Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Iraupena

Subsidioaren iraupena izaten diren atsedenaldien edota baimenen baliokidea izango da. Hala biltzen du Langileen Estatutuaren (LE) 48.4, 5 eta 6 artikuluak eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (EPOE) 49 a) eta b) eta c) artikuluak.

Atsedenaldiak Langileen Estatutuarekiko (ET)

Aldi iragankor bat ezartzen da, 2019 eta 2020 urteetan artean, jaiotzagatiko, adopzioagatiko, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzagatiko eta harreragatiko lan-kontratua eteteari buruzko arautze berria pixkanaka aplikatzeko, hots, errege lege-dekretuak zehazten duen TRETaren 48 artikuluaren 4, 5 eta 6 ataletan aurreikusitakoa.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean, guraso, adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-emaile bakoitzak etenaldi beraz gozatzen duenean.

Langileen eta enplegatu publikoen estatutuaren laburpen taula


2021/01/01etik arau hauek hartuko dira kontuan iraupenari dagokionez:


Jaiotze kasuan

  1. Ama biologikoak:
  2. 16 asteko etenaldiez gozatu ahal izango du, honela banatuta:

    • Derrigorrezko 6 aste, etenik gabeak eta lanaldi osokoak , erditu eta berehala kontatzen hasita.
    • 10 aste , lanaldi osokoak edo partzialekoak:

      • Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
      • Modu etenean. Kasu honetan, asteka izan behar da (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte.
      • Interesdunak zenbat aste edo metatutako aldi hartu behar dituen jakinarazi beharko dio  enpresari etenaldiaz gozatzen hasi baino gutxienez 15 egun lehenago.
      • Aldi hau lanaldi osokoa edo partzialekoa izan, enpresak eta langilearen artean erabaki beharko dute.

    Ama biologikoak ustezko erditze-data baino 4 aste lehenago prestazioa jasotzen hasteko aukera mantentzen da.

    Seme-alaba hilez gero, etenaldia ez da murriztuko, derrigorrezko atsedenaldiaren 6 asteak igaro ostean laneratzea erabakitzen badu ez ezik.


  3. Beste gurasoak (ama biologikoa ez dena):
  4. 16  asteko atsedenaldia izango du, honela banatuta:

    • 6  aste, etenik gabeak, derrigorrezkoak eta lanaldi osokoak , erditu eta berehala kontatzen hasita.
    • 10 aste boluntario, lanaldi osokoak edo partzialekoak:

      • Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
      • Modu etenean eta asteka (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte.
      • Interesdunak zenbat aste edo metatutako aldi hartu behar dituen jakinarazi beharko dio  enpresari etenaldiaz gozatzen hasi baino gutxienez 15 egun lehenago.
      • Aldi hau lanaldi osokoa edo partzialekoa izan, enpresak eta langilearen artean erabaki beharko dute.

    Aitatasunagatik  enpresak ematen zituen bi baimen-egunak desagertu egiten dira.

    Ama biologikoa hilez gero, lanen bat egin edo ez, beste gurasoak eskubidea izango du ama biologikoarentzako aurreikusten diren hamasei asteez gozatzeko.

    Seme-alaba hilez gero, etenaldia ez da murriztuko, derrigorrezko atsedenaldiaren  6 asteak igaro ostean laneratzea erabakitzen badu ez ezik.


  5. Prestazioaren iraupena luzatzea bi gurasoentzat:
    • Aste 1 guraso bakoitzarentzat, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, jaiotze anitza bada.
    • Aste 1 guraso bakoitzarentzat  seme-alaba  desgaitua bada

    Erditze goiztiarren kasuan eta erditze ostean ospitalean jarraitu behar duten jaioberrien kasuan (zazpi egun baino gehiago), prestazioa areagotu egin ahal izango da jaioberriak ospitalean jarraitzen duen egun-kopuruaren arabera (gehienez hamahiru aste osagarri izango dira). Luzapen hori guraso bakoitzak gozatu ahal izango du, ospitaleko alta jasotzen denetik aurrera. Kasu honetan, ez dira kontuan hartuko derrigorrezko atsedenaldiaren asteak.


    Adopzioaren, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzaren edo familia-harreraren kasuan:

    16 asteko atsedenaldia izango du, honela banatuta:  

    • 6 aste, etenik gabeak, derrigorrezkoak eta lanaldi osokoak , erditu eta berehala kontatzen hasita.
    • 10 aste boluntario, lanaldi osokoak edo partzialekoak:

      • Modu jarraituan derrigorrezko aldian.

