Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Iraungipena

  • Berriz ere ezkontzeagatik edo izatezko bikote bihurtzeagatik. Hala eta guztiz ere, alarguntzagatiko pentsioa jasotzen jarraitu ahalko du, pentsioduna berriz ere ezkontzen bada edo izatezko bikote bihurtzen bada, honako baldintzak betetzen diren bitartean:
    • 61 urtetik gorakoa izatea eta ezgaitasun iraunkorragatiko edo elbarritasun handiagatiko pentsioa aitorturik izatea edo % 65etik gorako desgaitasuna egiaztatzea.
    • Alarguntzagatiko pentsioa pentsiodunaren diru-sarrera nagusia edo bakarra izan behar da. Diru-sarrera nagusitzat joko da, beronen zenbatekoa, gutxienez, pentsiodunaren urteko diru-sarreren %75 denean.
    • Senar-emazteak edo izatezko bikoteak duen urteko diru-sarrerak, beren jatorria edozein dela ere eta alarguntzagatiko pentsioa barne, urteko LGSren bikoitza ez izatea.
  • Eragilearen heriotza eragitean erruduntasun epai irmoa izateagatik.
  • Heriotzagatik.
  • Istripu batean desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.
  • Kondenatu izanagatik, epai irmoan, nolanahiko hilketa delituren bat edota lesioak egin izanagatik, eraso egindakoa ezkontidea, izatezko bikotea edo ezkontide ohia denean, bien artean berradiskidetzea izango balitz izan ezik.
    Kasu horietan, onartu beharreko alarguntzagatiko pentsioak, izan litezkeen zurztasunagatiko pentsioak handituko ditu.
Complementary Content
${loading}