Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ezgaitasun iraunkorreko pentsioak

Aparteko  pentsio horien helburua behin betirako ezgaitasuna duten perntsoneei babes berezia ematea da, ezgaitasun hori   banda edo elementu terroristek eragindako delituzko jardueren ondorioa denean.

Onuradunak / baldintzak

Gizarte Segurantzako sistemari afiliatuta egonda, bertako Araubideetako batean alta emana edo eman gabe,  erantzule ez diren terrorismoko ekintza baten biktimak izan direnak.

Zenbatekoak / Mugak / PFGZ

Oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzean lortu zenbatekoaren %200. Zenbateko hau lan-istripuengatiko ezintasun iraunkorreko pentsioak kalkulatzeko metodoa arautzen duten arauen arabera zehazten da, zehaztasun batzuekin.

  • Oinarri arautzailea:
    • Atentatuaren datan altan edo antzeko egoeran denaren kasuan, kotizazioko hileko azken oinarria bider hamabi zati hamalau eginez lortu emaitzarekin zehazten da. 

    • Altan edo antzeko egoeran ez bazen atentatua gertatu zenean, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria hartuko da  kotizazioko hileko oinarritzat (indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata, seiren batean handituta).

    • Gizarte Segurantzako pentsioduna denean, zuen pentsioari zegokiona hartuko da oinarri arautzailetzat, oinarri arautzailea zehaztu zen hilabetetik atentatua burutu aurreko bigarren hilabetera arte KPIk izandako eboluzioaren arabera.

  • Ehunekoa:

    Pentsioaren arabera, aitortu ezintasun graduaren arabera, ehunekoa izango da:

    • Ezintasun iraunkor osoa denean, %55.

    • Ezintasun iraunkor oso kualifikatua denean, 75% (55 urtetik aurrera eta lanik ez egitea).

    • Ezintasun iraunkor osoa denean, %100.

    • Ezintasun handiagatik bada, aurreko ataletan onartutako pentsioa onuraduna zaintzen duen pertsonari ordaintzeko,  emango zaio osagarria.

  • Hileko gutxieneko zenbatekoa:

Ezarrita dute  hileko zenbateko gutxieneko bat IPREM  ekoaren hirukoitzaren balio bera duena, uneoro indarrean dena.   

  • Gehieneko zenbatekoa:

Pentsioaren zenbatekoak gainontzeko pentsio publikoetarako ezarri gehieneko zenbatekoa gainditu ahal du.

  • PFEZgatiko atxikipenak:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) salbuetsita daude.

Bateraezintasunak

  • Ezohiko  pentsioek ez dute bat egiten onuradunari egite eragile berberarengatik egoki dakizkiokeen ohiko pentsioekin. Era berean, ez dute bat egingo, oinarrizko gizarte babeseko edozein araubide publikok, kausa berarengatik, aitor ditzakeen ezohiko bestelako pentsioekin.
  • Dagoeneko, onuradunak pentsiodun izaera izango balu, aipatutako ohiz kanpoko pentsioak ez luke bat egingo, ezohiko pentsioaren oinarri arautzailea zehazteko erabili zen ohiko pentsioarekin.

Hala ere, ohiz kanpoko pentsioek bat egingo dute, interesatuak, bere jarduera aniztasuna dela eta, Gizarte Segurantzako sistema ez den beste araubidean sor ditzakeen izaera bereko ohiko pentsioekin.

  • Aipatutako bateraezintasun kasu guztietan, bi edo pentsio gehiagorako eskubidea duenak, aukera izango du terrorismo ekintzetako ohiko pentsioetarako eskubidea eragin edo Gizarte Segurantzako sistemari dagozkionetarako eskubidea eragin.

Pentsioak goratzea

  • Goratuko dira pilatu ezin daitezkeen pentsio kontributiboen baldintza berdinetan, eta ez dira Legean ezarritako hasierako aitorpen eta balio goratzeko  mugen menpe egongo.
  • Ezin dira zenbatu , Sistemaren ohiko pentsioekin pilatzen direnean, horiei dagokionez, pentsioetako goratze eta gehienezko mugaren arau murriztaileak aplikatzerakoan.

Kudeaketa / Ordainketa

  • Kudeaketa:

Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian direnen kasuan izan ezik, hauen erakunde kudeatzaile eskuduna Itsasoko Gizarte Institutua izango da.

  • Ordainketa:

14 paga dira, bat urteko hilabete bakoitzeko eta ohikoak ez diren bi ekainean eta azaroan ordaintzen direnak.

Eskaerak eta dokumentuak

  • Denentzat eskatu dokumentazioarekin batera, ekintza terrorista egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Dokumentazio hauGizarte Segurantzako Arreta eta Informazio edozein zentrotan aurkeztu ahal da.

Complementary Content
${loading}