Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Alarguntza, zurztasun eta senitartekoen aldeko pentsioak

Terrorismoko ekintzek eragindako biziraupeneko pentsioek zera dute helburu: banda armatuek edo terrorismoko elementuek eragindako delituzko ekintzak direla eta hil direnen senitartekoei babes berezia ematea.

Eragileak

  • Gizarte Segurantzaren sisteman afiliatuta egonda, honen Erregimenen batetan altan edo altarekin parekatutako egoeran egonda edo ez, erantzule ez diren terrorismo ekintza baten ondorioz hiltzen direnak.
  • Ordaindutakoaren araberakoa erretiro eta ezintasun iraunkorreko pentsiodunak, eta, 60 urtetik beherakoen aldeko oroharreko zenbateko ordain berezia hautatu zuten ezintasun iraunkor osoko pentsioa jasotzeko eskubidea duten pentsiodunak.

Onuradunak

Zenbatekoak / Mugak / PFEZ

Pentsioaren arabera,  oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzean lortu zenbatekoaren %200. Zenbateko  hau  lan-istripuengatiko ezintasun iraunkorreko pentsioak  kalkulatzeko metodoa arautzen duten arauen arabera zehazten da, zehaztasun  batzuekin.

  • Oinarri arautzailea:
    • Atentatuaren datan  altan edo antzeko egoeran egotearen kasuan , kotizazioko hileko azken oinarria bider hamabi zati hamalau eginez lortu emaitzarekin zehazten da.

    •  Altan edo antzeko egoeran ez bazen  atentatua gertatu zenean, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria hartuko da kotizazioko hileko oinarritzat (indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata, seiren batean handituta).

    • Gizarte Segurantzako pentsioduna denean  , zuen pentsioari  zegokiona hartuko da oinarri arautzailetzat, oinarri arautzailea zehaztu zen hilabetetik atentatua burutu aurreko bigarren hilabetera arte KPIk izandako eboluzioaren arabera.

  • Portzentajea: 

    • Alarguntza denean, %52   edo, dagokionean, %70 baldintza batzuk ziurtatzen direnean.

      Banantze judiziala, dibortzioa edo deuseztasuna gertatzen denean , zenbatekoa zendutakoarekin ezkonduta bizitako epearen proportzioan izango da.

    • Zurztasun kasuetan, % 20 edo, umezurtz batzuk badira, oinarri arautzailearen %100 mugara heltzeko dagokion ehunekoa, alarguntza ehunekoa barne. 

      Ama eta aitaren zurztasun kasuetan, zurztasun pentsioa alarguntzaren %52rekin gehitzen da (igoera hau pentsiorako eskubidea duten zurtzen artean erdi bana banatuko da, batzuk direnean).

    • Familiartekoen aldeko pentsioa denean, %20 edo dagokion ehunekoa, beti ere alarguntza eta zurztasun pentsioak oinarri arautzailearen %100 heldu ez badira. 

      Eragilearen heriotza ostean, ezkontiderik edo zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik izan ezean, edo alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea duen ezkontidea pentsioa jasotzen zuen bitartean hiltzen bada eta ez bada umezurtz onuradunik, familiartekoen aldeko pentsioa  alarguntzakoaren %52rekin handitu ahal izango da.

    • Onuradun batzuk direnean, heriotza edo biziraupenagatiko prestazioen zenbatekoek ezingo dute dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu. Muga hau hasierako zenbatekoari aplikatuko zaio, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldikako birbalorizazioetan. 

      Izan ere, %100 muga alarguntasunarekin batera zurztasun pentsio bat baino gehiagok bat egiten dutenean gaindi daiteke, hari %70 dagokionean, baina zurztasun pentsioen baturak ezingo du inoiz ere oinarri arautzailearen %48 gainditu. 

       Muga hau dela eta,  behin alarguntzagatiko pentsioa aitortuta, dagokien zenbatekoarekin zurztasun pentsioak aitortuko dira eta oinarri arautzailearen %100 erdietsi ezean, "familiartekoen aldeko  pentsioak" aitortuko dira,  beti ere Legeak ezarritakoaren arabera.

  • Hileko gutxieneko zenbatekoa: 

Ezarrita dute  hileko zenbateko gutxieneko bat  IPREM ekoaren hirukoitzaren balio bera duena, uneoro indarrean dena. Horretarako, familien pentsioak batera zenbatuko dira.

  • Gehieneko zenbatekoa:

Pentsioaren zenbatekoak gainontzeko pentsio publikoetarako ezarri gehieneko zenbatekoa gainditu ahal du.

  • PFEZgatiko atxikipenak: 

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) salbuetsita daude.

Complementary Content
${loading}