Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa

Pentsioaren zenbatekoa zehazteko, oinarri arautzaileari kotizatutako urteen arabera dagokion portzentaje orokorra eta, hala badagokio, lan bizitza luzatzearen portzentaje gehigarria aplikatuko dira, erretiroa une bakoitzean indarrean dagoen erretiro adinarekin baino gehiagorekin jasotzen hasten bada, dagokion koefiziente murriztailearekin batera.

Oinarri arautzailea

2022tik aurrera, kotizaziopeko erretiro-pentsioaren oinarri arautzailea zatiketa honen emaitza izango da: interesdunak egitate eragilearen aurreko hilabetearen aurreko 300 hilabeteetan dituen kotizazio-oinarriak zati 350 .

Kotizatzeko betebeharrik gabeko altako edo pareko egoera batetik eskuratzen bada pentsioa, oinarri arautzailearen (OA) zehaztapen-aldia ezin da atzera eraman kotizatzeko eskubidea amaitu zen unera arte.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren laugarren xedapen iragankorra aplikatuz 2013/01/01a baino lehenagoko legeria aplikatu behar zaien pertsonen kasuan, oinarri arautzailea zatiketa honen emaitza izango da: egitate eragilearen aurreko hilabetearen aurreko 180 hilabeteetan interesdunak izandako kotizazio-oinarriak zati 210.

Kotizazio-oinarriak eguneratzea:

Gertaera sortzailearen aurreko hilabetearen aurreko 24 hilabeteetako kotizazio oinarrien balio nominala hartuko da kontuan.

Gainontzeko kotizazio oinarriak Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) eboluzioaren arabera eguneratuko dira dagokien hilabetetik  aurrera aurreko paragrafoak aipatzen duen aldia hasten den aurreko hilabeteraino.

Hutsuneak integratzea:

OA kalkulatzeko hartuko den epean kotizatzeko obligazioa ez dagoen hilabeteak agertzen badira, lehen  48  kuotak  une bakoitzean dauden guztien gutxieneko oinarriarekin integratuko dira eta gainontzeko kuotak aipatutako oinarri minimo horren %50ekin.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren laugarren xedapen iragankorra aplikatuz 2013/01/01a baino lehenagoko legeria aplikatu behar zaien pertsonen kasuan, kotizazio-hutsuneak, kalkulu horren ondorioetarako soilik, Araubide Orokorrean sartuko dira 18 urtetik gorako langileentzat une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-oinarriarekin.

Hilabeteren batean kotizatzeko betebeharra hilabetearen zati batean bakarrik dagoenean, kotizatzeko betebeharrik ez dagoen hilabetearen zatiak aurreko lerrokadetan adierazitako integrazioa egingo du, baldin eta lehen aldiari dagokion kotizazio-oinarria ez bada iristen adierazitako hileko gutxieneko oinarriaren zenbatekora. Kasu horretan, integrazioa azken zenbateko horretaraino iritsiko da.

Etxeko langileentzako sistema berezian sartutako langileen kasuan, 2012tik 2023ra bitartean, erretiro-pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko benetan kotizatutako aldiak bakarrik hartuko dira kontuan (hutsuneak kontuan hartu gabe).

Nekazaritzako besteren konturako langileen Sistema Berezian sartzen diren langileen kasuan, 2012-01-01etik aurrera, OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako epeak bakarrik hartuko dira kontuan (hutsuneak ez dira beteko).

Lanaldi partzialeko, txandakako eta aldizkako langile finkoak direnean, hauxe edukiko da kontuan:

  • Kotizatzeko beharrik izan ez den epeen integrazioa une bakoitzean aplikagarriak diren kotizazioaren gutxieneko oinarriekin egingo da, kotizatzeko beharra eten edo iraungi zen datako kontratatutako orduei dagokiena. Kotizatzeko beharra hilabetearen zati batean baino ez bada, integrazioa kotizatzeko beharrik ez den hilabetearen zatian egingo da, betiere dagokion kotizazio-oinarria aipatu gutxieneko oinarrira iristen ez bada.
  • Aldizkako lan kontratu finkoa duten langileen denboraldi zein kanpainen arteko aldietan izan ezik, ez dira inola ere kotizazio hutsunetzat joko lanaldi mugatuko kontratuak berak eragindako zerbitzu etenaldien kausagatik lanik egiten ez deneko orduak zein egunak.

