Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak/ babestutako egoerak

Asegurudunak

Espainiako osasun-laguntzak, funts publikoen kontura, Osasun Sistema Nazionalaren bidez (SNS), aseguratuak diren pertsonei bermatuko zaizkie.

  • Aseguratuen izaera izango dute kasu hauetako batean dauden pertsonek:
    1. Norbere zein besteren konturako langile izatea, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta alta edo haren baliokide den egoeran.
    2. Gizarte Segurantzaren sistemaren pentsiodun Izatea.
    3. Gizarte Segurantzaren beste edozein aldizkako prestazio jasotzea, langabeziagatiko prestazioa eta diru-laguntza eta antzerakoak barne.
    4. Langabeziagatiko prestazio edo diru-laguntza edo antzerakoak agortu izana, langabezian egotea, asegurudun izateko baldintzarik ez betetzea eta Espainian bizitzea. Kasu hau ez da aplikatuko maiatzaren  28ko 16/2003 Legearen 3. artikuluak zehazten dituen pertsonengan (erregistratu gabeko edo Espainian bizitzeko baimenik ez duten atzerritarrak).
  • Aurreko puntuan edota abuztuaren 3ko 1192/2012 R.D.ren 3. artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten pertsonak, osasun-prestaziorako derrigorrezko estaldura beste bide batetik ez dutenak baina jarraian deskribatzen diren egoeretako batean daudenak: 
    • Espainiar nazionalitatea izatea eta Espainian bizitzea.
    • Europar Batasuneko Estatu-kideren bateko, Europako Esparru Ekonomikoko edo Suitzako nazionalak izatea eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda egotea.
    • Aurreko ataletan zehaztutako herrialdeetakoak ez izatea edo aberrigabea izatea, Espainian bizitzeko baimenarekin, betiere baimen hori araudi espezifikoak xedatzen dituen baldintzak aintzat hartuta indarrean mantentzen bada.
    Beste bide batetik egindako osasun-prestazioaren derrigorrezko estaldurari dagokionez, ez da estalduratzat hartuko derrigorrezko aseguru berezietatik etorritakoa, pertsona aseguratuak garatutako jarduera jakinek eragindako osasunerako arriskuetatik etorritakoa, berak hitzartzen baditu, edo hirugarren baten bidez egiten badu. Ez estalduratzat ere hartuko Gizarte Segurantzaren sistemari dagokion erregimenetik kanpoko gizarte-aurreikuspeneko mutualitate batean badago.
  • Administrazioaren tutoretzapean dauden adingabeak aseguruduntzat joko dira.

Espainian osasun-laguntza jasotzeko Erregimen iragankorra:
Apirilaren 20ko 16/2012 Errege lege dekretua indarrean sartu aurretik Espainian osasun-laguntza jaso badezakete eta maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3. artikuluaren 2. ataleko kasuetako batean oinarrituta edo aldebiko hitzarmen edo komunitate araudia aplikatuz asegurudun izaera ez badute, bataren zein bestearen onuradunek 2012ko abuztuaren 31ra arte laguntza jasotzen jarraitu ahalko dute, asegurudunaren eta haren onuradunaren izaera egiaztatu beharrik gabe, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3. artikuluak aurreikusten dituen baldintzekin bat eginda.

Onuradunak

Asegurudunaren onuradun izaera izango dute egoera hauetako batean dauden pertsonek, betiere hurrengo ataletan zehazten diren baldintzak beteta:

  • Asegurudunaren ezkonlagun izatea edo harekin bizitzea, ezkonlagunen baliokide den afektibitate harremanarekin, izatezko bikote izanda.
  • Ezkonlagun izandakoak izatea edo judizialki bananduta egotea, bi kasuetan ere asegurudun pertsonaren kargura, harengandik pentsio konpentsatzailea jasotzeko eskubidea izateagatik.
  • Asegurudunaren edo haren ezkonlagunaren ondorengoa edo haren baliokide izatea, baita ezkonlagunarengandik edo izatezko bikotearengandik judizialki bananduta badago ere, bi kasuetan asegurudunaren kargura, eta 26 urte baino gutxiago izatea; 26 urte baino gehiago izanez gero, %65eko desgaitasun maila izan beharko du gutxienez.

