Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kudeaketa / Eskaerak

Kudeaketa, eskubidea aitortzea eta kontrolatzea

  • Asegurudun edo haren onuradun izaeraren aitorpena eta kontrola, oro har,  Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS) ardura izango da, edo, hala balegokio, Itsasoko Gizarte Institutuarena (ISM), haien zuzendaritza probintzialen bitartez. Lan hori automatikoki egingo da maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3. artikuluaren 2. atalak aurreikusten dituen kasuetan.

    Desgaitasundun pertsonen,  erregistratu gabe edo Espainiako biztanle gisa baimenduta ez dauden atzerritarren, nazioarteko babesa eskatu dutenen, berrezarpen eta gogoeta aldian dauden gizakien salerosketaren biktimen eta osasun laguntzako hitzarmen bereziak sinatutakoan uztailaren 26ko  |576/2013 R.D.ak arautzen duen SNSren asegurudun edo onuradun izaera ez duten pertsonen kasuan, osasun laguntza jasotzeko eskubidea aitortzeko erantzukizuna  Autonomia Erkidegoena (AAEE) izango da.
  • Asegurudunaren edo onuradunaren izaera aitortu ondoren, osasun laguntza jasotzeko eskubidea eskumen hori duten osasun-administrazioek emango dute; haiek lagunduko diete herritarrei osasun laguntzaren prestazioak jasotzen. Horretarako, AAEEtako Osasun Zentroek osasun txartel indibiduala igorriko diete.
  • Atzerritarren arloan eskumena duten erakundeek INSSri (edo ISMri) jakinaraz diezaizkiokete, interesdunaren baimenik gabe, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3. artikuluaren 3. eta 4. ataletan jasotzen diren baldintzak egiaztatzeko beharrezkoak diren datuak.
  • Era berean, INSSk (edo ISMk) Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileen eta zerbitzu erkideen edo eskumeneko administrazio publikoen organoen fitxategietan dauden datuak trata ditzakete, aseguratuaren edo onuradunaren izaera egiaztatzeko beharrezkoak badira. Datu horiek INSSri (edo ISMri) lagatzeko ez da interesdunaren baimenik behar.

    INSSk (edo ISMk) aurreko bi paragrafoetan jasotzen den informazioa tratatuko du, eskumeneko osasun-administrazioei osasun-laguntzaren eskubidea aitortzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko beharrezkoak diren datuak jakinarazteko. INSSri (edo ISMri) jakinarazitako edozein aldaketak banakako osasun-txartelean dagozkion ondorioak izan beharko ditu.

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak

PRESTAZIOA BIDERATZEKO BEHARREZKOAK DIREN INDARREKO AGIRIAK:

(Konpultsatzeko kopia edo fotokopia konpultsatua erantsita daraman jatorrizko agiria; nortasun agirientzat jatorrizkoa erakustea nahikoa izango da)

KASU GUZTIETAN (titularrek nahiz onuradunek):

  • Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI), 14 urtetik gorakoen kasuan.
  • Europar Batasuneko (EB) edo Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) Akordioaren barruko Estatuetako edo Suitzako herritarrak: Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda egotearen ziurtagiria, pasaporte edo nortasun-agiriarekin batera.
  • Gainerako herrialdeetako herritarrak: indarreko atzerritarraren nortasun-txartela (ANT) eta pasaportea. EBko edo EEEko Akordioaren barruko Estatuetako edo Suitzako titularren onuradunak badira, egoitza-txartela eta EB/EEE/Suitzako herritar baten senidearen NIE aurkeztu beharko dituzte. 

KASUEN ARABERA

  • Erroldaren ziurtagiria eskatzailearen bizilekuan.
  • Osasun-prestazioaren derrigorrezko estaldura beste bide batetik ez izatearen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Administrazioaren tutoretzapean dauden adingabeen kasuan, babesgabetasunaren aitorpenaren ebazpena.

ONURADUNENTZAKO ESKUBIDEA ESKATZEN BADUTE BAKARRIK:

  • Hala badagokio:
    • Familia-liburua, Erregistro Zibilaren aktak edo ahaidetasuna egiaztatzen duten ziurtagiri ofiziala. 
  • Ondorengoak eta antzeko pertsonak:
    • Adopziozko seme-alabak edo adopzioa bideratzen ari direnak: adopzioaren egiaztagiria edo adoptatzeko izapideak hasi diren egiaztagiria, eskumeneko Autonomia Erkidegoko erakundeak emandakoa.
    • Hartutakoak: Autonomia Erkidegoko eskumeneko erakundeak egindako auto judiziala edo harreraren ziurtagiria.
    • %65eko edo hortik gorako desgaitasunaren ziurtagiria, hala badagokio.
    • Eskatzailearekin elkarbizitza egiaztatzen duen Udalak igorritako Ziurtagiria (ez zaie seme-alabei eta hartutako adingabeei eskatzen).
    • Anai-arrebak: Familia-liburua edo horren baliokidea den agiria, pertsona aseguratuaren anaiaren edo arrebaren izaera egiaztatzeko.
  • Titularraren izatezko bikotea:
    • Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria, edo bizilekua, edo izatezko bikotea egiaztatzea, eskritura publikoaren bidez.
  • Ezkontide ohia:
    • Banantzearen edo dibortzioaren epaia, eta pentsio konpentsatzailea jasotzeko eskubidea aitortzen duen egiaztagiria.
  • Dokumentazioa aurkezteko, zoaz Gizarte Segurantzako Bulego batera; edo, ziurtagiri digitala baduzu, honako Zerbitzu hau ere erabil dezakezu: Osasun Laguntza. Eskubidea aintzatesteko eskaera, baldin eta ziurtagiri digitala baduzu. 
Complementary Content
${loading}