      • Modu etenean eta asteka (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte.

      • Interesdunak zenbat aste edo metatutako aldi hartu behar dituen jakinarazi beharko dio  enpresari etenaldiaz gozatzen hasi baino gutxienez 15 egun lehenago.

      •  Aldi hau lanaldi osokoa edo partzialekoa izan, enpresak eta langilearen artean erabaki beharko dute.         

        Aitatasunagatik enpresak ematen zituen bi baimen-egunak  desagertu egingo dira.
        Ama biologikoa hilez gero, lanen bat egin edo ez, beste gurasoak eskubidea izango du ama biologikoarentzako aurreikusten diren hamasei asteez gozatzeko.
        Seme-alaba hilez gero, etenaldia ez da murriztuko, derrigorrezko atsedenaldiaren  6 asteak igaro ostean laneratzea erabakitzen badu ez ezik.

    Nazioarteko adopzioa denean, beharrezkoa bada gurasoak aurrez adoptatuaren herrialdera joatea, etenaldia adopzioa gauzatzen duen ebazpena baino 4 aste lehenago ere has daiteke.


    Prestazioaren iraupena luzatzea

    • Aste 1 guraso bakoitzarentzat, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, adopzio anitza bada.
    • Aste 1 guraso bakoitzarentzat  seme-alaba  desgaitua bada.

     


Atsedenaldiak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarekiko (EPOE)

EPOEren 7 artikulua aldatu da Jaiotzagatiko, adopzioagatiko, ama biologikoa ez den gurasoa izateagatiko  eta edoskitzarogatiko baimenari buruzko Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri denetik,Administrazio Publikoetako langileak EPOEan aurreikusten denaren baitan egongo dira.

49 artikuluaren a), b), c) eta d) atalak aldatu dira, eta egungo amatasun eta aitatasun baimenak ordeztu. Honako hauek daude orain: jaiotzagatiko baimena ama biologikoarentzat; adopzioagatiko, adoptatzeko helburuarekin egiten zaintzagatiko edo harreragatiko baimena; eta jaiotzagatiko, adopzioagatiko, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzagatiko eta harreragatiko baimena ama biologikoa ez den beste aita-amarentzat. 

 

Langileen eta enplegatu publikoen estatutuaren laburpen taula


  1. Jaiotzagatiko baimena ama biologikoarentzat.

    Baimenak 16 aste iraungo ditu, honela banatuta:

    • 6 aste derrigorrezkoak, etenik gabeak eta lanaldi osokoak , erditu eta berehala kontatzen hasita.
    • Beste 10 asteak, lanaldi osokoak edo partzialekoak.

      • Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
      • Modu etenean, soilik bi gurasoek lan egiten dutenean. Kasu honetan, asteka izan behar da (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte. 

    Prestazioaren iraupena luzatzea ama biologikoarentzat:

    • Aste 1, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, jaiotze anitza bada.
    • Aste 1 seme-alaba desgaitu bakoitzeko.
    • Erditze goiztiarren kasuan eta erditze ostean ospitalean jarraitu behar duten jaioberrien kasuan, prestazioa areagotu egin ahal izango da jaioberriak ospitalean jarraitzen duen egun-kopuruaren arabera (gehienez hamahiru aste osagarri izango dira).

    Ama hilez gero, beste gurasoak baimen osoa edo baimenetik geratzen dena erabili ahal izango du.

    Seme edo alaba hilez gero, baimenaren iraupena ez da murriztuko, baldin eta derrigorrezko sei asteak amaitu ondoren, laneratzea eskatzen ez bada.

    Amak ezingo du amatasuna utzi beste gurasoari, eta ezingo da ezta ere ustezko erditze-data baino lehenago prestazioa jasotzen hasi.


  2. Adopzioagatiko, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzagatiko edo harreragatiko baimena guraso batentzat:

    16 aste iraungo ditu guraso batentzat.

    Honela banatuko dira 16 aste hauek:

    • Derrigorrezko 6 aste, jarraituak eta lanaldi osokoak  adopzioa gauzatzeko ebazpen judizialaren ondoren edo adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzarako edo harrerarako erabaki administratiboaren ostean.
    • Beste 10 asteak, lanaldi osokoak edo partzialekoak,
      • Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
      • Modu etenean, soilik bi gurasoek lan egiten dutenean. Kasu honetan, asteka izan behar da (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte (12 hilabete baino gutxiago dituztenen adopzioen kasuan).
      • 12 hilabete baino gutxiagoko haur bat adoptatzen bada, 10 asteko baimen boluntarioa etenik gabekoa izan beharko da.