    Ondorengoen izaera baliokidea izango dute hauek:
    • Asegurudun baten, haren ezkonlagunaren (bananduta egon arren) edo izatezko bikotearen tutoretza edo legezko harrera jasotzen duten adingabeak, baita lehenaldian ezkonlagun izandakoarenak ere; azken kasu horretan, tutoretza edo harrera dibortzioa edo ezkontza-deuseztasunaren aurretik sortu izan beharko litzateke.
    • Pertsona aseguratuaren anai-arrebak.

    Ondorengoak eta haien baliokideak asegurudunaren kargura bizi direla ulertuko da batera bizi eta ekonomikoki haren menpe baldin badaude. Helburu horietarako, kontuan hartu beharko da hau:

    • Emantzipatu gabeko adingabeak asegurudunaren kargura bizi direla ulertuko da beti.
    • Lanak, ikasketek edo antzerako egoerek eragindako banaketa kasuetan, asegurudunarekin batera bizi dela ulertuko da. 
    • Adindunak eta emantzipatutako adingabeak ekonomikoki asegurudunaren menpe ez daudela ulertuko da urteko diru-sarrerek Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoak (IPREM) urte baterako zehazten duen zenbatekoa bikoizten badute.

Aurreko paragrafoetan aipatutako pertsona guztiek onuradun izaera izango dute, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Asegurudun izaera ez izatea, abuztuaren 3ko |1192/2012 R.D.aren 2.1. artikuluak xedatutakoarekin bat. 
  • Espainian bizitoki baimendu eta benetakoa izatea, Espainiara aldi baterako datozen eta enpresak Espainiatik kanpora bidalitako langileen kargura dauden kasuak salbu, betiere azken horiek altaren egoera baliokidean badaude, Espainiako Gizarte Segurantzan dagokien erregimenean kotizatuta.

3. artikulu horren arabera onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsonek ezin izango dute abuztuaren 3ko |1192/2012 R.D.aren 2.1.b artikuluak xedatutako asegurudun izaera izan baldintza horiek betetzen dituzten bitartean.

Pertsona batek bi asegurudun edo gehiagoren onuradun izaera jaso dezakeenean, bakarra aitortu ahalko zaio, eta lehentasuna izango du aipatutako 2.1.a artikuluko asegurudunaren onuradun izaerak.

Bestelako kasuak

Osasun arreta itzulitako  eta jatorriz Espainiakoak diren pertsonei  eta jatorriz Espainiakoak diren eta Espainiatik kanpo bizi diren , baina aldi baterako Espainian dauden pentsiodunei  eta beraiekin dauden senitartekoentzat.

Jatorriz Espainiakoak direnak eta itzuli direnak eta pentsiodunak eta besteren konturako zein nork bere konturako langileak,EBn/EEEn/Suitzan bizi ez diren beren senitartekoak, aldi baterako Espainiara joaten direnean, osasun arreta jasotzeko eskubidea izango dute. Kargua funts publikoen kontura izango da Osasun Sistema Nazionalaren bidez, Espainiako Gizarte Segurantzako xedapenei jarraiki, jatorrizko herrialdeko edo xede horretarako Gizarte Segurantzaren nazioarteko arauek edo hitzarmenek estaldura hori aurreikusita ez duten kasuetan.

Osasun arreta jasotzeko eskubidea duten senitartekoak:

  • Zehaztutako pertsonen ezkontidea edo ezkontzaren antzerakoa den afektibitate harreman batekin, beraiekin izatezko bikote bat osatzen duten beraiekin bizi diren pertsonak.
  • Zehaztutako pertsonen kargura dauden oinordekoak edo bere ezkontide edo izatezko bikotearenak eta 26 urte baino gutxiago dutenak edo adin hori baino nagusiagoak direnak ehuneko 65a baino gehiagoko aintzatetsitako ezgaitasun bat dutenean.

Suposizio hauetan guztietan osasun arreta eskubidea aintzatestea INSSri dagokio, honek igorriko du eskubide hori ziurtatzen duen dokumentua. Eskubide hau, onuradunak lortzeko behar diren eskakizun guztiak dituenera arte mantenduko da, Espainiako Gizarte Segurantzako, jatorrizko Estatuko edo Gizarte Segurantzaren arauetan edo nazioarteko hitzarmenetan zehazten denari jarraiki.

Itzulitako Espainiakoek beren egoera justifikatuko dute kontsul-baja bizi diren herrialdean eta erroldatze ziurtagiria gure herrialdean beren etxebizitza finkatu duten herrian aurkeztuz.

