Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kudeaketa / Eskariak

Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena

Kudeaketa:

  • Familia-prestazioen eskubidearen kudeaketa eta aitorpena   INSSri dagokio.

  • Desgaitasun maila zehaztea eta, hala dagokionean, berraztertzea, baita ere eguneroko zereginak egin ahal izateko beste norbaiten beharra zein garraio publiko kolektiboa erabiltzeko zailtasunak neurtzea, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari dagokio, baita  IMSERSO  ko probintzia-zuzendaritzen Balorazio eta Orientazio Taldeei ere, Ceuta eta Melillan, interesdunek ohikoa bizilekua bertan badute.

Prestazio-eskaera:

  • Prozedura INSSn aurretiaz dagokion eskaera aurkeztean hasiko da, eskubidearen aitorpenerako beharrezkoak diren ziurtagiriak aurkeztearekin batera. Hasi ahal izateko, erakunde eskudunean desgaitasun maila aitortzeko eskaera aurkeztu beharko da. Ondorioz, prozedura etenda geratuko da desgaitasun mailaren aitorpena eta kalifikazioa ebazteko behar den epealdirako.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko  39/2015 Legearen arabera (urriaren 2ko BOE) egingo dira izapideak.

  • Eskatzaileari ezin izango zaio inola ere eskatu Gizarte Segurantzaren Administrazioak bere kabuz ezagutu beharreko gertaera, datu edo inguruabarren egiaztagiririk.

Ebazpena eta jakinarazpena:

INSSko  Zuzendari Probintzialak emango du ebazpen zehatza eta interesdunari jakinaraziko dio  45 eguneko epean.

Preskripzioa:

Prestazioa aintzatesteko eskubidea 5 urtetan preskribitzen da, gertaera eragilea jazotzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita. 

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:

1. Espainiarrek:

NAN: Eskatzailearena, beste adopzio-hartzaile gurasoarena edo behin- betiko edo adopzio aurreko hartzailearena eta laguntza eskatzearen arrazoi diren 14 urte bete dituzten seme-alaba edo adingabekoena.

2. Atzerritarrek:

UEko, EEEko edo Suitzako herritarrek:

Europar Batasuneko herritarraren erregistro ziurtagiria edo modu iraunkorrean bizitzeko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarreko nortasun-agiriarekin batera (otsailaren 16ko 240/2007  ED ren 7.1 eta 10.1 artikuluak).

EBko, EEE ko edo Suitzako herritar baten familiako kideek, Estatu horietako nazionalitaterik ez badute:

  • Europar Batasuneko herritarraren familiako egoitza-txartela edo txartela eskatu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).
EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:
  • Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
  • Egoitza-txartelaren eskaera edo bizileku-baimena, EB,EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.
  • Atzerritarren identifikazio-zenbakia  (AIZ) kasu guztietan.  
Atzerrian bizi direnek:
  • Atzerritarren identifikazio-zenbakia  (AIZ), edukiz gero.

HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:
 

3. Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren  28ko 523/2006   ED n aurreikusitako kasuetan bakarrik).

4. Familia liburua edo dagokion Erregistro Zibilak luzatutako seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua.

Hauetako egoeraren batean bada baino ez:

5. Banantze judiziala edo dibortzioaren kasuetan:

  • Egoera hauek egiaztatzen duen ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazten deneko agiria eta

  • Titularra aldatzen denetan, banantze edo dibortzioa ondoko datan bere ezkontidearen aldetik semea ardurapean izateagatik familia-esleipeneko laguntzarik jaso izana ziurtatzen duen aitorpena. 

6. Egitezko banantzean edo banantzea edo dibortzioa izapidean denean:

  • Epaitegiak luzatutako banantze edo dibortzio eskariaren eginbidetutako kopia edo
  • Etxea utzi izanaren salaketaren kopia edo
  • Epaitegiak zigilatu eta eginbidetutako hitzarmen arau-emailea edo
  • Zaintza eta babespea adosten direneko behin-behineko neurrien onespen judizialaren testigantza.

7. Izatezko bikoteen kasuan, elkarrekin bizi ez badira:

  • Elkarrekin dituzten seme-alaben zaintza eta babespea gurasoetako bati edo biei partekatuta ematen dien agiri judiziala.