Kotizazio-oinarrien igoerak:

Ezingo dira zenbatu azken bi urteetako kotizazio oinarrien areagotzeak, aplikagarria den hitzarmen kolektiboan edo dagokion sektorean zehazten den urteko batezbestekoa baino gehiago handitzen diren soldatak.

Ez dira kontuan hartuko lege xedapenetan eta antzinatasun eta maila profesionala legez igotzeko hitzarmen kolektiboetan zehazten diren arauak hertsiki aplikatzetik ondorioztatutako soldata igoerak, ezta lege xedapenetan edo hitzarmen kolektiboetan araututako beste edozein ordainketa kontzeptutik ondorioztatutako soldata igoerak ere.

Enplegu-aniztasuna:

Enpresa desberdinetan kotizatutako oinarriak beren osotasunean zenbatuko dira, oinarri horien guztien baturak une bakoitzean indarrean dagoen gehienezko kotizazio muga gainditzen ez duen bitartean.

Jarduera-aniztasuna:

Hainbat araubidetako kotizazioak egiaztatzen direnean eta araubide horietako batean pentsioa jasotzeko eskubiderik sortzen ez denean, azken horretan jarduera-aniztasuneko araubidean egiaztatutako kotizazio-oinarriak pentsioa sortzen den araubideko oinarriei metatu ahal izango zaizkie, haren oinarri arautzailea zehazteko soilik, eta oinarrien baturak ezin izango du gainditu une bakoitzean indarrean dagoen gehieneko kotizazio-muga.

Kuoten salbuespen kasuak (*):

Gertakari arruntengatiko kotizaziorik egin ez den jarduera-aldiengatik (aldi baterako ezintasunagatiko subsidiorako izan ezik), Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 152. artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatu behar zaielako erretiro-pentsioa eskuratzeko adinera iritsi diren besteren konturako langileei eta kooperatibetako bazkide langile edo lan-bazkideei, honako arau hauek hartuko dira kontuan:

  1. Interesdunak kotizatu dituen oinarriak hartuko dira kontuan, aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batez bestekoa handiagotzearen emaitza baino handiagoak ez diren bitartean, azken urtean zehaztutako KPIren batez besteko aldakuntzan, gehi bi portzentaje puntu.
  2. Aitorturiko kotizazio-oinarriak aurreko urteko batezbestekoa baino handiagoak balira, 1. arauan xedatutakoaren arabera areagotuta, zenbateko hori hartuko da kotizazio-oinarritzat.
  3. 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatzeko, kotizaziotik kanpo utzi zaion jarduerari eta hark burutzen duen jardunaldiaren baliokideari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira.
  4. Aurreko urte naturaleko hileko guztietan kotizazio-oinarririk ez balego, dauden kotizazio-oinarrien batezbestekoa erabiliko da, haiei dagokien hilabete-kopuruarekin zatituz.
  5. Kuoten salbuespenari lotutako jarduerak kotizazio-oinarririk izan ezean, salbuespen hori hasten den aurreko urtean besteren kontura egindako lanengatik interesdunak dituen kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, kotizazioa salbuesten duen lanaldi berdintsuan.
  6. Aurreko urtean kotizazio-oinarririk ez balego, haiek dauden lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan eta 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatuko da, eta aurreko ataletan aipatu diren arauak aplikatuko dira. Batezbesteko hori kuoten salbuespen aldiari dagokion urtera iritsi arteko aurreko urte naturalaren edo naturalen batez besteko aldakuntza portzentajean areagotuko da.

