Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Familia prestazioa, kontribuzio modalitatean

Izapideak eta Kudeaketak   atalera jo dezakezu bertsio laburrago bat ikusteko.

Onuradunak

  • "Besteren konturako" langile guztiak, sektore pribatu zein Administrazio Publikokoak, eszedentzia hartu badute seme-alabak zaintzeko, naturalak zein adoptatutakoak , edo hartutako adingabekoak ,   adopzio aurreko bizikidetzarako familia-harrera kasuetan, nahiz eta behin-behinekoak izan. Halaber, adina, istripua, gaixotasuna edo desgaitasuna dela eta, berez ezin molda daitekeen eta ordainsari-erregimeneko jarduerarik ez duen 2. gradurainoko odolkidetasuna edo ahaidetasuna duen senitarteko bat zaintzeko hartzen dutenak.

Helburu hauetarako, Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 2/2015  Legegintzako RDren 46.3  |art.ak honakoa ezartzen du:

"Langileek 3 urte baino luzeagoa ez den epealdirako eszedentzia eskubidea izango dute seme-alaba bakoitza zaintzeko, naturala edo adoptatua denean, edo harreran hartutakoa adopzio edo behin betiko harrerarako , jaiotza datatik aurrera zenbatuko dena edo, hala badagokio, ebazpen judizial edo administratibotik aurrera".

"Halaber, bi urte baino luzeagoa ez den eszedentzia eskubidea izango dute, negoziazio-kolektibo batek epe luzeagoa ezartzen duenean izan ezik, berez balia ezin daitekeen eta adina, istripu, gaixotasun edo desgaitasunen bat dela eta ordaindutako lanik ezin egin dezakeen bigarren odol-gradurainoko senidea zaintzen duten langileek." 

"Atal honeta zehaztutako eszedentzia, era zatikatuan goza daitekeena, gizonezko zein emakumezko langileen norbanakoaren eskubidea da. Hala ere, enpresa bereko langile bik edo gehiagok eskubide hori eragingo balute subjektu berbera dela eta, enpresaburuak bere aldibereko ekitaldia mugatu ahal izango du enpresaren funtzionamendurako justifikatutako arrazoiengatik."

Zenbatzeko edukia/aldia

Erretiro, ezgaitasun iraunkor, heriotza eta biziraupen, jaiotzagatiko eta adingabekoaren zaintzagatiko prestazioen xedeetarako benetan kotizatutzat honakoak jotzen dira:

  1. Langileek gozatzen duten lan-utzialdiko lehenengo hiru urteetara arteko tarteak, Langileen Estatutuaren (LE) testu bategineko 46.3 artikuluaren arabera, seme-alaba zein harreran hartutako adingabe bakoitzaren  zainketa dela eta, familia-harrera iraunkorreko zein adopzio aurreko harrerako kasuetan.

  2. Langileek gozatzen duten lan-utzialdiko lehen hiru urteak, LEaren 46.3 artikuluaren arabera, odolkidetasun zein kidetasunaren 2. mailara arteko beste senitarteko batzuen zainketa dela eta, baldin eta esandako senitartekoak, adinaren, istripuaren, gaixotasunaren zein minusbaliotasunaren kausagatik, ezin badira beren kasa moldatu eta ordaindutako jarduerarik egiten ez badute.

  3. Lanaldi-murrizketaren tarteko lehen hiru urteetan egindakoak, LEren 37.6 artikuluko xedapenen arabera, 12 urtetik beherako pertsona , ordaindutako jarduerarik egiten ez duen pertsona desgaitua, ezkontidea edo izatezko bikotea edo 2. mailara arteko beste senitarteko bat, izatezko bikotearen senitartekoa barne, zuzenean zaintzeagatik, adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik bere kabuz jardun ezin duenak eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen kasuan,  lanaldi hori murriztu ez balitz zegokion zenbatekoaren % 100 arte kontatuko da.

  4. Lanaldia murrizten den aldietan egindako kotizazioak, LEren 37. artikuluko 4. ataleko azken paragrafoan eta 6. ataleko hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, edoskitzen ari den haurra zaintzeko eta minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeko, hurrenez hurren, lanaldiari murrizketarik egin gabe eutsi izan balitzaio egokituko litzaiokeen zenbatekoaren %100era arte gehituta zenbatuko dira, bai eta haurdunaldiko arriskuagatik, zaintzeagatik eta edoskitzeagatiko prestazioei dagokienez ere. 

  5. 1 eta 2 ataletan adierazitako utzialdi-egoerek lanaldi-murriztapena eduki izan balute lehenago, LEaren 37.6. artikuluaren zehaztapenei jarraituz,  lanaldi-murriztapenik gabe jarraituz gero, egokituko zatekeen zenbatekoaren %100 gehituta hartuko dira aintzat lanaldi-murriztapenean zehar egindako kotizazioak.
  6. Aurreko ataletako epeak osotasunean bete ezean, benetan betetako epea hartuko da kotizatutzat.
  7. Benetako kotizazio-aldi berri baten konputua hasiko da hurrengo seme-alabek zein adingabeek edota beste senitarteko batzuek sor dezaketen lan-utzialdi bakoitzeko.