8. Adingabeko edo ezgaitasuna duten adin nagusikoen tutoretza, zaintza edo kuratela kasuetan:

  • Tutoretza/kuratela eratzen duen ebazpen judiziala edo
  • Adingabeko edo ezinduen babesaz arduratzen den Erakunde Publikoak luzatutako agiria, adingabeko edo ezinduaren harrera egiaztatzen duena edo
  • Auto judiziala zaintza eta babespea eskatuz.

9. 10. Ezgaitasuna duten edo ezgaitasuna aitorpen bidean duten seme-alaben kasuan: 

  •   IMSERSO  k edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako "Ezgaitasunaren titulua"  edo eskatu izanaren ziurtagiria.

10. Kasu hauetan:

  • Eskatzaileen seme-alabak EBko edo EEEko Estatu batean edo Suitzan bizi badira,E-401 inprimakia, "familia-laguntzak eman ahal izateko familiaren eraketari buruzko ziurtagiria", seme-alabak bizi diren herrialdeko erakunde eskudunak luzatutakoa.
  • Herrialde batekin hitzarmenik izanez gero, seme-alabak bizi direneko herrialdeko erakunde eskudunak luzatutako familia-eraketaren ziurtagiria.
  • Marokon bizi diren seme-alabengatik laguntza eskatzen duten marokoarrek, Marokoko Gizarte Segurantzako Kutxa Nazionalak luzatutako ziurtagiria. Bertan, ezkontideak eskarian agertu seme-alabengatik inolako familia-laguntzarik jasotzen duen zehaztuko da, baita bere lan-jarduera eta 16 urtetik gorako seme-alabena ere, eta halakorik izanez gero, diru-sarrerak zehaztuko dira (E/M-14 inprimakia).

11. Familia ugariaren kasuetan, "familia ugariaren titulua".

Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke.

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak ("Pertsona juridikoak")

HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:

1. Espainiarrek (ordezkari legalek, harrera familiako kideek, 14 urte bete dituzten adingabeek eta ezgaitasuna duten adin nagusikoek):

  • NAN*

2. Atzerritarrek:

2.1 EBko, EEEko edo Suitzako herritarrak:

  • Europar Batasuneko herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 7.1. eta 10.1. artikuluak).

    2.2. EBko, EEE ko edo Suitzako herritar baten familiako kideek, Estatu horietako nazionalitaterik ez badute:

    • Europar Batasuneko herritarraren familiako egoitza-txartela edo txartela eskatu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).

    2.3. EBko, EEEko edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:

    • Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
    • Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena,  EBko, EEEko edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.
    • Atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) kasu guztietan. 

    HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:

    3. Identifikazio fiskalaren zenbakia (IFK),  erakunde eskatzailearena.

    4. Notario-ahalordea edo izendapena, legezko ordezkaritza emateko.

    5. Honako agiriren bat:

    • Adingabekoen babesaz arduratzen den Erakunde Publikoaren ziurtagiria.
    • Ahalordetzea hartutako adingabeen kasuan.
    • Duen karguaren izendapen judiziala.

    6. Kausatzailearen errolda-agiria (otsailaren 14ko  EDan eta apirilaren 28ko 523/2006 EDan aurreikusitako kasuetan soilik).

    7. Adingabeko edo adin nagusiko elbarrien familia-liburua edo jaiotza agiria edo Erregistro Zibilak luzatutako antzeko ziurtagiria, jaiotza-data aipatutako ziurtagirietan zehazten ez bada.

    8. Hala badagokio, IMSERSOk edo Autonomia Erkidegoak egindako ezgaitasunaren titulua.

    Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke.

    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak (erabateko umezurtzak - emantzipatu gabeko adingabeak - Gurasoak eta adopzio-hartzaileak ez diren pertsonarekin Espainiatik kanpo bizi diren seme-alabak)

    HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:

    1. Espainiarrek:

    NAN: Eskatzailearena, beste adopzio-hartzaile gurasoarena edo behin- betiko edo adopzio aurreko hartzailearena eta laguntza eskatzearen arrazoi diren 14 urte bete dituzten seme-alaba edo adingabekoena.