OAn kontuan hartuko den kotizazio-oinarria seme-alabak edo harreran hartutako adingabeak zaintzeagatik laguntzak jasotzen diren kasuetan:

  • Seme-alabak edo harreran hartutako haurrak zaintzeagatik diru-laguntzak jasotzeko zenbagarria den aldia kotizatutzat hartzen denean diru-laguntza horien oinarri arautzailea zehazteko kalkulu-aldiaren barruan aurkitzen denean, kontuan hartuko den kotizazio oinarria, onuradunaren kotizazioaren etenaldia hasi zen datako aurreko sei hilabeteei dagozkien kotizazio oinarrien batezbestekoak osatuko du, kotizazioan etenaldiak daudenean, zenbatzen den aldi bakoitzaren aurreko sei hilabeteetako kotizazioei dagozkienak.
  • Onuradunak ez balu aipatutako sei hilabeteko aldia kotizatu, kotizazioa eten aurreko aldiari dagozkien kotizazio oinarri egiaztatuen batezbestekoa hartuko da kontuan.

Ehunekoa

2013-01-01etik aurrera aplikatu beharreko portzentajea:

Portzentajea Gizarte Segurantzari kotizatutako urteen arabera aldatzen da, honako eskala hau aplikatuz: 15 urterekin, % 50; eta hamaseigarren urtetik aurrera % 0,19 gehiago kotizatutako hilabete bakoitzagatik (1. eta 248. hilabeteen artean) eta % 0,18 gehiago 248. hilabetetik aurrera. Dena den, oinarri arautzaileari aplika dakiokeen portzentajeak ezin izango du % 100 baino gehiagokoa izan, pentsioa aplikagarri den adina baino beranduago jasotzen den kasuetan izan ezik.

Eskala horren arabera zehaztutako zenbatekoari une bakoitzean dagokion iraunkortasun faktorea aplikatuko zaio. 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak atzeratu egin du jasangarritasun-faktore horren ezarpena.

Nolanahi ere, 2023ko urtarrilaren 1 baino lehen sartuko da indarrean.

Dena den, 2027ra arte, pixkanakako aldi iragankor bat ezarriko da, eta ordura arte aipatutako portzentajeen ordez honako hauek aplikatuko dira:

PORTZENTAJEA – ERRETIROA – KOTIZATUTAKO URTEAK
APLIKAZIO
-
EPEA
LEHEN
15 URTEETAN
URTE GEHIGARRIAK GUZTIRA
Urteak % HILABETE
GEHIGARRIAK
KOEFIZIENTEA    %     URTEAK URTEAK   %  
2013tik 2019ra 15 50 1etik 163ra
Gainerako 83 hilabeteetan
0,21
0,19
34,23
15,77
15 50 Guztira, 246 hilabete 50,00 20,5 35,5 100
2020tik 2022ra 15 50 1etik 106ra
Gainerako 146 hilabeteetan
0,21
0,19
22,26
27,74
15 50 Guztira, 252 hilabete 50,00 21 36 100
2023tik 2026ra 15 50 1etik 49ra
Gainerako 209 hilabeteetan
0,21
0,19
10,29
39,71
15 50 Guztira, 258 hilabete 50,00 21,5 36,5 100
2027tik aurrera 15 50 1etik 248ra
Gainerako 16 hilabeteetan
0,19
0,18
47,12
2,88
15 50 Guztira, 264 hilabete 50,00 22 37 100


Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra

2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.

Amatasunagatiko osagarriaren eskubidea izateko seme-alabaren beste gurasoak kotizaziopeko pentsioen osagarria eskatzen badu eta jasotzea badagokio, onartzen den hileko zenbatekoa amatasunagatiko osagarriari kenduko zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiko dira, baldin eta laguntza eskatu eta hurrengo sei hilabeteen barruan ebazpena ematen bada, edo, hala badagokio, pentsioaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe hori iraganik, ondorioak hurrengo zazpigarren hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango dira.