Eraginak

Seme-alaba edo hartutako adingabekoa edo beste senide bat zaintzeko ematen den lan-eszedentzia epeak hurrengoak eragingo ditu:
  • Konputagarria izango da antzinakotasunerako.
  • Lanbide heziketarako ikastaroetan parte hartzeko eskubidea izango da.
  • Lehenengo urtean zehar, langileak bere lanpostua mantentzeko eskubidea izango du; familia ugarien kasuan, epe hau eszedentziaren lehen 15 edo 18 hilabeteetara arte luzatuko da , kategoriaren arabera. Dagokion epea iraganda,  lan-talde edo kategoria bereko lanpostua egokituko zaio.
Langabeziagatiko prestazioen gainean, eszedentzia epealdi osoa:
  • Altaren egoera baliokidearen izaera izango du.
  • Ez da okupazio kotizatutzat hartuko prestazio hauek lortzeko.
  • Eskatutako kotizazio-epea zenbatzeko, langabeziako legezko 6 urte lehenagoko edo kotizatzeko beharra eten zeneko epera atzeratu ahalko da langilea derrigorrezko eszedentzia egoeran egon zeneko epea.

Erretiro, desgaitasun iraunkor, heriotza eta biziraupen, amatasun eta aitatasun prestazioetarako, "egiazko kotizaziotzat"   hartutako  eszedentzia-epeak ondoko honetarako balioko du:

  • Prestazioetarako eskubidea ematen duten gutxieneko epeak egiaztatzeko.
  • Eragiten den prestazioaren oinarri arautzailea   zehazteko. Zenbaketarako, kontuan izan beharreko kotizazio-oinarria:
    • Seme-alaba, hartutako adingabeko edo beste familiarteko batzuen zainketarako  lan-eszedentziaren aurreko 6 hilabeteei dagokien kotizazio-oinarrien batez bestekoa.

    • Kotizazioko 6 hilabete hauek aitortuta izan ezean, eszedentzia aurreko epeari dagokien egiaztatutako kotizazio-oinarrien bataz bestekoa zenbatuko da.

    • Zenbait prestaziotan, aplikatu beharreko ehunekoa zehaztea,  erretiroa esate baterako.
    • Epe honetan, onuradunak  alta egoeran daudela ulertuko da.

    Langilea benetako kotizazio-epetzat jo daitekeena baino luzeagoa den laneko eszedentzian den epealdia , altaren egoera baliokidetzat  joko dira Gizarte Segurantzaren prestazioetarako, aldi baterako ezgaitasuna, amatasuna eta aitatasuna denean izan ezik.

    Preskribiezintasuna

    • Preskribiezina da prestazio ez ekonomikoaren onarpena, beraz, edozein unetan alegatu ahal izango du, dagokionean, dagoeneko onartutako prestazioen zenbatekoa aurreikusteko aukera sortuz, hala nola, lanpostua gordez benetan kotizatutako eszedentzia aldian ez zenbatzeagatik aurrez ukatutako prestazio berriak onartzeko.
    • Aipatutako preskribiezintasuna dela onartuko da, prestazioaren onarpen edo berrikuspenaren ondorio ekonomikoen kalterik eragin gabe eskaera aurkeztu denetik aurreko 3 hilabeteetatik aurrera egindakoak.

    Enpresen betebeharrak

    • Enpresek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari jakinarazi beharko diote, gertatzen denetik hasita 15 eguneko epean, langileek seme-alaba zaintzeko, hartutako adingabekoa edo bestelako senidea zaintzeko, lanpostua  galdu gabe, hartu duen eszedentzia-aldia noiz hasten den eta noiz bukatzen den.
    • Jakinarazpen hori ez egiteak dagokion zigorra ekar dezake, arau-haustearen larritasun-mailaren araberakoa, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzazko RDan  ezarritakoari jarraiki. Horren bitartez, Ordena Sozialeko Arau-hausteei eta Zigorrei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen da.

    Enpresa kotizazioen murriztea

    Seme-alabak zaintzeagatik lan eszedentzia egoeran dauden langileak ordezkatzeko egindako bitarteko kontratuek gertaere arruntengatik Gizarte Segurantzari enpresa kotizazioen murrizpena egiteko eskubidea izango dute kontratu horiek jasotzaile bezala urte bat gehiago daramaten langabeziagatiko prestazioen, maila kontributibo edo laguntzazkoen, onuradunekin egin direnean.

    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

    Jatorria justifikatu beharra dagoen unean dagokion kotizatutako epea alegatzearekin nahikoa da.

    Complementary Content
    ${loading}