Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Irrati Mediku Zentroa

Itsasoko Gizarte Instituaren (IGI) Madrilgo Zerbitzu Zentraletan kokatuta dago eta etengabe lanean diharduten sendagileek eskaintzen diete, urteko 365 egunetako 24 orduetan sendagilea behar duten itsasgizon guztiei arreta, non nabigatzen duten edo zein kalatan dauden kontuan izan gabe. Haien xedea itsasontzietako arduradun sanitarioei aholku medikua ematea da, gaixo dauden itsasgizonei edo istripua eduki dutenei ahalik eta arreta onena eskaintzeko eta, beharrezkoa denean, gaixoa lurrean azter dezaten itsasontzia zein portura hurbiltzea komeni den esateko.

Irrati bidez egindako mediku kontsulta doan izaten da eskatu duen flotarentzat, ontziaren edota laguntza behar duen gaixoaren nazionalitatea kontuan hartu gabe.

Irrati Mediku Zentroa, Itsasoko Salbamenduko Estatu Sozietatearen Itsasoko Salbamenduko Koordinazio Zentro Nazionalarekin egoten da harremanetan, une zehatz batean gaixoa edota istripua izandako norbait ontzitik atera behar izanez gero, esaterako helikoptero edota salbamendu txalupak, Ietab..

Nazioarteko araudiarekin bat eginez eta botikinaren atalean dioenaren arabera, mediku kontsulta, eta gero egin beharko den tratamendua errazteko, ontziek, egiten duten nabigazio mota eta itsasontziaren arabera, dagokien hornidura farmakologikoa duen botikina eraman behar dute derrigorrez.

Halaber, ontzian daramaten Osasun Gidaliburua oinarrizko elementua da irrati bidezko kontsulta egiterakoan.

Irrati bidezko sendagile Zentroaren lana ez da bukatuko gaixoari alta ematen dioten arte edo, beharrezkoa denean, gaixoa lurreko ospitale batean sartzen duten arte.  IGI-k itsasoko langileen eskura jartzen duen arretarako eredua oinarri duen ardatza da eta haiek koordenatzea beharrezkoa denean, Itsasoko Osasun Programaren unitate eragileak higiarazteko gaitasuna du.

Irrati Mediku Zentroarekin harremanetan jartzeko bitartekoak honako hauek dira:

  • Irrati-telefonoak:
    • Uhin motza Pozuelo del Reyn zehar.
    • Uhin ertaina kosta nazionaletan zehar.
  • Zuzeneko konexioa:
    • Telefonoa: 00 34 91 319 34 75.
    • Faxa: 00 34 91 308 33 02.
En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Video Centro Radio Médico Descargar documento Video Centro Radio Médico. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Video Centro Radio Médico. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (MP4,87205 KB) 05/05/2023
Complementary Content
${loading}