    2. Atzerritarrek:

    UEko, EEEko edo Suitzako herritarrek:

    • Europar Batasuneko herritarraren erregistro ziurtagiria edo modu iraunkorrean bizitzeko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarreko nortasun-agiriarekin batera (otsailaren 16ko 240/2007  ED ren 7.1 eta 10.1 artikuluak).

       UBko, EEEko edo Suitzako herritar baten familiako kideek, Estatu horietako nazionalitaterik ez badute:

    • Europar Batasuneko herritarraren familiako egoitza-txartela edo txartela eskatu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).

    EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:

    • Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
    • Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena,  EBko, EEE ko edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.
    • Atzerritarren identifikazio-zenbakia  (AIZ) kasu guztietan. 

    Atzerrian bizi direnek:

    • Atzerritarren identifikazio-zenbakia  (AIZ), edukiz gero.
    HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:

    3. Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren  28ko 523/2006   ED n aurreikusitako kasuetan bakarrik).

    4. Familia liburua edo  seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua, dagokion Erregistro Zibilak luzatutakoa.

    5. Diru-sarreren egiaztagiria. Behar izanez gero, eskarian azaldu errenten maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

    Hauetako egoeraren batean baino ez bada:

    6. Banantze judiziala edo dibortzioaren kasuetan:

    • Egoera horiek egiaztatzen duen ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazteko agiria eta
    • Banantze edo dibortzio dataren ondoren ezkontideak ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko familia-esleipenik jaso izanaren (edo ez izanaren) adierazpena, titularra aldatuz gero. 

    7. Egitezko banantzean edo banantzea edo dibortzioa izapidean denean:

    • Epaitegiak luzatutako banantze edo dibortzio eskariaren eginbidetutako kopia edo
    • Etxea utzi izanaren salaketaren kopia edo
    • Epaitegiak zigilatu eta eginbidetutako hitzarmen arau-emailea edo
    • Zaintza eta babespea adosten direneko behin-behineko neurrien onespen judizialaren testigantza.

    8. Izatezko bikoteen kasuan, elkarrekin bizi ez badira:

    • Elkarrekin dituzten seme-alaben zaintza eta babespea gurasoetako bati edo biei partekatuta ematen dien agiri judiziala.

    9. Adingabeko edo ezgaitasuna duten adin nagusikoen tutoretza, zaintza edo kuratela kasuetan:

    • Tutoretza/kuratela eratzen duen ebazpen judiziala edo
    • Adingabeko edo ezinduen babesaz arduratzen den Erakunde Publikoak luzatutako agiria, adingabeko edo ezinduaren harrera egiaztatzen duena edo
    • Auto judiziala zaintza eta babespea eskatuz.

    10. 10. Ezgaitasuna duten edo ezgaitasuna aitorpen bidean duten seme-alaben kasuan: 

    • IMSERSOk  edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako Ezgaitasunaren titulua  edo eskatu izanaren ziurtagiria.

    11. Kasu hauetan:

    • Eskatzaileen seme-alabak   EBko, EEE ko estatu batean edo Suitzan bizi badira, E-401 inprimakia, "familia-laguntzak eman ahal izateko familiaren eraketari buruzko ziurtagiria", seme-alabak bizi diren herrialdeko erakunde eskudunak luzatutakoa.
    • Herrialde batekin hitzarmenik izanez gero, seme-alabak bizi direneko herrialdeko erakunde eskudunak luzatutako familia-eraketaren ziurtagiria.
    • Marokon bizi diren seme-alabengatik laguntza eskatzen duten marokoarrek, Marokoko Gizarte Segurantzako Kutxa Nazionalak luzatutako ziurtagiria. Bertan, ezkontideak eskarian agertu seme-alabengatik inolako familia-laguntzarik jasotzen duen zehaztuko da, baita bere lan-jarduera eta 16 urtetik gorako seme-alabena ere, eta halakorik izanez gero, diru-sarrerak zehaztuko dira (E/M-14 inprimakia).

    12. Familia ugariaren kasuetan, "familia ugariaren titulua".

    13. Umezurtz osoen kasuan, heriotza-ziurtagiria, zurztasun pentsiorik ez badu.

    14. Emantzipatu gabeko adingabea denean, eskatzailearen eta emantzipatu gabeko adingabearen arteko harremana ziurtatzen duen agiria.

    Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke.

    Complementary Content
    ${loading}