Atzerrian hiritartasun espainiarraren Estatutuari buruzko abenduaren 14ko 40/2006 Legea eta kanpoan bizi diren eta itzulitako Espainiako pertsonen aldeko beharren prestazioa erregulatzen duen urtarrilaren 11ko 8/2008 RD zein, bigarren aukera mekanismoari, karga finantzarioaren murrizketari eta gizarte ordenari buruzko beste neurri batzuei buruzko uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatzen duen.

Osasun-laguntza, komunitate araudiak eta nazioarteko hitzarmenak aplikatuta:

  1. Osasun-laguntzako prestazioak biltzen dituzten Gizarte Segurantzako sistemak koordinatzeko komunitate araudiak edo aldebiko hitzarmenak aplikatuta osasun-laguntza jasotzeko eskubidea duten pertsonek laguntza hori eskura izango dute, betiere Espainian bizi badira edo aldi baterako Espainiara etortzen badira, komunitate edo aldebiko xedapenek zehaztutako moduan, iraupena eta baldintzak aintzat hartuta.
  2. Ez dira erregistratu edo baimendu gabeko Espainiako egoiliartzat hartuko inolaz ere, maiatzaren 28ko 16/2003 Legeko 3. artikuluan zehazten denari jarraiki, Europar Batasuneko, Europako Eremu Ekonomkoko edo Suitzako Estatu kideetakoek, R.D.ko 6 artikuluan arautzen den hiru hile baino gutxietako egonaldian daudenean. 240/2007 R.D.ak arautu bezala. Dekretu hori Europar Batasuneko Estatu-kideetako eta Europako Eremu Ekonomikoko Hitzarmenaren parte diren Estatuko herritarrak Espainiara sartzeari, bertan libreki mugitzeari eta bizitzeari buruzkoa da.

Osasun-laguntza pertsona desgaituei:

Pertsona desgaituei emandako osasun-laguntzari dagokionez, pertsona desgaituen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratuaren xedapen iragankor bakarrak zehaztutakoa aplikatuko da. Testu hori azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen du (BOE 3/12).

Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea onartzeko eskumena |AAEE-ena/IMSERSO-arena izango da.

Funtzionarioen erregimen bereziak:

  1. Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Nagusiak, Indar Armatuen Institutu Sozialak eta Mutualitate Judizial Nagusiak kudeatuta, Gizarte Segurantzaren erregimen berezien mutualista edo onuradun izaera duten pertsonek osasun-prestazioen derrigorrezko estalduraren erregimena mantenduko dute, Mutualitate bakoitzaren araudi erregulatzaileak xedatutakoarekin bat eginda. Halaber, araudi horrek zehaztuko du zein kolektibo babesten duen, 2011ko urtarrilaren 1aren ondoren mutualismoaren aplikazio alorraren parte diren taldeetan sartzen diren funtzionarioak barne. Funtzionario horiek mutualista izaera mantenduko dute pentsiodun izatera pasatzen direnean ere.
  2. Mutualista edo onuradun izaeraren aitorpena eta kontrola mutualitateen eskumena da, bakoitzaren araudiek xedatutakoa eta antolaketa-egitura errespetatuta.
  3. Mutualitateek eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak edo, hala balegokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, eskubide propio edo eratorrien bikoiztasuna saihesteko (bateragarriak ez direnean) elkarlan eta koordinazio mekanismoak ezarriko dituzte, baita osasun-laguntzaren modalitate jakin bat hautatu duen mutualisten taldeari osasun-sistema publikora sarbidea bermatzeko mekanismoak ere.

Espainian erregistratu gabeko edo biztanle gisa baimendu gabeko atzerritarrak:

Espainiako egoiliar moduan erregistratuta edo baimenduta ez dauden atzerritarrek osasun-laguntza jasoko dute, modalitate hauetan:

  1. Premiazko osasun-laguntza, gaixotasun larri edo istripu batengatik, arrazoia edozein dela ere, alta medikoa hartu arte.
  2. 2013-09-01etik aurrera, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3 ter artikuluak biltzen dituen Espainian bizi diren hamazortzi urtetik  beherako atzerritarrek SNS-ren osasun arreta publikoa jasotzeko eskubidea izango dute, asegurudun pertsonek dituzten baldintza berekin. SNS-ren zerbitzu zorroen prestazioetarako erabiltzaileak ekarpena egin behar badu, asegurudun aktiboei dagokiena izango da.
  3. 2013-09-01etik aurrera, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3 ter artikuluak biltzen dituen emakume haurdun atzerritarrek SNS-ren laguntza jasotzeko eskubidea izango dute, haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren, asegurudun pertsonek dituzten baldintza berekin. SNS-ren zerbitzu zorroen prestazioetarako erabiltzaileak ekarpena egin behar badu, asegurudun aktiboei dagokiena izango da.

Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea onartzeko eskumena AAEE/Osasun Zerbitzu Publikoena izango da.

Nazioarteko babesaren eskatzaileei emandako osasun-laguntza:

  • Nazioarteko babesa eskatzen dutenek, arrazoi horrengatik Espainian bizitzeko baimena jaso baldin badute, egoera horretan dauden bitartean osasun-laguntza jasoko dute, SNS-ren laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorro arruntak aurreikusten duen irismenarekin, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 8 bis artikuluak xedatu bezala.
  • Halaber, beharrezko arreta emango zaie, medikoa zein bestelakoa, behar bereziak dituzten nazioarteko babes eskatzaileei.
  • Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea onartzeko eskumena AAEE/Osasun Zerbitzu Publikoena izango da.

Berrezarpen- eta gogoeta-fasean dauden gizakien salerosketaren biktimei emandako osasun-laguntza:

  • Gizakien salerosketaren biktimei Espainian bizitzeko baimena eman bazaie berrezarpen- eta gogoeta-fasean, egoera horretan dauden bitartean osasun-laguntza jasoko dute, SNS-ren laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorro arruntak aurreikusten duen irismenarekin, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 8 bis artikuluak xedatu bezala.
  • Halaber, beharrezko arreta emango zaie, medikoa zein bestelakoa, behar bereziak dituzten gizakien salerosketaren biktimei.
  • Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea onartzeko eskumena AAEE/Osasun Zerbitzu Publikoena izango da.

SNS-ren asegurudun edo onuradun izaerarik ez duten pertsonei osasun-laguntza emateko hitzarmen berezia:

Maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3.5 artikuluak xedatutakoarekin bat eginda, osasun-laguntza jaso ahalko dute, hitzarmen berezia sinatzeagatik ordaindu behar den kontraprestazio edo kuota ordainduta, osasun publikoko babes-sistemarik erabili ez dezaketen pertsonei, asegurudun edo onuradun izaerarik ez dutelako.

Osasun-laguntza jasotzeko modu horrek, uztailaren 26ko  SSI/1475/2014 Aginduak garatzen duen 576/2013,  R.D. Honi jarraiki    zehazten dira osasun arreta eskaintzeko hitzarmen bereziaren oinarrizko eskakizunak SNS-ren asegurudun edo onuradun egoeran ez dauden pertsonei. Indarrean 2013-09-01etik a  hitzartzen duten pertsonei, maiatzaren 28ko 16/2003 Legeko 8 bis artikuluak erregulatzen duen SNS-ko arreta zerbitzuen oinarrizko prestazioak jasotzeko aukera ematen die kontraprestazio ekonomiko bat ordainduz, SNS-ren asegurua duten edo horren onuradun diren pertsonek gozatzen duten luzapen, arreta-jarraipen eta estalduraren berme berdinekin, hau gauzatzen duen administrazio publikoari dagokion eremuan eta errege dekretu honetako lehen xdapen gehigarrian zehazten dena kaltetu gabe.

Kudeaketa Sanitarioko Institutu Nazionalari dagokio Hitzarmen bereziaren bidez osasun-laguntzarako eskubidea aitortzeko eskumena

Babestutako egoerak

  • Gaixotasun arrunta edo profesionala.
  • Istripua lantokian izan edo ez.
  • Amatasuna.
  • Haurdunaldia bitarteko arriskua.
  • Edoskitze naturala bitarteko arriskua.

Bizileku baldintza mantentzea

Espainiako lurraldean bizitzea eskatzen duten osasun-prestazioak jasotzeko eskubidea mantentzeko, prestazio horien onuradunak ohiko bizilekua Espainian duela ulertuko da atzerrian egonaldiak egin baditu ere, baldin eta hauek urte natural bakoitzean 90 egun baino luzeagoak ez badira (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 51. artikulua ).

Complementary Content
${loading}