Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Familia aldaketen aitorpenak eta ondorioak

Onuradunen betebeharrak

  • Onuradunak jakinarazi egin behar dio INSSari , hogeita hamar egunetan, prestazioaren eskubidea aldatu edo iraungiarazten zuen egoerak,  behar bezala egiaztatuta, eragiten dituen aldaketa guztiak.

    Ez da beharrezkoa agiriekin egiaztatzea Gizarte Segurantzaren Administrazioak zuzenean jakin badakizkien gertaera edo egoerak, adibidez, pentsioen edo subsidioen kopurua.
  • Urtero, apirilaren 1a baino lehen, onuradunak  aurreko urtean  jaso dituen diru-sarreren  aitorpen zehatza aurkeztu beharko du. ARAUBIDE IRAGANKORRA. Iraungitzear dagoen seme-alaba adingabearen familia-prestazioak kobratzen jarraitzen duten onuradunentzat.
  • Aurreko ataletan ezarritakoa bete ezean, jakinarazi gabeko aldaketek  prestazioaren murrizketa edo iraungipena eragiten dutenean, arau-haustetzat joko da, gizarte mailako arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren III.  Kapituluko 2.  atalaren arabera, hots, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako EDk onartutakoa kontuan hartuta.
  • Aldaketen ondorioz, eskubidearen iraungipena edo murrizketa ematen bada, hilabeteko laguntzak edo soberan ordaindu diren aldeak behar ez bezala jasotako prestaziotzat joko dira aldaketaren eragin ekonomikoak sortu zireneko hurrengo egunetik aurrera.  

Eskubidearen eragin ekonomikoak, hasiera, aldaketa eta iraungipena

  • Eskubidea aintzatesten denean eta prestazioaren zenbatekoa areagotzen duten eskubide-edukietan aldaketak egiten direnean, horien ondorioek eragina izango dute eskaera aurkeztu zeneko hiruhilabeteko naturalaren lehen egunetik aurrera.
  • Aldaketek eskubidearen iraungipena edo murrizketa eragiten dutenean, aldaketa bera izan deneko hiruhilabeteko naturaleko azken eguna arte ez dute eraginik izango.
  • Hala ere, iraungipena edo murrizketa konputagarriak diren urteko diru-sarrerek eragiten badute, aipatu diru-sarrerei dagokien hurrengo urtearen urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina.
  • Baliaezintasun edo erretiroagatiko pentsioekiko bateraezintasunagatik iraungitzen bada, ordaindutakoaren araberakoak ez diren modalitatean, pentsio eskaera aurkeztu zeneko hilabeteko azken egunean etengo dira ondorio ekonomikoak. 

Sortzapena / Ordainketa

  • Ardurapeko seme-alabagatiko edo adingabeagatiko laguntza ekonomikoen zenbatekoak, ekitaldi ekonomiko bakoitzean onuradunaren eskubidekoak diren hileko soldaten arabera ordainduko dira.

  • Ardurapeko seme-alabagatiko diru-laguntzak horrelakoak izango dira: 

    • Seihilekoa izango da, eta hilabete amaieran jasoko da, 18 urte baino gutxiagokoak direnean.

    • Hilekoa izango da, eta hilabete amaieran jasoko da, 18 urte baino gehiago eta desgaitasuna duten pertsonen kasuan.

Complementary Content
${loading}