Genero-arrakala murrizteko osagarria

Genero-arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarria ordezkatu du, eta, horren ordez, genero-arrakala murrizteko osagarri bat ezarri du. Osagarri horren helburua da  emakumeek beren ibilbide profesionalean jasan duten kaltea zuzentzea, seme-alaben zaintzari dagokionez zeregin nagusia beren gain hartzeagatik, eta pentsioen esparruan proiektatzen dena.

2013-01-01 baino lehenagoko legeriari heltzen diotenei aplikatzen zaien ehunekoa:

Portzentajea Gizarte Segurantzari kotizatutako urteen arabera alda daiteke, eskala honi jarraituz: % 50 lehen 15 urteetan, % 3 hamaseigarren urtearen eta hogeita bosgarren urtearen arteko urte gehigarri bakoitzarengatik, eta % 2 hogeita seigarren urtetik aurrera (35. urtean % 100era iritsi arte).

KOTIZATUTAKO URTEEN ARABERAKO PORTZENTAJEEN ESKALA
Kotizatutako urteak Oinarri arautzailearen
Ehunekoa
15 urterekin % 50
16 urterekin % 53
17 urterekin % 56
18 urterekin % 59
19 urterekin % 62
20 urterekin % 65
21 urterekin % 68
22 urterekin % 71
23 urterekin % 74
24 urterekin % 77
25 urterekin % 80
26 urterekin % 82
27 urterekin % 84
28 urterekin % 86
29 urterekin % 88
30 urterekin % 90
31 urterekin % 92
32 urterekin % 94
33 urterekin % 96
34 urterekin % 98
35 urterekin % 100

Honako kotizazio-urte hauek hartuko dira kontuan:

    • Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra.

    • Gizarte Segurantzako Erregimen Berezi desberdinak.

    • Garai bateko Zahartzaro eta Baliogabetasun Aseguruaren eta/edo Lan Mutualismoaren Erregimenak.

    • Erregimen integratuak, horiek ezarri baino lehenagokoak barne, baldin eta horietan ezarritako prestazioak jasotzeko zenbatu ahal izan baziren.

    • Gizarte aurreikuspenerako beste erakunde batzuk, integratzeke dauden erregimenei dagozkienen ordezko gisa arituko direnak.

    • Estatuko Klase Pasiboen Erregimenari egindakoak.

    • 1959-01-01 baino lehenago garai hartan funtzionario kargurik ez zuten langileek Administrazio Publikoei eta horien menpeko erakundeei egindakoak.

    • Justizia Administrazioko  langileen kotizazioak kotizatutako alditzat joko dira, egindako zerbitzuen ziurtagirian ageri diren lan egindako aldien eta kotizazioen ziurtagirian ageri direnen artean aldeak daudenean. Aldi horiek ez dira sartuko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetan, eta, beraz, kotizatutakotzat joko dira, interesdunak hala eskatuta, pentsioa sortzen edo berrikusten den unean.

Kotizazio-urteak zenbatzeko arauak:

Kotizazioak 1967-01-01 baino beranduago egiten badira, kotizatutako egun guztiak hartuko dira kontuan eta egun guztien kopurua zati 365 egingo da, kotizatutako urte kopurua ateratzeko. Urtearen zati bat ezin izango da urte oso gisa zenbatu; izan ere, kotizatutako lehen 15 urteak gainditu ondoren, oinarri arautzaileari aplika dakiokeen portzentajea kotizatutako hilabete gehigarri bakoitzeko areagotzen da.

1967-01-01 baino lehenagoko kotizazioak badaude, kotizatutako urte kopurua honako kotizazio hauek batuta lortzen diren kotizatutako guztizko egun kopurua zati 365 eginda lortzen da (urte zatiak urte oso gisa zenbatu gabe):

  • Erregimen orokorrean eta beste erregimen batzuetan 1967-01-01 baino lehen kotizatutako egunak.
  • Zahartzaro eta Baliogabetasun Aseguruari eta Lan Mutualismoari 1960-01-01 eta 1966-12-31 artean kotizatutako egunak, baldin eta gainjartzen ez badira.
  • Langileari dagozkion hobekuntza-egunak, 67-1-1 egunean betetako urteen arabera, Zahartzaro eta Ezintasun Aseguruan eta Lan Mutualismoan kotizatutakoa ziurtatzen denean, ondorengo eskalaren arabera:

KOTIZAZIO URTEAK ETA EGUNAK ORDAINTZEKO ESKALA
1967-01-01eko adina Urteak Egunak
65 urte 30 318
64 urte 30 67
63 urte 29 182
62 urte 28 296
61 urte 28 46
60 urte 27 161
59 urte 26 275
58 urte 26 25
57 urte 25 139
56 urte 24 254
55 urte 24 4
54 urte 23 118
53 urte 22 233
52 urte 21 347
51 urte 21 97
50 urte 20 212
49 urte 19 326
48 urte 19 76
47 urte 18 191
46 urte 17 305
45 urte 17 55
44 urte 16 169
43 urte 15 284
42 urte 15 34
41 urte 14 148
40 urte 13 263
39 urte 13 12
38 urte 12 127
37 urte 11 242
36 urte 10 356
35 urte 10 106
34 urte 9 220
33 urte 8 335
32 urte 8 85
31 urte 7 199
30 urte 6 314
29 urte 6 64
28 urte 5 178
27 urte 4 293
26 urte 4 42
25 urte 3 157
24 urte 2 272
23 urte 2 21
22 urte 1 136
21 urte 0 250

Legez ezartzen den adina baino handiagoa duten langileei aplikatuko zaien osagarria.

  • Kasu bakoitzean aplikagarria den erretiro-adina baino handiagoa den erretiroagatiko pentsioa jasotzen denean, baldin eta adin hori betetzean gutxieneko kotizazio epea bete bada, interesdunari pentsio hori eskuratzeko baldintzak bete zituenetik kotizatutako urte oso bakoitzeko osagarri ekonomiko bat onartuko zaio. Osagarri hori modu hauetakoren batean ordainduko da, interesdunak nahi duenaren arabera:
    1. % 4ko portzentaje gehigarria urte oso kotizatu bakoitzeko, adin hori bete zuenetik pentsioa eragin duen gertaera arte.

      Lortutako ehuneko gehigarria kotizatutako hilabeteen arabera interesdunari oro har dagokionari gehituko zaio, eta hortik ateratzen den ehunekoa oinarri arautzaileari aplikatuko zaio pentsioaren zenbatekoa zehazteko. Zenbateko hori ez da inola ere izango dagokion EAOLan kotizaziopeko pentsioentzat ezarritako gehieneko muga baino handiagoa.

      Aitortutako pentsioaren zenbatekoa aipatutako gehieneko mugara iristen bada portzentaje gehigarria aplikatu gabe edo zati batean bakarrik aplikatuta, interesdunak honako hau jasoko du:

      • Gehienezko pentsioa.
      • Zenbateko hori lortzeko, une bakoitzean indarrean dagoen gehieneko zenbatekoari portzentaje gehigarri bat aplikatuko zaio, pentsioaren zenbatekoa zehazteko erabili ez dena, goitik hurbilen dagoen unitatera biribilduta. Aipatutako zenbateko hori iraungitako hilabetean sortuko da eta hamalau ordainketa desberdinetan egingo da. Zenbateko horren eta interesdunak aitortuta duen pentsioaren edo pentsioen urteko baturak ezin izango du gainditu une bakoitzean indarrean dagoen kotizazio-oinarriaren gehieneko muga, hori ere urteko zenbaketan.
    2. Urte oso bakoitzeko oroharreko zenbateko bat, adin hori bete zuenetik pentsioa eragin duen gertaerara kotizatutakoa arte kotizatutakoa. Zenbateko hori zehazteko, lehen data horretan egiaztatutako kotizazio-urteak hartuko dira kontuan. Hona hemen kalkulatzeko formula:

      • 44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu baduzu:

        Ordainketa bakarrerako formula, 44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatuta
      • Gutxienez 44 urte eta 6 hilabete kotizatu badituzu, aurreko zifra % 10 handitu da:
        Ordainketa bakarrerako formula, gutxienez 44 urte eta 6 hilabeteko kotizazioarekin

        Aitortutako pentsioaren zenbatekoak gertaera eragilearen egunean aplika daitekeen gehieneko muga gainditzen duenean, oroharreko zenbatekoa kalkulatzeko, gehieneko muga hori hartuko da urteko hasierako pentsiotzat. 

