Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoak

2015eko LGSSaren 351. a) artikuluan ezartzen den esleipen ekonomikoaren zenbatekoa urteko zenbateko gisa ezarriko da dagokion Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean.

Desgaitasunik gabeko seme-alabak edo 18 urtetik beherako adingabeak (Araubide iragankorra)

Lana babesteko eta lanaldiaren lan-prekarietatearen aurka borrokatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege-Dekretuaren 2 artikuluak areagotu egin du ardurapeko, desgaitasunik gabeko eta 18 urtetik beherako seme-alaba edo adingabeengatiko urteko zenbatekoa (2019ko apirilaren 1etik aurrera).


  • Urteko 588 euro (hileko 49,00 euro), onuradunen diru-sarrerek urteko 14.544,00 eurotan ezarritako muga gainditzen ez dutenean, gehi %15 ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera.

Diru-sarreren mugen taula familia ugariak ez direnentzat

Familia ugariak izanez gero, muga 21.888,00 eurokoa izango da, ardurapeko seme-alabak 3 baldin badira eta zenbateko horrek 3.546,00 euro gehiago izango ditu seme-alaba bakoitzeko laugarrenetik aurrera, hori barne.

Diru-sarreren mugen taula familia ugarientzat

  • Zenbateko txikiagoa eta aldagarria, onuradunaren diru-sarrerak kasu horretarako ezarritako muga baino handiagoak direnean baina zenbateko horri biderketa honen emaitza gehitzean lortutako kopurua baino txikiagoak direnean: seme-alabagatiko zein ardurapeko adingabeagatiko urteko laguntzaren kopurua bider onuradunaren ardurapean dauden seme-alaben edota ardurapeko adingabeen kopurua.

    Jasotako diru-sarreren eta arestiko paragrafokoa aplikatuta lortzen den aldearen parekoa izango da laguntzaren urteko zenbatekoa.

    Desberdintasun hori ardurapeko seme-alaba edo hartutako adingabekoen artean banatuko da, baita ekitaldi ekonomiko bakoitzeko dagokion hileko zenbatekoak ere.

    Ez da laguntza ekonomikorik aitortuko, desberdintasuna 49,00 euro baino gutxiagokoa denean, urteko eta seme-alaba zein ardurapeko adingabeko.


  • Gainera, 2019ko apirilaren 1az gero, desgaitasunik gabeko (edo ehuneko 33 baino gutxiagoko desgaitasunarekin) eta 18 urtetik beherako ardurapeko seme-alaba adingabeagatiko laguntza ekonomikoaren zenbatekoa areagotu egin da 637,92 eurora urtean (ardurapeko seme-alabagatiko laguntza ekonomiko hobetuari buruzko 8/2019 Errege Lege-Dekretuaren 2.3 artikulua), eskala bat aplikatuta etxeko diru-sarrerak baxuagoak direnean, etxeko familia-kide kopuruaren arabera kalkulatuta.

Horretarako, ulertuko da:

    1. Etxeko familia-kideak direla: aita, ama edo gurasoak eta bertan bizi diren seme-alaba guztiak, bai 18 urtetik beherakok, bai ehuneko 33ko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa duten 18 urtetik beherakoak, bai ehuneko 65eko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa duten 18 urtetik gorakoak. Ez dira familiako beste kideak kontuan hartuko, nahiz eta etxebizitza berean bizi.
    2. Kontuan hartuko dira diru-sarrera hauek: soilik aita, ama edo gurasoen diru-sarrerak. Ez dira, bada, kontuan hartuko etxeko beste kideen diru-sarrerak.

Etxeko familiako diru-sarreren eskala

Ardurapeko seme-alaba zein adingabekoak, 18 urtetik beherakoak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

  • 1000,00 euro urtean seme-alabako (83,33 euro hilean). Kasu horietan ez da errekurtso-mugarik eskatzen, minusbaliotasuna duen pertsona baita.

18 urtetik gorako eta %65eko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten seme-alabak

  • 5.647,20 euro urtean seme-alabako (470,60 euro hilean). Kasu horietan ez da errekurtso-mugarik eskatzen, minusbaliotasuna duten pertsonak baitira.

18 urtetik gorako eta % 75eko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten seme-alabak

18 urte edo gehiago dituzten seme-alabak, baldin eta % 75eko edo gehiagoko minusbaliotasuna badute eta kalte anatomiko zein funtzionalen ondorioz, bizitzaren oinarrizko ekintzetarako (janzteko, mugitzeko, jateko edota parekoetarako) beste pertsona baten laguntza behar badute:

  • 8.469,60 euro urtean seme-alabako (705,80 euro hilean). Kasu horietan ez da errekurtso-mugarik eskatzen, minusbaliotasuna duten pertsonak baitira.


ARAUBIDE IRAGANKORRA. Iraungitzear dagoen seme-alaba adingabearen familia-prestazioak kobratzen jarraitzen duten onuradunentzat.



Complementary Content
${loading}