Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Iraungipena / Bateraezintasunak

Iraungipena

Laguntza ekonomikoa honako arrazoi hauengatik iraungiko da:

  • Kausatzailearen heriotza. Hil dena onuraduna bada, eskubidearen titulartasuna bizirik dagoen gurasoaren esku geratuko da, betiere kausatzailea  bere ardurapean baldin badago.

  • 18 urte betetzeagatik, %65 edo gehiagoko desgaitasuna duen eta 18 urte beteak dituen kausatzailea baldin bada salbu.

  • Desgaitasuna galdu edo kentzea  kausatzaileak hobera  egin duelako.

  • Kausatzaileak onuradunarekiko mendekotasun ekonomikoa izateari uztea.

ARAUBIDE IRAGANKORRA. Iraungitzear dagoen seme-alaba adingabearen familia-prestazioak kobratzen jarraitzen duten onuradunentzat.


Bateraezintasunak

  1. Guraso edo adoptatzaile biek, edo hala bada familia-hartzaile biek, betetzen dituztenean familia-prestazioak jasotzeko baldintzak, prestazioa jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aintzatetsiko.

  2. Familia-prestazioak eta gizarte-babeseko gainontzeko erregimen publikoetan ezarritako antzeko prestazioak jasotzea ez dira bateragarriak, guraso edo adoptatzaile, edo hala bada familia-hartzaileen aldetik.

    Guraso edo adoptatzaileetako bat, bere jardueragatik edo pentsioduna izateagatik, Gizarte Segurantzako erregimen publiko batean dagoenean, dagokion prestazioa duen erregimenak berak zehaztuko du, beti ere prestazioaren onuradun izateko beharrezko baldintzak betetzen baditu.

    Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan kausatzaile beragatik prestazio bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.

  3. 18 urte baino gehiagoko ardurapeko seme-alaba minusbaliatuagatiko laguntza ekonomikoak jasotzea honako egoera hauekin bateraezina da: seme-alaba erretiro- zein baliogabetasun-pentsioduna, ordaindutakoaren araberakoa ez den modalitatean, izatea eta 45/1960 Legean, uztailaren 21ekoan, araututako laguntza-pentsioen onuraduna izatea, edota minusbaliotasuna duten pertsonen eskubideei eta beren gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginaren, 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 29koak, onartutakoaren, xedapen iragankorrak azaltzen dituen gutxieneko diru-sarreren bermeko subsidioen eta hirugarren pertsonagatiko subsidioen onuraduna izatea.

    Kasu horietan, bateraezinak diren prestazioen artean bat aukeratu beharko da. Bateraezinak diren prestazioen onuradunak pertsona berberak izango ez balira, biak aldez aurretik ados egonda egingo da aukera. Adostasunik ezean, ordaindutakoaren araberakoa ez den erretiro-pentsioa zein baliogabetasun-pentsioa jasotzeko eskubidea nagusituko da, edo, horrela dagokionean, 45/1960 Legeak araututako pentsioa jasotzekoa, edo minusbaliotasuna duten pertsonen eskubideei eta beren gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginaren, 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 29koak, onartutakoaren, xedapen iragankorrak azaltzen dituen gutxieneko diru-sarreren bermeko subsidioak eta hirugarren pertsonagatiko subsidioak jasotzekoa.
Complementary Content
${loading}