    3. Aurreko irtenbideen konbinazioa (aukera mistoa), baldin eta gutxienez bi urte oso kotizatu dituela frogatzen badu erretiroko ohiko adina bete zuenetik erretiroagatiko pentsioaren gertaera eragilera arte. Kasu horretan, osagarria honela finkatuko da: 
      • Aplikatu beharreko erretiroaren ohiko adina betetzen den egunetik erretiroagatiko pentsioaren gertaera eragilera bitarte bi urtetik hamar urte oso kotizatuak daudela egiaztatzen denean, osagarria honako hau izanen da: 
        • Ehuneko gehigarri bat, ehuneko 4, aldi horren erdiko urte bakoitzeko, zenbaki oso txikiena hartuta. Ehuneko horri 1. puntuan ezarritako aurreikuspenak aplikatuko zaizkio. 
        • Oroharreko zenbateko bat, gainerako denboraldiagatik, 2. puntuan adierazitakoaren arabera zehaztua. 
      • Aplikatu beharreko erretiroko ohiko adina betetzen den egunetik pentsioaren gertaera eragilera bitartean hamaika urte oso kotizatu edo gehiagoko aldia frogatzen bada, osagarria honako hau izanen da: 
        • Epe horretako bost urteko oroharreko zenbatekoa, 2. puntuan adierazitakoaren arabera zehaztua. 
        • Gainerako urte bakoitzeko % 4ko ehuneko gehigarria, 1. puntuan ezarritako aurreikuspenak aplikatuko zaizkiona. 

Kontuan hartu beharreko kotizatutako aldia kontatzeko, urte osoak hartuko dira, zatikia urte batekin parekatu gabe.

  • Hautaturiko modalitatea edozein dela ere, kontuan hartu beharreko kotizatutako aldia kontatzeko, ez dira kontuan hartuko benetako lanik ez dakarten altaren pareko egoeretan egon diren aldiak.
  • Hautapena behin bakarrik egingo da, pentsioa eskatzen den unean, eta gero ezin izanen da aldatu. Egiten ez bada, 1. puntuan jasotako osagarria aplikatuko da.

  • Osagarri hori jasotzea bateraezina da zahartze aktiborako sarbidearekin (erretiro aktiboa). Horren arabera:

    • Osagarria portzentaje gehigarriaren modalitatean jasotzea erabakiz gero, hura jasotzea bertan behera geldituko da lana eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 214. artikuluan (erretiro aktiboa) aurreikusitako lanaren eta erretiroagatiko pentsioaren bateragarritasun-erregimena aplikatu bitartean.

    • Osagarria oroharreko zenbatekoan edo formula mistoan jaso nahi bada, ezin izango da aplikatu lana eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 214. artikuluan aurreikusitako lanaren eta erretiroagatiko pentsioaren arteko bateragarritasun-erregimena. 

  • Onura hori ez da aplikatuko erretiro partzialaren, ez erretiro malguaren kasuetan, ezta erretiro-adina murrizteko koefizienteak aplikatzekoak direnean ere. Beraz, gertaera eragilearen egunean erretiro-pentsioa legez ezarritako ohiko erretiro-adina baino adin erreal handiagoan eskuratzen duten langileei soilik aplikatuko zaie onura hori.

