Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak / Baldintzak

Pertsona babestuak

  • Eskola aseguruaren aplikazio eremuaren barnean daude Espainian honako  ikasketak  egiten ari diren 28 urte baino gutxiagoko ikasle espainiar guztiak:
    • Batxilergoa,   3. eta 4. DBH.
    • Lanbide heziketa: bigarren mailakoa, erdi mailakoa, goi mailakoa eta berezia.
    • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea eta Batxilergo Bateratu Balioaniztasuna (ikasle errepikatzaileak).
    • Gizarte garantiako programak.
    • Ikastegi bateratuetako ikasketak.
    • Erdi mailako,   goi mailako eta   doktoregoko unibertsitate ikasketak
    • Goi mailako ikasketak musika kontserbatorioetan.
    • Goi mailako ikasketak dantza kontserbatorioetan.
    • Arte dramatikoa.
    • Teologia ikasketak Eliza Katolikoko goi mailako zentroetan.
    • Helduentzako bigarren hezkuntzako bigarren maila.
    • Enpresetan praktikak egiten dituzten unibertsitate ikasleak.
    • Nagusiarora heltzeko prestakuntza.programak.
  • Era berean, aseguru honen babes eremuaren barnean daude Europako Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideetako ikasle nazionalak eta orokorrean, espainiarren baldintza berdinetan dauden ikasle atzerritar egoiliar guztiak aipatutako ikasketak 28 urte arte Espainian egiten baldin badituzte.  

Baldintza orokorrak

  • Gutxienez 28 urte izatea; hala ere, Eskola aseguruak ikasleak adin hori betetzen duen urte osoa estaliko du.

  • Espainiarra izatea edo Espainian legez bizi den atzerritarra izatea. Eskola aseguruak ez ditu estaliko Espainian egoera irregularrean dauden ikasleak. 

  • Aurreko atalean aipatutako ikasketaren batean matrikulatuta egotea Espainian.

  • Eskola aseguruari dagokion aurtengo kuota ordaindu izana.

  •  Eskatzen da ikasleak aseguruan den edozein ikastetxetan estraineko aldiz izena eman zuenetik gutxienez urte beteko epea igaro dela ziurtatzen duen agiria izatea. Gabezia gehigarriko urte hori prestazioa ematen den urtekoaren aurrekoa edo horren aurrekoa izan daiteke. Gainera, eskola-istriputik, famili buruaren heriotzagatiko familiako ezbeharretik eta tokologiatik eratorritako prestazioetarako ez da betebehar hau eskatuko.

Eskola asegurua aplikatzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek ez dute Eskola aseguruaren kuota ordaintzeko betebeharrik. Horregatik, Eskola aseguruaren barruan dauden ikasleen zerrenda Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusira eta dagokien Hezkuntza-kontseilaritzara bidaltzeko betebeharra duten ikastetxeek ez dituzte sartu beharko Eskola asegurutik kanpo geratzen diren ikasleak.


Complementary Content
${loading}