    Prestazioaren iraupena luzatzea:

    • Aste 1 guraso bakoitzarentzat, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, adopzio, zaintza edo harrera anitza bada.
    • Aste 1 guraso bakoitzarentzat  seme-alaba desgaitu bakoitzeko.
    Nazioarteko adopzioa, adoptatuaren herrialdera aurrez joan behar den kasuan

     Adoptatzaileak eskubidea izango du:

    • Bi hilabetera bitarteko baimena izateko enpresaren kontura oinarrizko ordainsariekin.
    • Adopzio, zaintza edo harrera baimena hasteko, ebazpen judiziala edo erabaki administratiboa egin baino 4 aste lehenagora arte.


  3. Ama biologikoa ez den beste gurasoarentzako baimena  seme-alaba baten jaiotzagatik, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzagatik, harreragatik edo adopzioagatik

    Jaiotzen kasuan:

     16 aste, iraungo ditu, honela banatuta:

    • 6 aste jaio eta berehala, eta atsedenaldia derrigorrezkoa, jarraitua eta lanaldi osokoa izango da.
    • Beste 10 asteak, lanaldi osokoak edo partzialekoak, eta honela erabiliko dira:
      • Modu jarraituan derrigorrezko aldian
      • Modu etenean, soilik bi gurasoek lan egiten dutenean. Kasu honetan, asteka izan behar da (metatuak edo independenteak) amaren derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte. Atsedenaldi eten bakoitza gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi beharko da. 

    Baimen honetan derrigorrezkoa ez den jaiotzagatiko baimenak dituen 16 asteren ondoren gozatzea erabaki eta jaiotzagatiko baimenaz gozatzen duen gurasoak edoskitzaroko aldia lanaldi osoetan metatzea eskatuko balu, derrigorrezkoa ez den aldi honetaz gozatzen  hasi ahal izango da  azken aldi hori amaitzen denean.

    Prestazioaren iraupena luzatzea:

    • Aste 1, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, erditze anitza bada.
    • Aste 1  jaioberria desgaitu jaio bada eta adingabe desgaitu bakoitzeko.

    Erditze goiztiarren kasuan eta erditze ostean ospitalean jarraitu behar duten jaioberrien kasuan, prestazioa areagotu egin ahal izango da jaioberriak ospitalean jarraitzen duen egun-kopuruaren arabera (gehienez hamahiru aste osagarri izango dira).

    Seme edo alaba hilez gero, baimenaren iraupena ez da murriztuko, baldin eta derrigorrezko sei asteak amaitu ondoren, laneratzea eskatzen ez bada.

    Adopzio, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza edo harrera kasuetan.

     16 aste, iraungo ditu, honela banatuta:

    •  6 aste gertaera eragilea jazo eta berehala, eta atsedenaldia derrigorrezkoa, jarraitua eta lanaldi osokoa izango da.
    • Beste 10 aste boluntario , lanaldi osokoak edo partzialekoak, eta honela erabiliko dira:

      • Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
      • Modu etenean, soilik bi gurasoek lan egiten dutenean. Kasu honetan, asteka izan behar da (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitzen direnetik edo adopzioagatiko, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzagatiko edo harreragatiko baimena amaitzen denetik, adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren egunetik edo adopzio edo harrerarako zaintzarako erabaki administratiboaren egunetik 12 hilabete arte.

    12 hilabete baino gehiagoko haur bat adoptatzen bada, derrigorrezkoak ez diren  10 asteak  etenik gabekoak izan beharko dira.

    Prestazioaren iraupena luzatzea:

    • Aste 1, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, adopzio, zaintza edo harrera anitza bada.
    • Aste 1   adoptatu edo hartu dena desgaitua bada eta seme-alaba desgaitu bakoitzeko.

Iraupenaren laburpen-taula


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Cuadro resumen ET Descargar documento Cuadro resumen ET. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Cuadro resumen ET. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,171 KB) 08/09/2022
Cuadro resumen EBEP Descargar documento Cuadro resumen EBEP. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Cuadro resumen EBEP. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,147 KB) 08/09/2022
Complementary Content
${loading}