Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak / baldintzak

Onuradunak

60 urtetik aurrera erretiroko kontribuzio-pentsioa jasotzeko eskubidea eman dezakete, koefiziente murriztaileekin, altan edo pareko egoeran dauden afiliatutako langileak, gainerako baldintzak betetzen dituztenean (kotizazioko gutxieneko aldia  eta gertaera kausatzailea), eta   ondorengo taldeetako batean daudenak:

  • Besteentzat lan egiten duten langileen Lan Mutualitate batean kotizatu dutenak (Gibraltarreko Espainiar Lan Mutualitatea, Tokiko Administrazioko Aurreikuspeneko Nazioko Mutualitatea eta Guineako Gizarte Aseguruen Kutxa barne) 67-1-1 aurretik.
  • RENFEn 67-7-14 aurretik sartu zirenak.
  • FEVE langileak, erabilera publikoko Trenen Konpainia Kontzezionarioenak eta "Ferrocarriles Vascos, Sozietate Anonimoa (SA)" enpresarenak, 69-12-19 aurretik sartu zirenean enpresotan.
  • Ikatzaren Mehatzagintzaren Erregimen Bereziaren aplikazio-eremuan 69-4-1 aurretik sartuta daudenak, eta 69-1-31 egunean edo lehenago Ikatzaren Lan Mutualitateren batean kotizatzen zutenak.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren aplikazio-eremuan zeudenak 70-8-1ean.

Kasu berezi jakin batzuren arauak

Interesdunak Gizarte Segurantzaren Sistemako erregimen desberdinetan kotizatu badu eta horietako batean ere ez baditu betetzen erretiroagatiko pentsioa jasotzeko ezarritako baldintzak, soilik kotizazioen xede izan diren erregimenetako bakoitzean egiaztatutako kotizazioak kontuan hartuta:

  • Pentsioa jasotzeko eskubidearen gaineko ebazpena kotizazio kopuru handiena egiaztatuta duen erregimenari lotuta emango da, interesdunak egiaztatutako guztiak horri kotizatutako gisa zenbatuta.
  • Langileak kotizazio kopuru handiena egiaztatzen duen erregimenean ezarritako adin baldintza betetzen ez badu, erregimen horretako pentsioa aitortu ahal izango da, betiere, kotizazio aldien guztizkoa ateratzeko kontuan hartutako gainerako erregimenetako batean adin baldintza betetzen badu. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dira:
    • 1967-01-01ean (edo dagozkion araudietan zehazturiko datan, beste data bat jasotzen duten erregimen edo kolektiboei dagokienez) edo lehenagoko edozein datatan mutualista izatea, edo atzerriko herrialderen batek adierazitako daten aurretik bertan egindako jarduerengatik kotizatutako aldiak edo baliokideak ziurtatzea (Espainian egin izanez gero, Lan Mutualitateren batean sartzea ekarriko zutenak eta, nazioarteko zuzenbideko arauei jarraiki, kontuan hartu behar direnak).

    • Langilearen lan bizitzan zehar guztira eginiko kotizazioen laurdena, gutxienez, erretiro aurreratua hartzeko eskubidea aitortzen duten erregimenetan egin izana edo erregimen horien aurrekarietan edo Gizarte Segurantzaren atzerriko erregimenetan egin izana. Nahikoa izango da gutxienez 5 urteko kotizazioa egiaztatzea aurrez aipaturiko erregimenetan, lan bizitzan zehar 30 urte edo gehiago kotizatu badira.

  • 65 urte baino gutxiagorekin erretiroagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea aitortzea, aurreko ataletan ezarritako baldintzak betez gero, interesdunak kotizazio kopuru handiena egin duen erregimenaren bidez egingo da, dagozkion arauak aplikatuz.
  • Erretiroagatiko pentsioa murriztu egingo da, % 8ko portzentajea edo dagokiona aplikatuta.
Complementary Content
${loading}