diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Edateko ura ontzian kanpainako diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,1351 KB) 03/06/2015
Edateko ura ontzian kanpainako kartela Descargar documento Edateko ura ontzian kanpainako kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Edateko ura ontzian kanpainako kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,771 KB) 03/06/2015
Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Diptikoa Descargar documento Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,607 KB) 10/10/2016
Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Kartela Descargar documento Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Irrati Mediko Zentroa Kanpainaren Kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,193 KB) 07/10/2016
Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Diptikoa Descargar documento Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,723 KB) 07/10/2016
Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Kartela Descargar documento Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Ontziko Arduradun Sanitarioa Kanpainaren Kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,1990 KB) 07/10/2016
Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko diptikoa Descargar documento Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,2122 KB) 24/07/2017
Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko kartela Descargar documento Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Koloreek itsasontzian duten garrantziari buruzko kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,293 KB) 10/02/2017
Díptico Campaña Higiene Bucal Descargar documento Díptico Campaña Higiene Bucal. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Díptico Campaña Higiene Bucal. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,837 KB) 22/12/2017
Díptico Campaña Manipulación Manual de Cargas Descargar documento Díptico Campaña Manipulación Manual de Cargas. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Díptico Campaña Manipulación Manual de Cargas. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,670 KB) 22/12/2017
Tu bienestar nuestra prioridad Descargar documento Tu bienestar nuestra prioridad. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Tu bienestar nuestra prioridad. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,647 KB) 28/07/2022
Ontzian ariketa fisikoa egitearen onurak diptikoa Descargar documento Ontzian ariketa fisikoa egitearen onurak diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Ontzian ariketa fisikoa egitearen onurak diptikoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,819 KB) 05/12/2023
Ontzian ariketa fisikoa egitearen onurak kartela Descargar documento Ontzian ariketa fisikoa egitearen onurak kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Ontzian ariketa fisikoa egitearen onurak kartela. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,296 KB) 15/11/2023

Txertaketa kanpainak.

Txertaketa-kanpainak ISMren Itsas Osasun Zentroen bidez egiten dira, ISMren Probintzia Zuzendaritzetan eta Tokiko Zuzendaritzetan, eurek bakarrik edo Osasun Erakunde Publikoekin elkarlanean.

Horrez gain, Itsasoko Osasun Zentro askok txertaketarekin prebentzio lan handia egiten dute, nazio, probintzia edo tokiko mailako kanpainetan, bereziki larriak diren gaixotasunen kanpainetan: tetanos, gripea eta B hepatitisa.

Laneko Segurtasun eta Osasunean Sentsibilizatzeko Plan Nazionala Arrantza Sektorerako


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Laneko Segurtasun eta Osasunean Sentsibilizatzeko Plan Nazionala Arrantza Sektorerako Descargar documento Laneko Segurtasun eta Osasunean Sentsibilizatzeko Plan Nazionala Arrantza Sektorerako. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Laneko Segurtasun eta Osasunean Sentsibilizatzeko Plan Nazionala Arrantza Sektorerako. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,388 KB) 24/08/2017
Ebazpena, 2016ko ekainaren 22koa, Enpleguaren Zuzendaritza Nagusiarena, arrantzaren sektoreko Estatu Akordio Sektoriala erregistratu eta argitaratzeko. Descargar documento Ebazpena, 2016ko ekainaren 22koa, Enpleguaren Zuzendaritza Nagusiarena, arrantzaren sektoreko Estatu Akordio Sektoriala erregistratu eta argitaratzeko.. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Ebazpena, 2016ko ekainaren 22koa, Enpleguaren Zuzendaritza Nagusiarena, arrantzaren sektoreko Estatu Akordio Sektoriala erregistratu eta argitaratzeko.. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,209 KB) 24/08/2017

Ziurtagirien Luzapena


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Ziurtagirien Luzapena Descargar documento Ziurtagirien Luzapena. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Ziurtagirien Luzapena. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,76 KB) 30/04/2020
Complementary Content
${loading}