  • 2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen zaienentzako ehuneko osagarria:

    • Kotizatutako urte oso bakoitzaren, edo legez kotizatutzat hartzen denaren % 2, 65 urte bete zituenetik pentsioa jasotzea eragin duen gertaeraren datara arte.
    • % 3, interesdunak, 65 urte betetzean, gutxienez 40 urte kotizatu dituela egiaztatzen duenean.
  • 1967ko urtarrilaren 1etik eta data baliokidetik mutualista diren langileak:

    Erretiroagatiko pentsioa legez ezarritakoa baino adin handiagoarekin jasotzen bada, GZLOren 210 artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko da pentsioaren zenbatekoa.

Lanaldi partzialeko langileak

  • Erretiroko eta ezintasun iraunkorreko prestazioen oinarri arautzailea arau orokorraren arabera kalkulatuko da.
  • Erretiro-pentsioen eta gaixotasun arruntak eragindako ezintasun iraunkorraren pentsioen zenbatekoa zehazteko, lanaldi partzialeko lanak daudenean, langilea altan egon den aldi guztiak hartuko dira kontuan, lanaldiaren iraupena edozein izanik ere.
  • Dagokion oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa eskala orokorraren arabera zehaztuko da (GSLOren 210.   artikulua eta  bederatzigarren xedapen iragankorra), eta langilea altan egondako egunak hartuko dira kontuan, lanaldiaren iraupena edozein dela ere.

(*) Ez dute kuotarik ordaindu beharko 65 urte edo gehiagoko langileek:

2013-01-01etik aurrera:

Enpresaburuek eta langileek ez dute kontingentzia arruntengatik kotizatu beharko Gizarte Segurantzan, kontingentzia horien ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik izan ezik, lan kontratu mugagabeak dituzten besteren konturako langileen eta kooperatibetako kide edo langileen kasuan, jarraian zehazten diren kasuetako batean daudenean:

  • 65 urteko adina, eta 38 urte eta 6 hilabete kotizatuta.
  • 67 urte eta 37 urte kotizatuta.
     

Aipatutako kasu guztietan, kotizatu diren urteak zenbatzeko, ez dira kontuan hartuko aparteko ordainsarien zati proportzionalak.

Aurreko paragrafoetan aipatzen den adina betetzen duenean langileak ez baditu kasu bakoitzak eskatzen dituen urteak kotizatu , kasu bakoitzean eskatzen diren kotizazio urteak egiaztatzen direnetik izango da aplikagarri kotizazioen salbuespen hori.

Salbuespen hauek ez zaizkie aplikatuko Estatuko Administrazio Orokorraren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. Tituluak arautzen dituen Administrazio edo Organismo publikoetarako lan egiten duten langileei dagozkien kotizazioei.

2013ko urtarrilaren 1a baino lehen 112bis artikuluan aurreikusitako salbuespenak aplikatzen zaizkien eta erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea data horren ondoren lortzen duten langileentzat, salbuespen horiek iraun duten denboraldia kotizatutzat hartuko da dagokien pentsioa kalkulatzeko orduan.

2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen zaienei:

Enpresariek eta langileek ez diote langabeziagatik, Soldatak Bermatzeko Funtsagatik, prestakuntza profesionalagatik eta kontingentzia arruntengatik ezer ordaindu beharko Gizarte Segurantzari (hauen ondorioz aldi baterako ezintasuna gertatzen denean izan ezik) besteren kontura lan egiten duten eta aldi baterako lan-kontratuak dituzten langileei eta kooperatibetako kide edo langileei dagokienez, baldin eta 65 urte edo gehiago badituzte eta Gizarte Segurantzan 35 urte edo gehiago kotizatu dituztela egiaztatzen badute, xede honetarako aparteko ordainsarien parte proportzionalak kontuan hartu gabe.

65 urte betetzean langileak ez baditu 35 urteak kotizatu, kotizatzeko salbuespena 35 urte horiek kotizatu direla egiaztatzen den unetik aurrera aplikatu ahal izango da.

Salbuespen hauek ez zaizkie aplikatuko Estatuko Administrazio Orokorraren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. Tituluak arautzen dituen Administrazio edo Organismo publikoetarako lan egiten duten langileei dagozkien kotizazioei.

Complementary Content
${loading}